Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
3501

IRAGARPENA, Oscar Fernández Álvarez jaunari zigor-espedientea ireki zion Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 1996ko apirilaren 22ko Erabakia jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 1996ko apirilaren 22ko Erabakiz 493/96-SC/XVII zigor-espedientea ireki zitzaion Oscar Fernández Álvarez jaunari, N.A.N. 78.881.035 eta helbidea Bilboko Estrada Masustegui kaleko 77an duenari, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 23 a) atalean ezarritakoa haustearren izan dezakeen erantzunbeharrari aurre egin diezaion, hain zuzen, debekatutako arma atzeman zitzaiolako, Bilbon 1996ko urtarrilaren 18an gertatutakoaren arabera. Erabaki horretan Lege Araubideko zuzendaria izendatu zen ihardunbidearen instrukzioak egiteko.

Espedientatuari jakinarazpena helarazi nahi izan zitzaion arren, hori egitea lortu ez zenez, iragarpen hau argitaratzen da, Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzuko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. atalaren 4. azpiatalean xedatutakoa betez, eta 15 asteguneko epea duela jakinarazten zaio, iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, organo espedientegilea den Lege Araubideko zuzendariaren aurrean bere eskubideari eusteko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, egoki baderitzo, ihardunbidean zehar erabiltzeko asmoa duen frogak proposatzeko.

Halaber, jakinarazten zaio epe horretan zigor-ihardunbidea irekitzen duen Erabakiaren edukiaren aurka alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera hori erabaki proposamentzat joko dela eta, azkenenan, hala bada, zigor-erabakiaren aurreko izapide guztiak bete direla ulertuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 21ean.

Lege Araubideko zuzendaria,

JOSÉ LUIS AURTENETXE GOIRIENA.


Azterketa dokumentala