
148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
3721
AGINDUA, 1996ko uztailaren 16koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailean lan-intunpeko langile finkoen taldeko bi lanpostu betetzeko aukeraketa saioetarako deialdia egiten duena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskal Autonomi Elkartearen 1996. urterako enplegu publikoaren eskaintza onartzen duen apirilaren 23ko 84/1996 Dekretuaren bidez (maiatzaren 13ko EHAA, 90 zenbakia), Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailean Teoriako (ZubiaArrantza) irakaslearen bi lanpostu lan-itunpeko langile finkoez betetzeko deialdia onartu zen.
Dekretu hori betez eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko lan-itunpeko langileentzat indarrean dagoen hitzarmen kolektiboarekin bat etorriz, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1 i) atalean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuaren 1 eta 3. ataletan xedatutakoaren indarrez, eskainitako lanpostuak betetzeko lehiaketa oposaketarako deialdia egitea erabaki dut. Hauek izango dira
OINARRIAK
I.- Deialdiaren xedea:
Lehiaketa-oposaketa sistemari jarraituz eta eperik gabeko lan-hitzarmenez ondoren adierazten diren lanpostuak betetzea du xede deialdi honek:
Teoriako bi irakasle (zubia-arrantza).Kodea: 033033. Dotazioak: 3 eta 4.
- Soldata maila: 10.
- Hizkuntz eskakizuna: 4, derrigortasun datarik gabe.
- Eskakizunak:
- Ondoren adierazten diren titulazioetako bat edukitzea: Merkataritza-untzietako kapitaina edo merkataritza-untzietako lehen mailako pilotua edo arrantza kapitaina.
- Lantokia: Pasaia.
- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzupean dauden lan itunpeko langileentzat indarrean dagoen Hitzarmen Kolektiboa aplikatuko zaie deialdi honetako lanpostuei.
II.- Izangaiek bete beharreko eskakizunak
Ondoren adierazten direnak bete beharko dira deialdi honetan parte hartu ahal izateko:
1.- Espainiarra izatea, edo Europako Elkarteko estaturen bateko nazionalitatea edukitzea edota Europako Elkarteak egindako eta Espainiar Estatuak izenpetutako nazioarteko itunen ondorioz, langileen joan-etorri librea aplikagarri duten estatuetako batekoa izatea, Europako Elkartea eratzeko itunean zehaztuta dagoen moduan.
2.- 18 urte beteta izatea.
3.- Dagozkion egitekoak behar den moduan betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik ez izatea.
4.- Administrazio publikoaren zerbitzutik disziplinaespedientearen bidez kanporatua edo zeregin publikoak betetzeko gaitasun gabetua ez izatea.
Atzerritarra izanez gero, jatorrizko estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina-zigorrik edo zigor penalik ez edukitzea.
5.- Bateraezintasun eta ezgaitasunerako legezko zioren baten eraginpean ez egotea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legean ohartemandakoaren arabera. Hala ere, bateraezina den kargu publiko batean edo iharduera pribatu batean dihardutenak lege horrek aipatzen duen aukeratze-eskubideaz baliatu ahal izango dira.
6.- Deialdiko lanpostuetarako beharrezko diren tituloen jabe izatea.
III.- Eskabideak
1.- Aukeraketa prozesu honetan parte hartzeko eskabideak Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari zuzenduko zaizkio, deialdiaren oinarrien I. eraskinean finkatzen den eredu arautuari jarraituz.
2.- Deialdiaren iragarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 20 eguneko epean aurkeztuko dira eskabideak.
3.- Eskabideak behar bezala izenpetuta aurkeztuko dira, eta horiekin batera izangaiaren NAN-aren edo baliokide den agiri baten fotokopia aurkeztu beharko da, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren Erregistroan (Wellingtongo dukea hiribidea, 2, VitoriaGasteiz). Eskutan edo Herri Administrazioen LegeJardunbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 38.4. atalean jasotako bideren bat erabiliz.
4.- II. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela erasota utzi beharko dute izangaiek eskabidean, beti ere eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Aukeraketa prozesua bukatu arte ez da baldintzen kreditaziorik egin behar.
5.- Lehiaketa aldian baloratu beharko diren merezimenduak kreditatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera. Eskabidean agertu eta kreditatu ez diren merezimenduak ez diran kontutan hartuko balorazioa egiterakoan.
Agirien jatorrizkoak aurkeztu beharko dira edo, bestela, konpultsatutako kopiak. Eskabideak aurkezteko adierazitako tokietan konpultsatu ahal izango dira kopiak.
IV.- Diskapazitateak:
Minusbaliaren bat daukaten pertsonek ere parte ahal izango dute saio hauetan eta beste izangaien baldintza berberak izango dituzte, baina hori guztiori baldin eta deialdiko lanpostuei dagozkien zereginetan aritzeakin bateraezina ez bada.
V.- Izangaien onarpena
Deialdia egiten duen agintaritzak, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, agindua emango du, gehienez ere hilabeteko epean, eta bertan onartu eta baztertutako izangaien behinbehingo zerrenda onetsiko du. Agindu hori EHAAn argitaratuko da, eta bertan, alde batetik, baztertzeko egon diren arrazoiak zehaztuko dira eta, bestetik, hamar asteguneko epea emango da zuzenketetarako. Epe hori amaitu ostean, onartu eta baztertutako izangaien behin-betiko zerrenda onartuko da, EHAAn argitaratuko dena, eta bertan, lehengo saioa zein egunetan eta zein ordutan egingo den zehaztuko da. Gainerako saioen iragarpena aurreko saioa egin den tokiko epaimahaiak egingo du, gutxienez, hamabi ordu lehenago ariketa bera baldin bada eta, saio berria izanez gero, hogeita lau ordu lehenago.
VI.- Epaimahaia
<OL>
<LI> Osakera:</LI></OL>
- Lehendakaria: - Titularra: José Ignacio Zudaire Arana jauna
..... - Ordezko: Antonio M.ª Iturralde Arriaga jauna.
- Bokalak: - Titularrak: Ángel Uresberueta Otxotorena jauna.
........ .José Ignacio Espel Fernández jauna.
....... - Ordezkoak: Jesús Moreno Sanz jauna.
Pedro Arrillaga Anabitarte jauna.
- HAEE.ko ordezkari: - Titularra: Tatta Vázquez Salinas jauna.
- Ordezkoa: Eduardo de la Fuente Riaño jauna.
- Langileen ordezkaria: - Titularra: Carlos Muneta Larumbe jauna.
- Ordezkoa: Iñaki Leibar Bilbao jauna.
- Idazkari: - Titularra: Jesús Murguiondo Blazquez jauna.
...... - Ordezkoa: Ramón Rivas Gorostiaga jauna.
2. Funtzionamendua:
Epaimahaiko kide guztiek izango dute hitza eta botoa emateko ahalmena; idazkariak, aldiz, ezingo du botorik eman.
Epaimahaia ezin izango da osatu eta ezingo du jardun, lehendakaria eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta, gutxienez, kideen erdia ez badaude.
Epaimahaiak botoen gehiengoaz hartuko ditu erabakiak. Berdinketa gertatuz gero lehendakariak ebatziko du.
Epaimahaikideek uko egin beharko diote prozesuan partze hartzeari —organo eskudunari jakinarazi beharko diote— eta izangaiek epaimahaikideen aurka ezespena aurkeztu ahal izango dute, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 28.2 atalean jasotakoak gertatuz gero.
Epaimahaiak aholkulariak eraman ahal izango ditu aukeraketa prozesua osatzen duten saio batzutara edo guztietara. Aholkulari horiek beren berezitazun teknikoetan baino ez dira arituko.
VII.- Aukeraketarako jardunbidea
Lehiaketa-oposaketa izango da izangaiak aukeratzeko erabiliko den sistema:
1.- Oposaketa aldia:
a) Lehenengo ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertze indarrekoa izango da. Oinarri hauetako II. eraskinean jasotako egitarauan sartzen diren gaietakoren bati buruz, idatziz erantzun beharko da. Epaimahaiak finkatuko du horretarako denbora eta gaia ere epaimahaiak aukeratuko du ariketa hasi aurretik.
0tik 10 puntura emango dira eta gutxienez 5 puntu lortzen ez dutenak kanporatu egingo dira besterik gabe.
b) Bigarren ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertze indarrekoa izango da. II. eraskinean zerrendatutakoen artean epaimahaiak aukeratzen duen ariketa praktiko edo teoriko-praktiko bat edo batzuk egiteko izango da, hark zehazten duen denboran.
