Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3723

AGINDUA, 1996ko uztailaren 16koa, Justizi, Ekonomi Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat aukerako izendapenaz betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Sail honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat bete beharra dagoenez, agindu honen eraskinean adierazten den lanpostua aukerako izendapenaz betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) atalean (1989ko uztailaren 28ko EHAA) erabakitakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik. Honako hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.- Agindu honen eraskinean lanpostuak betetzeko ezarri diren beharkizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek bete dezakete agindu honen bitartez konbokatzen den lanpostua.

Bigarrena.- Deialdian parte hartu nahi dutenek, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 15 asteguneko epean, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak. Datu pertsonalak eta egungo destinoa adierazi behar da eskabideetan.

Hirugarrena.- Izangaiek curriculum vitae bidali behar dute, eta bertan honako alderdiok adierazi behar dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Herri-administrazioan nahiz, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten beste merezimendu guztiak.

Eskatzen diren beharkizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko dute izangaiek eskabidearekin batera. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Bosgarrena.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa jar daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean. Errekurtsoa jarri aurretik Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua jakinaren gainean jarri behar da, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 110.3 atalean ezarritakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko uztailaren 16a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

Lanpostua:

- Izena: Goi-Kargudunaren idazkaria (Kodea: 142002, Dotazioa: 1).

- Lekua: Justizi Sailordetza.

- Destinoa: Vitoria-Gasteiz.

- Kidegoa: C1/D1

- Maila: 18

- Berariazko osagarria: 787.783

- Hizkuntz eskakizuna: 2.a, derrigortasun datarik gabe.

Lanpostuaren eskakizunak:

- Batxilergo titulua, 2. graduko Lanbide Heziketa, Eskola­Graduatua, 1. graduko Lanbide Heziketa edo baliokidea.

- C1 edo D1 kidegoetako karrerako funtzionario izatea eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan ihardunean egotea. Era berean, zerbitzu berezietan, beste herri-administrazioen zerbitzutan, derrigorrezko edo borondatezko lan-utzialdian dauden karrerako funtzionarioek ere esku hartu ahal izango dute deialdian, eta pozedura honen bitartez iharduneko zerbitzura itzul daitezke, baldin eta azken kasu horretarako ezarritako gutxieneko denbora epea bete badute egoera horretan.

- Deialdiko lanpostua atxikitzen zaion kidegoaren edo kidegoen berezko lanetan urtebeteko esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala