
148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Santurtziko Udala
3726
IRAGARPENA, Toki Administrazioko funtzionarioen eskala eta azpieskaletara barne sustapenaren sistemaren bitartez sartu ahal izateko hautaketa frogetarako deialdiaren oinarri arauak jakianrazten dituena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Maiatzaren 5eko 1086/1996 Dekretuaren bitartez, Toki Administrazioko funtzionarioen eskala eta azpieskaletara barne sustapenaren sistemaren bitartez sartu ahal izateko hautaketa frogetarako deialdia egitea erabaki zuen Santurtziko udaleko alkate udal buruak. Hauek dira deialdian sartzen diren funtzionario-plazak:
- Administrari laguntzaile plaza bi. Taldea 30/1984 Legearen 25. atalaren arabera: D. Sailkapena: administrazio orokorreko eskala, laguntzaileen azpieskala.
- Laguntzaile espezialduko hiru plaza. Taldea 30/1984 Legearen 25. atalaren arabera: D. Sailkapena: administrazio bereziko eskala, zerbitzu berezietako azpieskala, zeregin berezietako klasea.
- Ikuskatzaile-jakinarazle plaza bat. Taldea 30/1984 Legearen 25. atalaren arabera: D. Sailkapena: administrazio bereziko eskala, zerbitzu berezietako azpieskala, zeregin berezietako klasea.
Ondorioz, erabaki hori betetzeko eta ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretuaren 6. atalarekin bat eginez, aipatutako deialdiari eta hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarriarauei dagokien iragarpena argitaratzen da.
Herritarrak jakitun egon daitezen argitaratzen da guzti hau, Santurtzin, mila bederetzirehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hamahiruan.
Idazkari nagusia,
FEDERICO ANDRÉS CARRASCO LÓPEZ DE LA RIVA.
TOKI ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUKO FUNTZIONARIOEN ESKALA ETA AZPIESKALETARA BARNE SUSTAPENEKO SISTEMAREN BITARTEZ SARTU AHAL IZATEKO HAUTESPEN-PROBAK.
DEIALDIAREN OINARRI-ARAU OROKORRAK
I. Deialdiaren helburua eta arau orokorrak.
1. Deialdi honek helburu hauxe du: oinarri-arau hauetako I., II. eta III. eraskinetan zehazten diren eskala eta azpieskaletako Santurtziko Udalaren zerbitzuko Tokiko Administrazioaren funtzionarioen plazak barne sustapenez betetzeko hautespen-probak egitea.
2. Deialdi honetan zehazten diren hautespen-probei legeria hau aplikatuko zaie: abuztuaren 2ko 30/1984 Legean eta ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretuan oinarrizko agindutzat deklaratuta daudenak; apirilaren 2ko 7/1985 Legea; Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea; apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege-Dekretua; deialdi honetako oinarri-arauak; ekainaren 7ko 896/1991 Errege-Dekretua oinarrizkoak ez diren aginduetan; martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretua eta 1952ko maiatzaren 30eko Toki Administrazioko Funtzionarei buruzko Arautegia, 781/1986 Legegintzako Errege-Dekretuaren aurka ez doanetan.
II. Izangaiek bete beharrekoak.
1. Hautespen-probetan onartuak izateko izangaiek ondoko betebehar hauek konplitu beharko dituzte:
a) Espainiarra izatea.
b) Hamazortzi urte beteak izatea.
c) Funtzioak betetzearekin bateragarri ez den Gaixotasunik edo muga psikiko edo fisikorik ez izatea.
d) Disziplinazko espedienteren bat dela medio ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertu ez izana, eta ez egotea desgaituta funtzio publikoak betetzeko.
e) Oinarru arau hauetako I., II. eta III. eraskinetan hautaketa prozesu bakoitzerako berariaz aurrikusitakoak.
2. Oinarri-arau honetan ezarritako betebeharrak konplituta izan beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, eta hautespen-prozesuaren barruan eta karrerako funtzionario lanpostuaz jabetu arte ere betebehar horiekikoak berdin egon beharko du.
1. Hautespen-probetan parte hartzeko eskabideari dagozkion inprimakiak dohainik emanen ditu Santurtziko Udalak, edozin modutan ere, korporazioak horretarako onartutako eredura egokiturikoak izan beharko dutelarik.
2. Izangaiek honako arau hauek kontutan izan beharko dituzte euren eskabideen izapideak egiterakoan:
2.1. Esakabideak alkate udal buruari zuzendu beharko zaizkio eta horiekin batera nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztuko da.
2.2. Eskabibeak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarpenaren laburpena "Estatuko Buletin Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.
2.3. Eskabideak Korporazioaren errejistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira, edo azaroaren 26ko Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko uztailaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean ezarrita dauden izaera orokorreko xedapenen arabera.
2.5. Interesatu bakoitzak azterketa eskubideak ordaindu dituela egiaztatzen duen banku-agiria aurkeztu beharko du.
3. Azterketa eskubideak mila (1.000) pezetakoak izango dira eta horien ordainketa "Bilbao Bizkaia Kutxa" aurrezki kutxaren 2065001455 zenbakidun kontura banku-transferentzia eginez egikaritu beharko da (2095 kodigoa, Murrieta hiribideko 0065 sukurtsala, 48980 Santurtzi, Bizkaia). Izangaiak transferentzia-aginduan espresuki zehaztu beharko du bere nortasun agiri nazionalaren zenbakia. Santurtziko Udalaren IFZ P-4809500-D da.
3.1. Tranferentzia egiteko gastuak izangaiaren kontura izango dira, baliogabetzat joko direlarik aipatu kontu korrontean goiko idazatian zehaztu diren baino kopuru txikiagoak.
3.2. Eskariarekin batera ez bada aurkezten
azterketa-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen agiririk, izangaia baztertu egingo da. Edozelan ere, azterketa-eskubideak ordaintzeak ez du suposatuko alde batera utzi daitekeela eskabidea garai eta forma egokian aurkeztea, hain zuzen, 2.2 eta 2.3 oinarri-arauetan zehazten den bezala.
1. Behin eskariak aurkezteko epea amaitutakoan Alkatetzak, hilabeteko epean, ebazpena emango du, zeinetan prozedura bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien zerrendak onetsiko baitira, "Bizkaiko Aldizkari Ofizialean" eta Korporazioko ediktuen taulan argitaratuko direlarik. Ebazpen honetan zehaztuko da hautespen-prozesu bakoitzeko lehen ariketak non eta zein egunetan egingo diren eta zein ordutan hasiko diren.
1.1. Bazter utzitako izangaien zerrendetan azaldu egingo dira hala geratu izanaren kausak. Onartuen eta bazter utzitakoen zerrendatik kanpo uztea edo ez agertzea eragin duen hutsa zuzentzeko, izangaiek hamar asteguneko epea izango dute arazoaz alegazioak aurkezteko, aipatu ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.
1.2. Aipatutako epearen barruan, alegazio egokiaren bidez eurak ez direla agertzen adierazten ez duten izangaiak, eta bai bazter utzi izana eragin duen hutsa zuzendu ez dutenak ere, behin-betikoz geratuko dira hautespen-probak egiteko posibilitaterik gabe.
2. Behin-behineko zerrendei buruz aurkezten diren alegazioak ikusita, Alkatetzak beste ebazpen bat emango du, onartuen eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrendak onartzeko.
2.1. Alegaziorik aurkeztu ez baledi, behin-behineko zerrendak behin-betikotzat hartuko lirateke.
2.2 Onartuen eta bazter utzitakoen zerrendak Korporazioaren iragarki-taulan ikusgai jarriko dira.
V. Epaimahai kalifikatzaileak.
1. Epaimahiak hamar kidez osatuta egongo dira, bost titular eta bost ordezko, eurotariko edozein jardun daitekeelarik.
2. Hautespen-prozesu bakoitzean epaimahi kalifikatzailea, kasun kasuko, ondorego egiturari egokituko zaio:
2.1. Lehendakaria. Korporaziokoa izango da, honek bere funtzioa korporazioko beste kide batengan utzi dezakeelarik.
2.2. Bokalak. Ondorengo hauek izango dira:
b) Santurtziko Udalean ordezkaritza duten sekzio sindikalek izendatutako ordezkari bat.
c) Hutsik egon eta bete behar den plazari dagokion sailkapen multzo, azpieskala eta, hala badagokio, klase bereko karrerako funtzionario bat, beti ere, Barne Araubide Sailak proposatuta eta Korporazioko lehendakariak izendatuta.
2.3. Idazkaria. Korporaziokoa izango da, funtzio hori korporazioko karrerako beste funtzinario batengan utz dezakeelarik. Idazkariak berba egiteko eskubidea izango du, baina ez bozketetan parte hartzekoa.
3. Epaimahaiko titularren eta ordezko kideen izendapena alkate udal buruak egingo du, egin ere, onartuen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpen berberaz.
3.1. Abstentzioari eta ezespenari dagokienez, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. ataletan aurreikusitakoa aplikatuko da eta espresuki galerazten da ondorengoren bat izendatzea: deialdia argitaratu baino lehenagoko bost urteetan izangaiak prestatzen jardun diren kideak, eta bai horien languntzaileak edo aholkulariak. Hartarako bada, epaimahaiko lehendakariak eskatu ahal izango die kideei idazati honetan azaltzen den kasuan ez daudelako deklarazioa.
4. Egoki irizten dien ariketen probeterako aholkulari espezialistak erabiltzea ebatzi dezake Epaimahaiak bere lana burutzeko, aholkulariok euren espezialitate teknikoetan laguntza ematera mugatuko direlarik.
5. Epaimahaiko bokaletarik erdiek, gutxienez, sarrerarako eskatzen den ezagutzen arloari dagokion titulazioa izan beharko dute. Bestalde, bokal guztiek izan beharko dute kasu bakoitzean eskatzen denaren maila akademiko berdina edo goragokoa duen titulazioa.
