Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
3493

IRAGARPENA, Transfusio eta Hemoderibatuen Euskal Zentrorako tipaje inmunohematologikorako erreaktiboak kontratatzeko esleipenaren berri ematen duena.(00340/95 esp.).

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herri-Administrazioen Kontratuetarako maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 atalak xedatzen duenez, esleipenaren zenbatekoa 5 milioi pezetakoa edo hortik gorakoa bada, EHAAn argitaratu behar da horren berri.

Ildo honetatik, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzaileak, kontratazio organoa den aldetik, hau erabaki zuen 1996ko apirilaren 10ean:

Transfusio eta Hemoderibatuen Euskal Zentrorako tipaje inmunohematologikorako erreaktiboak eskuratzeko kontratua Northo Systems, S.L. enpresari esleitzea, hamar milioi bederatziehun eta lauroegi mila ehun eta hamaika (10.980.111) pezetan.

6. lotea eman gabe uztea, txosten teknikoaren arabera eskainitako produktuek ez dituztelako gutxieneko kalitate­baldintzak betetzen.

Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka, interesatuek, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diote Osakidetzako zuzendari nagusiari, iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bilbao, 1996ko maiatzaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

M.ª JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.


Azterketa dokumentala