Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
3498

IRAGARPENA, Bizkaiko San Eloy Ospitaleko Ikuzketa Zerbitzua kontratatzeko esleipenaren berri ematen duena.(00371/95 esp.).

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herri-Administrazioen Kontratuetarako maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 atalak xedatzen duenez, esleipenaren zenbatekoa 5 milioi pezetakoa edo hortik gorakoa bada, EHAAn argitaratu behar da horren berri.

Ildo honetatik, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzaileak, kontratazio organoa den aldetik, hau erabaki zuen 1996ko martxoaren 25ean:

Bizkaiko San Eloy Ospitaleko Ikuzketa Zerbitzuaren kontratua Lavanindu, S.A. enpresari esleitzea, gehienez ere hogeita lau milioi hirurehun mila (24.300.000) pezetan, ondoren aipatzen diren zenbatekoetan:

- Izarak, 95 PTA/kiloa.

- Egindako arropak, 80 PTA/kiloa.

Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka, interesatuek, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diote Osakidetzako zuzendari nagusiari, iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bilbao, 1996ko maiatzaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

M.ª JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.


Azterketa dokumentala