6. Epaimahia ezin da eratu, ezta jardunean izan, ez badira kideetarik erdiak presente, titularrak zein ordezkoak. Epaimahaiaren jarduteko prozedura ondokoari lotuko zaio: azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. idazpuruaren II. atalburuan xedatutakoari.
VI. Hautespen-prozesuaren garapena.
1. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarrez izango dira deituak izangaiak, eskubide gabe geratuaz ariketori egitera ager ez daitezenak, behar bezala justifikatu eta epaimahaiak libreki aztertutako kasuetan salbu.
2. Bigarren eta hurrengo ariketak egiteari buruzko iragarpena
agitaratzea epimahaiak berak egingo du lehenengoa burutu deneko lekuetan eta beste edozein maneraz, egoki baleritzo, ariketok hasteko data baino, gutxinez, hogeita lau ordu lehenago.
3. Ariketa bat bukatzen denetik hurrengoa hasi artino, gutxienez berrogeita lau orduko epea izango da eta gehienez hogei egunekoa.
4. Izangaiek nortasun agiri nazionala edo, horren ezean, epaimahaiaren ustez bere identitatea behar bezala frogatzen duen edozein agiri eraman beharko dute sarrera frogetako azterketa guztietara.
4.1. Edozein momentutan epaimahaiak beren identitatea egiaztatzeko eskatu ahalko die izangaiei.
5. Izangaiak alfabetoaren hurrenkeran hasiko dira parte hartzen, Ñ letrako lehenengotik hasita, 1994ko lan eskaintzari buruz martxoaren 10ean emandako 364/1995 Errege-Dekretuaren 17. atalaren babesean egindako zozketaren arabera.
6. Hautespen-prozesuaren barruan epaimahaiak jakingo balu ezein izangaik ez dituela konplitzen deialdi honetarako eskatzen diren betebeharrak, interesatuari entzundakoan proposatu egingo zaio Korporazioko lehendakariari berori bazter uztea; proposamen horretan adierazi egin beharko dira izangaiak onartua izateko eskabidean azaldutako zehaztasun-faltak eta faltsutasunak, egon daitezkeen ondorioetarako.
1. Dagozkien eraskinetan hautespen-prozesu bakoitzerako ezartzen den sistemaz egingo da izangaien hautaketa.
2. Azken kalifikazioa honela zehaztuko da: derrigorrezko ariketa guztien puntuazioaren eta, halakorik balitz, borondatezkoen puntuazioaren batuketa eginez.
2.1. Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak berariaz prestatutako osagarrizko froga idatzi praktiko bat jarriko da ebazteko.
VIII. Hautatutako izangaien zerrenda.
1. Hautespen-probak bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean erakutsiko ditu Koporazioaren iragarki-taulan eta azken ariketa egin zeneko lekuan izangai hautatuen behin-betiko zerrendak, lortutako puntuazio ordenaren araberakoak.
2. Epaimahaiak ezingo du deklaratu hautespen-saioak gainditu dituztenen kopurua konbokatu diren lanpostuen kopurua baino handiagoa izan denik. Arau honetan ezarritakoaren kontrakoa den beste edozein proposamen duseztatu egingo da erabat.
IX. Agiriak aurkeztea.
1. Udaletxeko iragarki-taulan gainditu zutenen behin-betiko zerrendak jendaurrean erakutsi ziren egunaren biharamunean kontatzen hasita, hogei eguneko epearen barruan izangai hautatuek ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte Korporazioaren errejistroaren bitartez:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, behar bezala egiaztatua.
b) Disziplinazko espedientez, ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertu ez izana eta funtzio publikoak burutzeko desgaitua ez dela adierazten dituen zinpeko deklarazioa edo agintza, IV. eraskinean ezarritako ereduaren araberakoa.
c) Funtzioak burutzea galarazten dion akats fisiko edo gaixotasunik ez duela egiaztatzen duen mediku-agiria.
d)Dagokion deialdian eskatutako titulazio espezifikoaren agiri bidezko justifikazioa, behar bezala egiaztatua.
3. Funtzionario publikoek ez dute agiriz justifikatzeko beharrik izango beren aurreko izendapena lortzeko erakutsi behar izan zituzten baldintza eta eskakizunak. Horiek horrela, menpe daudeneko erakunde publikoaren langileen erregistroko egiaztagiria aurkeztu beharko dute, funtzionario direla kretitatzeko.
4. Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuak aparte utzita, oinarri-arau hauetan zehaztutako betehearren batzuk aurkezten diren agirietan ez direla konplitzen atzemango balitz, edo agiririk aurkeztu ez balitz, hori egin dezana ezin izango da karrerako funtzionario izendatu eta jarduketak baloigabe utziko dira, hasierako eskarian egin ahal izan duen faltsuna dela-eta egon daitezkeen erantzunkizunak baztertu gabe.
X. Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
1. Kasu bakoitzean Epaimahaiek Alkatetzari igorriko diote izangaia karrerako funtzionario izendatzeko proposamena.
2. Proposatutako izangaien izendapenak Estatuko Buletin Ofizialean argitaratuko dira.
3. Jakinarazpena egin zaien egunaren biharamunean kontatzen hasita hogeita hamar laneguneko epearen barruan jabetu beharko dute izangaiek dagokien karguaz.
4. Lanpostuaz jebetzeko egun berean, ondokoaz ebazpena emango du Alkatetzak: funtzionario den pertsonalaren lanpostuetara sartu berri diren funtzionarioen behin-behineko atxikipenaz, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 52. atalean xedatutakoaren arabera.
XI. Azken arauak.
1.Oinarri-arau hauen gaineko interpretazioaz egon daitezkeen dudak eta galderak ebazteko gaitasuna izango dute epaimahaiek; halaber, hautespen-prozesua behar bezala garazteko erabakiak har ditzakete, hau da, oinarri-arau hauetan edo aplikagarri izan eta inadarren dagoen araudian aurreikusita ez dagoen guztiaz.
2. Deialdi hau, beronek dakartzan egintza administratiboak eta baita epaimahai kalifikatzailen jarduerak dakartzatenak ere inpugnatu ahal izango dira, beti ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen diren kasuetan eta eran.
I. ERASKINA
A) Oinarri-arau espezifikoak.
1. Plaza betegabeak.
1.1. Izena: administrari laguntzailea. Deskribapena: Adminstrazio Orokorraren eskalan sartzen den plaza, laguntzaileen azpieskala, D sailkapen multzoa.
1.2. Plaza kopurua: bi.
2. Betebehar espezifikoak.
Hautespen-prozesuan parte hartu ahal izateko, deialdiaren II. oinarri-arauan zehaztutakoez gain ondoko betebehar hauek konplitu beharko dituzte izangaiek:
a) Zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan aritzea Santurtziko Udalaren zerbitzura karrerako funtzionari moduan, Toki Administrazioko funtzionarioentzako edozein eskalatan.
b) Jatorrizko eskalan edo azpieskalan karrerako funtzionario moduan bi urtetan aritu izana, D edo E sailkapen taldeetako lanpostuetan.
c) Eskola-graduatua edo lanbide heziketako 1. graduko titulua edo parekidea edukitzea, eskabideak aurkezteko apea amaitu baino lehen.
3. Sarrera-sistema.
3.1. Izangaien hautaketa oposizio prozeduraren bidez egingo da, barne sustapeneko sistemaz.
3.2 Oposizioa nahitaezko ariketa biz eta borondatezko batez osatuta dago.
Lehenengo ariketa; nahitaezkoa eta kanporatzailea. Gehienez ere ordu betean, idazki honekin batera doan programan ageratzen diren gaiekin erlazionatuta dagoen izaera orokorreko gai bat prestatzean datza (gaiak ez du zertan bat etorri zehatz-mehatz gai zerrendako idazpuru jakin batekin). Horretarako, epaimahaiak bi gai proposatuko ditu eta izangaiek eurotariko bat aukeratuko dute. Izangaiek batzarraldi irekian epaimahaiaren aurrean irakurri beharko dute ariketa, eta ezagutzak, ideien argitasuna eta ordena, azalpen idatziaren kalitatea eta sintesirako gaitasuna balortuko ditu epaimahaiak.
Bigarren ariketa; nahitaezkoa eta kanporatzailea. Ariketa praktikoa izango da, alegia, izangaiek testu bat mekanografiatu beharko dute informatika ekipo batez. Proba hau ariketa hasi baino lehenxeago diseinatuko du epaimahaiak edo berorrek izendatutako aholkulariak.
Ariketa hau egiteko, izangaiek aukeran izango dituzte Microsoft Word (DOS sistema eragilerako edo Windows ingurunerako) eta Wordperfect (DOS sistema eragilerako) testu prozesadoreak.
Ariketa praktikoa egiteko denbora testuaren luzeeraren eta/edo ezaugarrien arabera ezarriko da. Proba honetan, abiaduraz gain —hau ez da inola ere irizpide baztergarria izango—, ortografi akatsak ez egitea eta informatika tresna trebetasunez erabiltzea baloratuko da.
Hirugarren ariketa; borondatezkoa eta ez-kanporatzailea. Izangaiek, gura izanez gero, euskararen ezagutza kreditatzeko proba bat egin dezakete, probak parte bat edo gehiago izan dezakeela. Labayru Ikastegiak emandako zirutagiria zein Hizkuntza Eskola Ofizialaren gaitasun-graduarena nahiz EGArena edo Eusko Jaurlaritzaren urriaren 17ko 224/1989 Dekretuaren bidez ezarritako 2. hizkuntz eskakizuna edo goragokoa dutela agiri-bidez kreditatzen duten izangaiek ez dute saio hau egin beharrik izango. Aipatu kasuotan proba horri dagokion gehienezko puntuazioa lortuko dute zuzenean.
3.3. Oposizioko ariketak ondoren zehazten den moduan kalifikatuko dira:
Lehen ariketa: 0 puntutik 40raino. Gainditzeko beharrezkoa da, gutxienez, 20 puntu lortzea.
