Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3722

AGINDUA, 1996ko uztailaren 16koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat aukerako izendapenaz betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Sail honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat bete beharra dagoenez, agindu honen eraskinean adierazten den lanpostua aukerako izendapenaz betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) atalean (1989ko uztailaren 28ko E.H.A.A.) erabakitakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik. Honako hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.- Agindu honen eraskinean lanpostuak betetzeko ezarri diren beharkizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek bete dezakete agindu honen bitartez konbokatzen den lanpostua.

Bigarrena.- Deialdian parte hartu nahi dutenek, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 15 asteguneko epean, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak. Datu pertsonalak eta egungo destinoa adierazi behar da eskabideetan.

Hirugarrena.- Izangaiek curriculum vitae bidali behar dute, eta bertan honako alderdiok adierazi behar dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Herri-administrazioan nahiz, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten beste merezimendu guztiak.

Laugarrena.- Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean erabakiko da beranduenez deialdi hau, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren aginduaz, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa jar daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean. Errekurtsoa jarri aurretik Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua jakinaren gainean jarri behar da, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 110.3 atalean ezarritakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko uztailaren 16a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

Lanpostua:

- Izena: Goi-Kargudunaren idazkaria (Kodea: 132004, Dotazioa: 1).

- Lekua: Lan Zuzendaritza zegoen tokian. OSALANen zuzendari orokorraren idazkari lanak egiteko bete nahi da lanpostua (Osalanen egitura eta ihardunbideari buruzko Arautegia onartzen duen urtarrilaren 9ko 2/1996 Dekretua).

- Destinoa: Vitoria-Gasteiz.

- Kidegoa: C1/D1

- Maila: 18

- Berariazko osagarria: 787.783

- Hizkuntz eskakizuna: 2.a, derrigortasun datarik gabe.

Lanpostuaren eskakizunak:

- Batxilergo titulua, 2. graduko Lanbide Heziketa, Eskola­Graduatua, 1. graduko Lanbide Heziketa edo baliokidea.

- C1 edo D1 kidegoetako karrerako funtzionario izatea eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan ihardunean egotea. Era berean, zerbitzu berezietan, beste herri-administrazioen zerbitzutan, derrigorrezko edo borondatezko lan-utzialdian dauden karrerako funtzionarioek ere esku hartu ahal izango dute deialdian, eta pozedura honen bitartez iharduneko zerbitzura itzul daitezke, baldin eta azken kasu horretarako ezarritako gutxieneko denbora epea bete badute egoera horretan.

- Deialdiko lanpostua atxikitzen zaion kidegoaren edo kidegoen berezko lanetan urtebeteko esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala