
148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3729
ERABAKIA, 1996ko maiatzaren 7koa, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, Dibal, S.A. entitateak egiten duen 60 eta 150 kiloko "NPD" modeloko industriarako balantza elektronikoaren ez-funtsezko aldaketa onartzen duena (Metrologia Kontrolaren Erregistroko zenbakia: 0108).
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Aurrekariak:
Bizkaiko Lurralde Historikoko Derioko Neinver industrialdean bere egoitza duen Dibal, S.A. enpresak 60 eta 150 kiloko "NPD" modeloko industriarako balantza elektronikoaren ez-funtsezko aldaketa onartzeko eskabidea aurkeztu zuen 1996ko urtarrilaren 26an. Modelo hori 1992ko abenduaren 28an onartu zuen Espainiako Metrologia Zentroak erabaki baten bidez (1993ko otsailaren 24ko EBO).
Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariak 1993ko urriaren 30ean hartutako Erabakiaren bitartez, "NPD" balantzaren modelo-onarpenari buruzko eskubideak (onarpen zka.: 92096) Novatronik, S.A. enpresak Dibal, S.A. enpresari lagatzea onartu zen
Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu dira:
- Modeloa onartzeko, Espainiako Metrologia Zentroak 1993ko martxoaren 5ean emandako egiaztagiria.
- Modelua onartzeko, Bizkaiko Industri Injineruen Elkargo Ofizialeko partaidea den Miguel Ángel Elorduy Flores industri injineruak emandako txostena. Aipatutako elkargo ofizialak bisatu zuen txostena 002251 zenbakiarekin, 1992ko abuztuaren 25ean.
- Proposatutako ez-funtsezko aldaketaren azalpen-txostena. Aldaketa hau da: 6x4ko teklatuaren ordez 7x4koa jartzea, led-eko 8 digitudun displaya sartzea, karkasaren kanpoko itxura aldatzea, hau da, metalezko zatiak pintatzea, eta, nahi izanez gero, inprimagailu termikoa jartzeko aukera ematea.
Espediente hau erabakitzeko, kontutan hartu behar dira honako
Zuzenbideko oinarriak:
1.- Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala arautzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan xedatzen denaren arabera, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren eginkizuna da erabaki hau hartzea. Zuzendaritza hori jakinarazpena egindako erakundea da, 0317 zenbakiarekin.
2.- Eskabide honen izapideak honako xedapenek arautzen dituzte: Metrologiari buruzko martxoaren 18ko 3/1985 Legeak, urtarrilaren 23ko 89/1987 Errege Dekretuak, irailaren 11ko 1616/1985 Errege Dekretuak, eta Herri Lan eta Hiringintza Ministerioaren 1994ko abenduaren 22ko Aginduaren aldibaterako xedapenak, pisua neurtzeko tresna ezautomatikoei buruzkoak.
3.- Espediente hau izapidetzeko, lege horiek agindutakoa bete da.
Aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen gainontzekoak ikusi ondoren,
ERABAKI DUT:
1.- "Dibal, S.A." enpresari baimena ematea 60 eta 150 kiloko eta III. motako "NPD" modeloko industriarako balantza elektronikoaren aldaketa ez-funtsezkoa egiteko. Modeloa 1992ko abenduaren 28an onartu zuen Espainiako Metrologia Zentroak. Aldaketa hau da: 7x4ko teklatua jartzea, led-eko 8 digitudun displaya sartzea, karkasaren kanpoko metalezko zatiak pintatzea, eta, nahi izanez gero, buru termikodun inprimagailua jartzeko aukera ematea.
2.- ez-funtsezko aldaketa honek ez du indargabetzen 1992ko abenduaren 28ko Erabakia, eta, beraz, erabaki horren araberako modeloak egiten jarrai dezake enpresak.
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Antolamendu eta Industri Administrazioko sailburuordeari, jakinarazten den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan, Herri-Administrazioen LegeJaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. atalean xedatzen denaren arabera.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hau.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko maiatzaren 7a.
Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendaria,
MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.
RSS