Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
3506

IRAGARPENA, 1996ko apirilaren 2ko 48 Foru Dekretuarena, Laguardiako udalerriko planeamenduko ordezko arauak aldatzeko espedienteari buruzkoa.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Egun honetan Diputatuen Kontseiluak foru agindua eman du; hau dio aginduaren xedatze zatiak:

"Lehenengoa.- Laguardiako udalerriko planeamenduko ordezko arauak aldatzeko espedientea behin-betiko onartzea aldaketa hauekin:

I.- Lurraren sailkapenari dagokionez.

A.- Casablancako industria-eremu berria ez-urbanizagarri moduan sailkatzea, lehendik zeuden enpresen lurrak izan ezik, dauden instalazioak jasoko direlarik horietan, lur-zatiak azpibanatzeko aukerarik gabe.

Eremu horietan egin daitezkeen eraikuntza edo hirigintza zabalketetan 30 metroko babes-tarte bat jarri beharko da Ebro ibaiarekiko.

B.- "La Lobera" sektotearen grafia ageri den planoa martxoaren 19ko 36 Foru Dekretuaren arabera onartutako mugaketari lotuko zaio.

II.- Etxebizitzen kuantifikazioari dagokionez

A.- Páganos eta Laserna nukleoetan aplikatu beharreko araudiak familia bakarreko eta biko etxebizitzak uzten ditu bakarrik. Eratzen diren lur-zati berrietan, familia bakarrerako gutxienezko lur-saila 700 m2-koa izango da eta bi familiarako etxebizitzena 1.000 m2-koa.

III.- Urbanizagarria ez den lurrari dagokionez.

A.- "Lurraldearen Egitura Orokorra eta Organikoa eta Lurraren Sailkapena" delakoaren plano batzuetako bilgunean dauden zehaztasun falta batzuk zuzentzea, bai eta Lasernako gunearen inguruan urbanizagarri ez diren alde batzuetakoak ere.

B.- Urbanizagarri ez den lurraren arauditik I. aldea

—Hirigintza Babeserako Aldea— kentzea.

C.- Urbanizagarri ez diren D eta E lurren aldeetan "uztaginaren upategia" eraikitzen uztea. Horretarako aintzat hartuko direnak nekazaritza ustiapen bati lotutako upategiak izango dira, titularitatea pertsona batek edo hainbatek eduki dezakeela. Upategiek Arabako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustiapenen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.

Banakako titularitatea: nekezaritza lanak pertsona fisiko bakar batek egiten duenean, kotitularitaterik egon gabe.

Amankomuneko titularitatea: ustiaketa baten kudeaketa eta ekonomia-arriskua pertsona batzuk hartzen dutenean bere gain, ustiapenaren ekoizpen baliabide guztiak edo batzuk erabili eta gozatzeko eskubideren bat dutela. Kudeaketa nork egiten duen kontutan hartu gabe, guztiak hartuko dira ustiaketaren kotitulartzat.

IV.- Hiri lurraren kalifikazio xeheatuari dagokionez.

A.- 1. ordenantzatik —Gune Historiko Artistikoa— bertan zehaztutako eraikuntza baldintzak kentzea.

B.- Lehengo testu bateratuko 4. ordenantza —Páganoseko erdialdea— alde horretan aplikatu beharreko araudi moduan sartzea; ondorioz, gune horretako planoa zuzendu egin behar da eta ordenantzen zenbaketa berriz antolatu behar da.

C.- Laguardiako hiriguneko mendebaldean dagoen hiri-gune berria zehaz-mehatz ordenatu beharko da arau horien bidez edota barne eraldaketarako plan berezi bat eskatuta.

V.- Alde naturalak babesteari dagokionez.

A.- Araudian sartu egingo da Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren irailaren 19ko 417/1995 Dekretuan ezarritakoa, Laguardiako Carralogroño, Carravalseca eta Prao de la Paul aintziretako biotipo babestuei dagokienez.

VI.- Araudiaren zenbait punturi dagokionez.

A.- Araudia dekretu honetako oinarrien arabera zuzentzea, errepideen benetako izen eta kategoriaren inguruan Herrilan eta Garraio Sailak egindako oharrak sartuz, Araba Lurralde Historikoko errepideen katalogoaren arabera.

Bigarrena.- Laguardiako ordezko arauen betearazketa etetzea eremu hauetan:

- Casablancako insdustriarako hiri-lurra zabaltzeko aldean.

- Páganos eta Laserna guneetako hiri-lurrean.

Hirugarrena.- Laguardiako Udalak, aipatutako zuzenketak jasoko dituen testu bateratua egin ondoren, betearazketa eten zaien zehaztapenak jendaurrean jarririk, espedientea berriro bidaliko du hiru hilabeteko epean Foru Aldundira, arau guztientzat betearazketa deklaratzeko eta horretarako izapideak egiteko.

Laugarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honek administrazio bidea amaitu egiten duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, erabakia argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

JULIO HERRERO ROMERO.


Azterketa dokumentala