Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
3500

IRAGARPENA, Jose Ramón San Emeterio San Celedonio jaunari zigor espedientea ireki zion Lege Araubideko zuzendariaren 1996ko apirilaren 25eko Erabaki Proposamena jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Jose Ramón San Emetrio San Celedonio jaunari, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.1 atalean tipifikatutako arau-hauste larri bategitearren, hau da, sorgorgarriak legez kanpo edukitzearren, 153/95-SC/XVII zigor espedientea ireki zitzaion. Lege Araubideko zuzendariak erabaki proposamena eman zuen, 1996ko apirilaren 25ean espediente horretan.

Egindako izapideak artxibatzea 1398/1993 Erregeren Dekretuaren 6.2. atalean ezarritakoaren arabera proposatu da.

Jose Ramón San Emeterio San Celedonio jaunari, NAN zenbakia 13.718.815-M euki eta bere egoitza Bilboko Matiko kaleko 22an duenari, jakinarazpena helarazi nahi izan zitzaion arren, hori egitea lortu ez zenez, iragarpen hau argitaratzen da Herri Administrazioen Lege Araubideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. atalaren 4. azpiatalean xedatutakoa betez.

Ondorioz, 15 asteguneko epea duela jakinarazten zaio, erabaki poposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, organo instruktorea den Lege Araubideko Zuzendaritzaren aurrean, komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko. Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango ditu espedientearen zenbakia aipatu eta ondoko helbide honetara zuzenduz:

EUSKO JAURLARITZA

HERRIZAINGO SAILA

LEGE ARAUBIDEKO ZUZENDARITZA

Wellingtongo dukea hiribidea 2.a, solairuartekoa

01010 Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 21a.

Lege Araubideko zuzendaria,

JOSÉ LUIS AURTENETXE GOIRIENA.


Azterketa dokumentala