0tik 10 puntura emango dira eta gutxienez 5 puntu lortzen ez dutenak kanporatu egingo dira besterik gabe.
0tik 10 puntura emango dira.
d) Laugarren ariketa. Borondatezkoa izango da. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak zehaztuko ditu ariketa honetan gainditu beharreko saioak izangaiek duten euskera maila neurtzeko.
Baremo honi jarraituz baloratuko da:
1. hizkuntz eskakizuna kreditatzeagatik ..... 1,6 puntu.
2. hizkuntz eskakizuna kreditatzeagatik ..... 2,2 puntu.
3. hizkuntz eskakizuna kreditatzeagatik ..... 3,3 puntu.
4. hizkuntz eskakizuna kreditatzeagatik ..... 4,4 puntu.
Hizkuntz eskakizunen bat kreditatuta daukaten izangaiek ez dute eskakizun horri buruzko ariketarik egin beharko. Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Hizkuntz Eskola Ofizialeko gaitasun agiria edo Labayru Institutuak emandako agiria dutenek, halaber, 3. hizkuntz eskakizuna kreditatua izango dute.
2.- Lehiaketa aldia:
Oposaketa aldia gainditzen duten izangaiek lehiaketa aldian sartuko dira. Izangaiek kreditaturiko merezimenduak baloratuko dira lehiaketa aldian, baremo honi jarraituz:
a) herri-ikastetxeetan edo irakaskuntza arautuko ikastetxeetan, deialdiko lanpostuen edukin bera edo antzekoa duten lanpostuetan aritzeagatik 0,20 puntu hilabeteko, gehienez ere 6 puntu emango direla. Zerbitzu horiek kasuan kasuko administrazioak edo irakaskuntza arautuko ikastetxeak egindako agiriaz egiaztatuko dira.
b) Irakaskuntza ez-arautuko ikastetxe pribatuetan deialdiko lanpostuen edukin bera edo antzekoa duten lanpostuetan aritzeagatik 0,20 puntu hilabeteko, gehienez ere puntu 1 emango dela. Zerbitzu horiek kasuan kasuko ikastetxeak egindako agiriaz egiaztatuko dira. Gizarte Segurantzari kotizatu izanaren egiaztagiaria ere aurkeztu beharko da, alegatutako lanbide kategoria adierazi beharko dela.
c) Lanpostuarekin zuzeneko lotura duten eta zentru ofizialek emandako ikastaroak egiteagatik: 30 ordura arte, 0,10 puntu ikastaroko eta 30 ordutik aurrera, 0,20 puntu ikastaroko, gehienez ere puntu 1 emango dela.
d) Itsas alorreko ingelesa jakiteagatik 0tik 3 puntura emango dira eta itsas alorreko frantesera jakiteagatik 0tik 2ra. Epaimahaiak zehaztuko du hori egiaztatzeko modua.
Lehiaketa oposizioan lortutako behin-betiko sailkapena oposizio aldian eta lehiaketa aldian lortutako puntuak batuz egingo da. Berdinketarik gertatuz gero, oposizio aldian punturik gehien lortu duen izangaiaren alde egingo da proposamena.
VIII.- Onartutakoen zerrenda:
Izangaiak kalifikatu ondoren, onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak. Puntuazio hurrenkeraren araberakoa izango da zerrenda hori, oposizio aldian lortutako kalifikazioak, merituen balorazioa eta bi horien batuketa agertuko dituena. Oposizio aldiko baztertze indarreko saioak gainditzeko gutxienekoa lortu ez dutenen merituak ez dira baloratuko. Onartutako izangaien kopurua ezingo da izan, inola ere, deialdiaren gai den lanpostu kopurua baino handiagoa. Zerrenda hori Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari igorriko zaio, eta horrek EHAAn argitaratuko du.
Nolanahi ere, baztertze indarreko saioak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiei deitu ahal izango zaie lortu nahi zuten lanpostua edo antzeko funtzioak dituzten beste batzuk behin-behinean betetzeko.