Bigarren ariketa: O puntutik 40raino. Gainditzeko beharrezko da, gutxienez, 22 puntu lortzea.
Hirugarren ariketa: 0 puntutik 6raino.
B) Programa
1. Gaia. 1978ko Konstituzio espainiarraren edukia eta egitura. Funtsezko betebehar eta eskubideak. Horien garantia eta etetea. Konstituzio-Auzitegia. Herriaren Defendatzailea. Konstituzioaren erreforma.
3. Gaia. Gobernua eta Administrazioa. Gorte Nagusien eta Gobernuaren arteko harremanak. Gobernuaren erantzunkizuna, iraupena eta izendapena. Estatuaren Administrazio Zentrala. Estatuaren Administrazio Periferikoa.
4. Gaia. Estatuaren lurralde antolamendua. Autonomi Elkarteak: eraketa eta aginpideak. Euskal Autonomi Elkartea. Autonomi Estatutua: aurrekariak. 1979ko Esatatutuaren edukin orokorrak eta egitura.
5. Gaia. Zuzenbide Administratiboaren iturriak. Iturrien hierarkia. Konstituzioa. Legea. Botere exekutiboaren lege indarreko xedapenak. Araudia: kontzeptua, motak eta mugak.
6. Gaia. Administrazio egintza: kontzeptua, motak eta osagaiak. Administrazio egintzen balioa eta eraginkortasuna; euren motibazioa. Jakinarazpena eta publikazioa. Berrikusketa administrazio bidean: deuseztapena eta ezeztapena.
7. Gaia. Prozedura administratiboa: kontzeptua eta motak; beraren egungo arauketa. Prozeduraren intrukzioa, ordenamendua, bukaera eta hasieraz ideia orokorra.
8. Gaia. Errekurtso administratiboak: kontzeptua eta printzipio nagusiak. Errekurtso arrunta eta berraztertze errekurtsoa. Administrazioarekiko auzitarako jurisdikzioa.
9. Gaia. Toki-araubide espainiarra: printzipio konstituzionalak eta egungo arauketa. Toki-autonomia.
10. Gaia. Udala. Kontzeptua. Udal araubide bereziak. Udalaren behetiko lurralde entitate lokalak. Elkartze entitateak.
11. Gaia. Udal antolamendua: funtsezko printzipioak. Oinarrizko organoak; alkatea, alkateordea, plenoa eta gobernu batzordea.
12. Gaia. Entitate lokalek arauak emateko duten ahalmena. Organo titularrak. Araudi organikoa. Ordenantzak: egiteko eta onartzeko prozedurak. Entitate lokalek arauak emateko duten ahalmenaren mugak. Bandoak.
13. Gaia. Euskadiko Lurralde Historikoak. Lurralde Historikoen administrazio eta gobernu organoak. Ekonimi Ituna: jatorriak eta egungo araubidea.
15. Gaia. "Auzoaren estatutua". Herritarren partaidetza eta informazioa.
16. Gaia. Zerbitzu publikoa. Zerbitzu publiko lokalen kudeaketa moduak.
17. Gaia. Funtzio publiko lokala: Toki-Administrazioko funtzionario motak. Toki administrazioetako funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak.
18. gaia. Administrazio-informazioa. Administrazioaren hiritarrekiko harremanak. Hiritarra: zerbitzu publikoetako bezero eta hartzaile.
19. gaia. Artxiboa. Ordenatzeko oinarrizko irizpideak. Dokumentazioa Toki-Administrazioan: trataera eta analisia. Hiritarrek artxiboetara eta errejistroetara heltzeko duten eskubidea.
20. gaia. Agirien erregistroa. sarrera eta irteera erregistroa. Eskabideak eta bestelako agiriak bulego publikoetan aurkeztea.
II. ERASKINA
A) Oinarri-arau espezifikoak.
1. Bete bageko plaza.
1.1. Izena: laguntzaile espezialdua. Deskribapena: Administrazio Bereziko eskalako plaza, zerbitzu berezietako azpieskala, zeregin berezietako mota, D
sailkapeneko multzoa.
1.2. Plaza kopurua: hiru.
2. Betebehar espezifikoak.
Deialdiko II. oinarri-arau orokorrean zehaztutakoez gain, beste betebehar hauek ere konplitu beharko dituzte izangaiek:
a) Zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan aritzea Santurtziko Udalaren zerbitzura karrerako funtzionario moduan, Toki Administrazioko funtzionarioentzako edozein eskalatan.
b) Jatorrizko eskalan edo azpieskalan, karrerako funtzionario moduan bi urtetan aritu izana, D edo E sailkapen-taldeetako lanpostuetan.
c) Eskola graduatua edo Lanbide Heziketako 1. Graduko titulua edo baliokidea edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.
