
148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3728
AGINDUA, 1996ko maiatzaren 2koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, LAUBI, S.A. enpresaren legezko ordezkaritzak aurkeztutako 2313/1993 administrazioarekiko auzi- errekurtsoan Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak emandako epaia bete dadila xedatzeko dena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Eusko Jaurlaritzaren Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Sailordetzak 1993ko maiatzaren 12an emandako Erabakiaren aurka LAUBI, S.A. enpresaren legezko ordezkaritzak aurkeztutako 2313/1993 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ikusi du Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak. Aipatutako Erabakiaren bitartez, Laubi, S.A. baltzuari "Marosa" untzia behin-betiko geratzeagatik 304.545 Ecuko (50.577.310 PTA.) diru laguntza emateko eta merkataritza baltzu horrek 67.436.414 PTA kobratzeko zuen asmoa ezesteko Arrantza Zuzendaritzak 1993ko martxoaren 12an emandako Erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta gaitzetsi zen. Hona hemen aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1996ko urtarrilaren 25ean emandako epaiaren xedatze zatia:
Baietsi egiten dira Eusko Jaurlaritzaren Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Sailordetzak 1993ko maiatzaren 12an emandako Erabakiaren aurka LAUBI, S.A. enpresaren ordez auzitegietako prokuradorea den Germán Ors Simón jaunak aurkeztutako 2313/1993 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren zenbait alderdi. Aipatutako Erabakiaren bitartez, "Marosa" untzia behin-betiko geratzeagatik 50.577.310 PTAko diru laguntza emateko eta merkataritza baltzu horrek kopuru hori 67.436.414 PTAraino igotzeko zuen asmoa ezesteko Arrantza Zuzendaritzak 1993ko martxoaren 12an emandako Erabakia berretsi zen, horren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta gaitzetsiz. Ondorioz, egintza horiek zuzenbidearekin bat ez datozela aitortzen dugu eta deuseztu egiten ditugu, eta baltzu auzijartzaileari administrazio bidean eskatutako 16.859.104 PTAko alde hori kobratzeko eskubidea onartzen zaio. Bestalde, prozesu honetan eskatutako gainontzekoari dagokionez, ezetsi egiten da eta ez da kosturik ezartzen.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko maiatzaren 2a.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
RSS