IX.- Agiriak aurkeztea
Aukeratutako izangaiek, kontratuak izenpetu baino lehen, lehiaketa-oposaketa honetan parte hartzeko deialdiaren oinarrietan eskatutako baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztuko dituzte Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan. Onartutakoen zerrenda argitaratzen denetik hasi eta 20 eguneko epearen barruan aurkeztu beharko dira. Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia; gainerako estatuetako nazionalek, hautatze saio hauetan parte hartu nahi izanez gero, beren jatorrizko herrialdeko agintari eskudunak egindako egiaztagiria aurkeztu beharko dute nazionalitatea ziurtatuz.
II. oinarriko I. idazatian aipatutako estatuetako nazionalek beren jatorrizko herrialdeko agintari eskudunak egindako egiaztagiria aurkeztu beharko dute jatorrizko estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina-zigorrik edo zigor penalik ez edukitzeari buruz.
c) Lanpostua lortzeko eskatutako tituloaren fotokopia edo, hala badagokio, titulua jasotzeko eskubideak ordaindu izana justifikatzen duen agiria.
d) Jarduna behar bezala burutzea galerazten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea egiaztatzen duen agiria, Eusko Jaurlaritzkao Mediku-Zerbitzuak emana edo honek adierazitako moduan. Minusbaliotuek, lehen adierazitako epean, bera egoera eta lanpostuari dagozkion egitekoak betetzeko gaitasuna duela egiaztatzen dituen agiri ofiziala aurkeztu beharko dute, horretarako agintea duen organoak emana.
Fotokopiak jatorrizkoekin batera aurkeztuko dira, konpultsatzeko.
Epea zabalik dagoen artean, eta halabeharrez ez bada, agiriak aurkeztu ez, eskatutako baldintzetakoren bat kreditatu ez edo lanpostua betetzeko eskatzen diren gaitasun fisiko edo psikikoa ez duten izangaiak ezingo dira kontratatu eta baztertuta geldituko dira besterik gabe; baina hori guztia, lehiaketa-oposaketan parte hartzeko eskabidean jarritako gezurragatik eduki dezakeen erantzukizunaren kaltetan gabe. Kasu horretan, aukeraketa saioak gaindituta puntuaketaren arabera hurrengo dagoen ordezkoa jarriko da haren lekuan.
X.- Erabakia
Proba-aldia amaitu ondoren, proba hori gainditu duten langileak lan itunpeko langile finkoak izango dira aurrerantzean. Proba-aldia gainditzen ez duten lagileek lanitunpeko langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
XI.- Gorabeherak:
Epaimahaiak baimena du egon daitezkeen zalantzak ebazteko eta, oinarrietan aurrikusi gabekoetan, lehiaketa-oposaketaren ihardun onerako beharrezko izaten diren akordioak hartzeko.
Ezintasunen bat duten izangaiak egonez gero, epaimahaiak, saioak egiterakoan, egokitzat jotako egokitzapenak egin ahal izango ditu denbora eta baliabideen aldetik; beti ere dagokion saioan eskatu behar den gaitasuna gutxietsi edo murrizten ez bada.
Epaimahaiaren erabakien aurka eta prozedurari ekitea galerazten duten edo babesarik eza sortzen duten ekintzen aurka, interesatuek errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diote Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari.
Agindu honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko uztailaren 16a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
I. ERASKINA
<TABLE BORDER CELLSPACING=2 CELLPADDING=4 WIDTH=600> <TR><TD VALIGN="TOP" COLSPAN=3 HEIGHT=32> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>I.- LORTU NAHI DIREN LANPOSTUAK.</TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP" COLSPAN=3 HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Izena:</TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP" COLSPAN=3 HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3> </TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP" COLSPAN=3 HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Deialdiaren eguna:</TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP" COLSPAN=3 HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>II.- NORBERAREN DATUAK</TD> </TR> <TR><TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>1. Abizena</TD> <TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>2. Abizena</TD> <TD WIDTH="24%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Izena</TD> </TR> <TR><TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> <TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> <TD WIDTH="24%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> </TR> <TR><TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Jaioteguna</TD> <TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Jaioterria</TD> <TD WIDTH="24%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>NAN</TD> </TR> <TR><TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> <TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> <TD WIDTH="24%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> </TR> <TR><TD WIDTH="76%" VALIGN="TOP" COLSPAN=2 HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Helbidea (Kalea edo plaza eta zenbakia) </TD> <TD WIDTH="24%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Telefonoa</TD> </TR> <TR><TD WIDTH="76%" VALIGN="TOP" COLSPAN=2 HEIGHT=24>
</TD> <TD WIDTH="24%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> </TR> <TR><TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Udalerria</TD> <TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Posta Kodea</TD> <TD WIDTH="24%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Probintzia</TD> </TR> <TR><TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> <TD WIDTH="38%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> <TD WIDTH="24%" VALIGN="TOP" HEIGHT=24>
</TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP" COLSPAN=3 HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>III.- DEIALDIKO LANPOSTUEN EDUKIN BERA EDO ANTZEKOA DUTEN BESTE LANPOSTU BATZUETAN IZANDAKO ESPERIENTZIA
a) Herri ikastetxeetan edo irakaskuntza arautuko zentruetan egindako zerbitzuak
</TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP" COLSPAN=3 HEIGHT=24>
</TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP" COLSPAN=3 HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>b) irakaskuntza ez-arautuko ikastetxe pribatuetan egindako zerbitzuak:
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3> <TABLE BORDER CELLSPACING=2 CELLPADDING=4 WIDTH=647> <TR><TD VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>V.- ITSAS ALORREKO INGELESEZ EDO FRATSESEZKO EZAGUPENAK:</TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP" HEIGHT=24><P>
</TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP" HEIGHT=24> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3> </TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>VI.- LANGILE MINUSBALIATUENTZAT:
</TD> </TR> <TR><TD VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Baztertze-indarreko saioak eta praktika-aldiak burutzeko denbora eta baliobide egokiak beharrezkoak dituzten langile minusbaliatuek, jarraian aipatu beharko dituzte:
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>* Idatzi hauetan agertzen diren merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa erantsiko da.
II. ERASKINA
A) Gai zerrenda
1.- Atmosferaren zirkulazio orokorrari buruzko teoria modernoak.
2.- Haize teorikoak.
3.- Zikloi tropikalak, tornadoak eta ekaitzak sortzeari buruzo teoria.
4.- Frontogenesia: izan duen garapena Bjerknes-ek egindako planteamenduetatik gaurdaino.
5.- Zirkulazio mapak alturan: 700, 500 eta 300 hPa, garrantzia eta erlazioa denboran lurrazalean.
6.- Euskal itsaldearen klima (enbatak).
7.- Teledetekzioa; arrantzarako aplikatzea.
8.- Niño delakoaren fenomenoa Pazifikoan: kliman eta arrantzan duen eragina.
9.- Dei selektibo digitala. Deskribapena eta bere erabilera S.M.S.S.M-n.
10.- Internet sarea eta bere aplikazioa nabigazioan eta arrantzan.
11.- IMOSAR (OMI gidaliburua itsas salbamendu eta bilaketari buruz).
12.- MERSAR (Merkantzia-untzien itsas salbamendu eta bilaketarako gidaliburua).
13.- Untzi-zinematika nabigazioari aplikatuta (talkaren kontrako taiuketa laburtua, T.A.A.).
14.- GMDSS-ren osagaiak. Aurrekariak, deskribapena eta erabilera.
15.- Untziek sortutako kutsadura prebenitzeko nazioarteko ituna (MARPOL 73/78).
16.- SOLAS untzien babes ekipamendua.
1.- A) idazatitik, epaimahaiak proposatutako bi gaietatik bat azaltzea epaimahaiaren aurrean, ikasle mailan.
2.- A) idazatiko gai baten aurkezpena prestatzea, informatika gailu bat erabiliz transparentziak egiteko (Power Point edo antzekoa).
3.- Maniobrak egitea praktikarako untzi batean.
4.- Azaleko eta 500 hPa-ko Meteo kartak interpretatzea.
5.- Benetako ekipoekin mezu bat bidaltzea eta gero jasotzea, GMDSS itsas larrialdi eta segurtasunerako mundu mailako beste sistema batez.
6.- Gasezko gainezkatzerako sistema finkoak jartzea ezaugarri jakin batzuetako untzi batean SOLAS-en arabera.
7.- Internet sareak itsaso eta arrantzari buruz emandako informazioa lortzea.
8.- ARPA simulatzea.
9.- Nabigazioari aplikatutako zinematika kasu baten saio praktikoa.
RSS