3. Sarrera-sistema.
3.1. Izangaiak oposizioko prozeduraren bidez hautatuko dira, barne-sustapenez.
3.2. Oposizioa derrigorrezko bi ariketek eta borondatezko batek osatuko dute.
Lehenengo ariketa; nahitaezkoa eta kanporatzailea. Berrogeita bost minutuz, gehienez, honekin batera doan programan jasotako gai-zerrendari lotutako ariketa orokor bat egin beharko dute izangaiek. Ariketa gai-zerrendako epigrafeetako bati egokituko zaio derrigorrez. Horretarako, epaimahaiak aukerako gaien hiru multzoetatik galdera bana jarriko du, izangaiek hiruretatik bat aukera dezaten.
Proba hasi aurretik eta ariketaren gaiak jakinarazi baino lehen, epaimahaiak aukerako gaietako taldeen artean zein egin nahi duen adieraz dezala eskatuko dio izangai bakoitzari. Epaimahaiari gai bat aukeratu dutela esan eta ariketan beste bat garatzen dutenak hautaketa prozesutik kanpo geldituko dira, besterik gabe.
Izangaiek epaimahaiaren aurrean irakurri beharko dute ariketa, saio publikoan, eta ezagutzak, ideien argitasuna eta ordena, azalpen idatziaren kalitatea eta sintesirako gaitasuna baloratuko ditu epaimahaiak.
Bigarren ariketa; nahitaezkoa eta kanporatzailea. Ariketa praktikoa izango da; alegia, izangaiek testu bat mekanografiatu beharko dute informatika ekipo batez. Proba hau ariketa hasi baino lehenxeago diseinatuko du epaimahaiak edo berorrek izendatutako aholkulariak.
Ariketa hau egiteko, izangaiek aukeran izango dituzte Microsoft Word (DOS sistema eragilerako edo Windows ingurunerako) eta Wordperfect (DOS sistema eragilerako) testu prozesadoreak.
Ariketa praktikoa egiteko denbora testuaren luzeeraren eta/edo ezaugarrien arabera ezarriko da. Proba honetan, abiaduraz gain —hau ez da inola ere irizpide baztergarria izango—, ortografi akatsak ez egitea eta informatika tresna trebetasunez erabiltzea baloratuko da.
Hirugarren ariketa; borondatezkoa eta ez-kanporatzailea. Izangaiek, gura izanez gero, euskararen ezagutza kreditatzeko proba bat egin dezakete, probak parte bat edo gehiago izan dezakeela. Labayru Ikastegiak emandako zirutagiria zein Hizkuntza Eskola Ofizialaren gaitasun-graduarena nahiz EGArena edo Eusko Jaurlaritzaren urriaren 17ko 224/1989 Dekretuaren bidez ezarritako 2. hizkuntz eskakizuna edo goragokoa dutela agiri-bidez kreditatzen duten izangaiek ez dute saio hau egin beharrik izango. Aipatu kasuotan proba horri dagokion gehienezko puntuazioa lortuko dute zuzenean.
3.3. Oposizioko ariketak ondoren zehazten den moduan kalifikatuko dira:
Lehen ariketa: 0 puntutik 40raino. Gainditzeko beharrezkoa da, gutxienez, 20 puntu lortzea.
Bigarren ariketa: O puntutik 40raino. Gainditzeko beharrezko da, gutxienez, 22 puntu lortzea.
Hirugarren ariketa: 0 puntutik 6raino.
B) Programa
1. MULTZOA.- Informazioa Toki-Administrazioan.
1. gaia.- Jendearenganako laguntza. Harrera eta informazioa. Administrazio-informaziorako zerbitzuak.
2. gaia.- Herritarraren eskubideak administrazioarekiko harremanetan. Funtzionarioa herritararen zerbitzura.
3. gaia.- "Auzoaren Estatutua".
4. gaia.- Herritarra administrazioaren aurrean. Interesatuak: azalpena, ordezkaritza, identifikazioa. Obratzeko ahalmena.
5. gaia.- Komunikazioa administrazioan: ideia orokorrak. Komunikazio telefonikoa. Idatzizko komunikazioa. Ahozko komunikazioa. Bestelako komunikazio-erak. Administraziohizkuntzaren erabilera zuzena.
6. gaia.- Hizkuntza ofizialen erabilera administrazioprozeduretan.
7. gaia.- Agirien erregistroa. Sarrera eta irteera erregistroak.
8. gaia.- Eskabideak eta bestelako agiriak bulego publikoetan aurkeztea. Agirien eta kopien baliotasuna eta eraginkortasuna.
9. gaia.- Errekurtsoak eta administrazio-erreklamazioak. Helburua eta motak. Epeak.
10. gaia.- Artxiboetara eta erregistroetara heltzeko herritarrek duten eskubidea.
11. gaia.- Terminoak eta epeak. Horien zenbaketa.
12. gaia.- Egintzen jakiarazpena eta argitalpena.
13. gaia.- Informatikaren kontzeptua. Ordenagailuen arkitektura. Prozesatzeko unitate zentrala. Ordenagailuen periferia. Sarrera eta irteera unitateak.
14. gaia.- Informazioaren euskarriak.
15. gaia.- Bulegoen automaziozazioa. Sistemarik erabilienak.
16. gaia.- Sistema eragileak.
17. gaia.- Informatika-tresnak: testu-prozesua eta autoedizioa, kalkulu-orriak, datu-kudeatzaileak, grafikoak, komunikazioak etab.
18. gaia.- Informazioaren biltegiratzea informatika sistemetan. Datuak biltegiratzeko egiturak. Fitxategi motak. Heltzeko metodoak.
19. gaia.- Datu-baseak: ezaugarriak, helburuak eta motak.
20. gaia.- Administraziojardueren garapenean bitarteko teknikoak sartzea.
2. MULTZOA. Artxibistika eta bibliografia.
1. gaia. Artxiboaren kontzeptua eta funtzioa.
2. gaia. Artxibo motak.
3. gaia. Artxiboa: ordenatzeko irizpide nagusiak. Kudeaketaartxiboari buruzko aipamen berezia.
4. gaia. Agiri-fondoen antolaketa artxiboetan.
5. gaia. Deskribatzeko bitartekoak. Gidak, erregistroak, aurkibideak, inbentarioak eta katalogoak.
6. gaia. Artxibo-zerbitzua: informazioa, egiaztapena eta kontsulta. Agirien transferentzia eta xahuketa.
7. gaia. Artxiboetara eta erregistroetara heltzeko herritarrek duten eskubidea.
8. gaia. Dokumentazioa. Agiriak eta motak.
9. gaia. Agirien analisia.
10. Hizkuntza dokumentalak.
11. gaia. Sailkapena. Sailkatzeko modu nagusiak.
12. gaia. Datuak biltegiratzea eta trasmititzea. Datu-baseak.
13. gaia. Bibliografiaren definizioa eta helburuak.
14. gaia. Identifikazio bibliografikoaren normalizazioa. Kontzeptua eta funtzioa.
15. gaia. Bibliografia desberdinen kontzeptua eta helburuak.
16. gaia. Fondo bibliografikoen antolaketa.
17. gaia. Katalogo kolektiboak. Kontzentua eta helburuak.
18. gaia. Liburutegi-zerbitzuak. Kontzeptua eta funtzioak.
19. gaia. Liburutegi motak.
20. gaia. Informazioa eta jendearekiko arreta. Administrazioaren hiritarrekiko harremanak. Hiritarra: zerbitzu publikoetako bezero eta hartzaile.
3. MULTZOA. Toki-ogasunak.
1. gaia. Toki-ogasunak Espainian: konstituzio-oinarriak. Toki-ogasunei buruzko Legea. Toki entitateen finantza-autonomia.
2. gaia. Zerga-ordenantzak. Toki entitateen diru-sarreren sailkapena.
3. gaia. Toki entitateen diru-sarrera ez zergazkoak. Zuzenbide pribatuko sarrerak. Prezio publikoak.
4. gaia. Tasak. Zerga bereziak.
5. gaia. Toki mailako zergak (I). Ondasun higiezinen gaineko zerga. Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Hiri izaerako lurren balioa handitzearen gaineko zerga.
6. gaia. Toki mailako zergak (II). Ekonomi jardueren gaineko zerga. Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga.
7. gaia. Foru ogasunak: eskumenak.
8. gaia. Toki administrazioetako aurrekontuak: kontzeptua eta aurrekontuen oinarriak. Aurrekontuen egitura.
9. gaia. Aurrekontua egitea eta onartzea. Aurrekontuen luzapena. Aurrekontu-aldaketak. Kitapena.
10. gaia. Kontabilitatea eta kontuak.
11. gaia. Toki-entitateetako gastuak eta ordainketak. Gastuaren faseak.
12. gaia. Kontuhartze-funtzioa. Toki-entitateetako ekonomiegintzen fiskalizazioa.
13. gaia. Diruzaintza Toki-administrazioetan. Definizioa eta funtzioak.
14. gaia. Fondoen eta baloreen erabilera eta zainketa.
15. gaia. Diruzaintzako operazioak.
16. gaia. Kutxa-unitatearen printzipioa eta kobrantza eta ordainketak egitea.
17. gaia. Bilketa-zerbitzua. Bilketaren kudeaketa.
18. gaia. Borondatezko epe barruko bilketa. Prozedura. Epeak. Zergadunari eman beharreko informazioa.
19. gaia. Premiamendu bidea.
20. gaia. Udaletako ekonomi-zerbitzuetako langileak. Betebeharrak eta erantzukizunak.
III. ERASKINA
A) Oinarri-arau espezifikoak.
1. Bete bageko plaza.
1.1. Izena: Ikuskatzaile-jakinarazle. Deskribapena: Administrazio Bereziko eskalako plaza, zerbitzu berezietako azpieskala, zeregin berezietako mota, D sailkapeneko multzoa.
1.2. Plaza kopurua: bat.
2. Betebehar espezifikoak.
Deialdiko II. oinarri-arau orokorrean zehaztutakoez gain, beste betebehar hauek ere konplitu beharko dituzte izangaiek:
a) Zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan aritzea Santurtziko Udalaren zerbitzura karrerako funtzionario moduan, Toki Administrazioko funtzionarioentzako edozein eskalatan.
b) Jatorrizko eskalan edo azpieskalan, karrerako funtzionario moduan bi urtetan aritu izana, D edo E sailkapen-taldeetako lanpostuetan.
c) Eskola graduatua edo Lanbide Heziketako 1. Graduko titulua edo baliokidea edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.
