
148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Kultura
3720
183/1996, DEKRETUA uztailaren 16koa, Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretua aldatzekoa.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskararen Aholku Batzordea eraldatzen duen ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuaren onarpenaren ondoren batzordekideen izendapenak egiteko hasitako kontaktuetan hizkuntza-normalkuntza prozesuan eraginik duten arloetako pertsona ezagunen arteko batzordekideei dagozkien eserlekuen kopurua handitzea komeni dela ikusi da.
Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Atal bakarra.- 3.1 atalaren zenbaki ordinalen arteko 9.a honela idatzita gelditzen da:
"9.a Gehienez ere hogeitabost bokal. Hizkuntza-normalkuntzaren prozesuan eraginik duten arloetako pertsona ezagunen artean aukeratuko dira bokal horiek. Kultura sailburuak proposatuko ditu bokalen kopurua eta zerrenda, eta Euskal Herriko lurraldeetako ordezkariak izateari begiratuko zaio."
AZKEN XEDAPENA
Bakarra.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 16an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
RSS