3. Sarrera-sistema.
3.1. Izangaiak oposizioko prozeduraren bidez hautatuko dira, barne-sustapenez.
3.2. Oposizioa derrigorrezko bi ariketek eta borondatezko batek osatuko dute.
Bigarren ariketa; nahitaezkoa eta kanporatzailea. Epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoa egin beharko dute izangaiek, bi ordutan zehar, gehienez. Ariketa programako gaiei lotua izango da eta azterketariek azalpenik gabeko legezko testuak erabili ahal izango dituzte bakarrik. Izangaiek saio publikoan irakurri beharko dute ariketa, epaimahaiaren aurrean, eta honek opoziziogilearekin hitz egin ahal izango du, bost minutuz gehienez, ariketaren gaiaz. Proba honetan proposamen arrazoitu bat egiteko zehaztasun analitikoa, sistematika eta ideien argitasuna baloratuko da.
Hirugarren ariketa; borondatezkoa eta ez-kanporatzailea. Izangaiek, gura izanez gero, euskararen ezagutza kreditatzeko proba bat egin dezakete, probak parte bat edo gehiago izan dezakeela. Labayru Ikastegiak emandako zirutagiria zein Hizkuntza Eskola Ofizialaren gaitasun-graduarena nahiz EGArena edo Eusko Jaurlaritzaren urriaren 17ko 224/1989 Dekretuaren bidez ezarritako 2. hizkuntz eskakizuna edo goragokoa dutela agiri-bidez kreditatzen duten izangaiek ez dute saio hau egin beharrik izango. Aipatu kasuotan proba horri dagokion gehienezko puntuazioa lortuko dute zuzenean.
3.3. Oposizioko ariketak ondoren zehazten den moduan kalifikatuko dira:
Lehen ariketa: 0 puntutik 40raino. Gainditzeko beharrezkoa da, gutxienez, 20 puntu lortzea.
Bigarren ariketa: O puntutik 40raino. Gainditzeko beharrezko da, gutxienez, 22 puntu lortzea.
Hirugarren ariketa: 0 puntutik 6raino.
B) Programa
1. gaia. Toki mailako ogasunak. Toki mailako sarreren sailkapena.
2. gaia. Ordenantza fiskalak.
3. gaia. Toki mailako zergak. Kontzeptua eta bakoitzari buruzko oinarrizko ezagutza.
4. gaia. Tasa eta zerga bereziak. Prezio publikoak.
5. gaia. Toki entitateen diru-sarrera ez zergazkoak. Zuzenbide pribatuko sarrerak. Prezio publikoak.
6. gaia. Lurraren jabetzari buruzko hirigintza-araubidea: printzipio orokorrak. Lurraren sailkapena.
7. gaia. Hirigintzako planeamendua. Plan motak. Aipamen berezia Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari: helburua eta oinarrizko edukiak.
8. gaia. Toki entitateen partehartzea jarduera pribatuan: printzipioak eta mugak. Partehartzeko bideak: ideia orokorrak.
9. gaia. Lizentziak: lizentzia behar duten egintzak, emateko prozedurak eta organo eskudunak.
10. gaia. Administrazioaren partehartzea eraikuntzan eta lurraren erabileran. Lizentzia behar duten egintzak.
11. gaia. Hirigintzako lizentziak emateko prozedurak eta organo eskudunak.
12. gaia. Polizia administratiboa. Kontzeptuaren bilakaera. Polizia-boterea eta horren mugak. Polizia-bideak eta bereziki administzazio-zehapenak.
13. gaia. Jabari publikoa: kontzeptua eta izaera. Tokiondasun motak. Jabari publikoko ondasunak. Jabari publikoaren araubide juridikoa toki mailan. Jabari publikoaren erabilera.
14. gaia. Zerbitzu publikoa. Toki mailako zerbitzu publikoak kudeatzeko erak.
15. gaia. Herrilanak: egungo arauketa. Lanen sailkapena. Proiektuak burutzea. Lanen ondoriozko erantzukizuna.
16. gaia. Bide publikoaren okupazioak. Ordenantzak eta horien jarraipena.
17. gaia. Saneamendu sareak. Egungo irizpideak. Materialak. Euri-uren kontrola.
18. gaia. Poliziari eta ikuskizun publiko eta olgetajarduerei buruzko Arautegi Nagusia. Aplikazio eremua.
19. gaia. Osasungarritasunaren arloan toki-entitateek dituzten eskumenak: saneamendua, hondakin solidoen bilketa eta tratamendua. Isurkiak eta uren kutsadura. Ingurugiroaren babesa.
20. gaia. Kontsumo gaietan toki-entitateek dituzten eskumenak.
IV. ERASKINA
............................................jaunak/andreak,
RSS