Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3490

EDIKTUA, egoitza baimena ukatzearen kontrakoa den 269/96-3 zenbakiko administrazioarekiko auzitarako errekurtsoari dariona.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako salako idazkaria den Domingo Gibert Trueba jaunak, honako hau

JAKINARAZTEN DU:

269/1996 zenbakia duen administrazioarekiko auzitarako errekurtso honetan autoa eman dela. Errekurtsogileak eskatutako egoitza baimena ukatzea ebazten duen Bizkaiko Gobernu Zibilaren 1995-11-9ko Erabakiaren kontra Dona Mbanzulu andreak aurkeztutakoa da errekurtso hori. Atzerritarren espedientea: 2049/95, BB Erref.

AUTOA

Jaun txit argiak:

Lehendakaria:

Juan Carlos Zapata Hijar jauna

Magistratuak:

Manuel Arce Lana jauna

Carlos de Rozas Curiel jauna

Bilbao, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko otsailak hamalau.

Kontua emanda,

Carlos de Rozas Curiel jauna izendatzen da izapide horretan magistratu txostenlariaren lana betetzeko.

ZUZENBIDEZKO ARRAZOIAK

Lehenengoa.- Jardueren gaur egungo egoeran bidezkoa da aurkeztutako errekurtsoa izapideetara onartzea. Bidebatez, Eskumen hau arautzeari buruzko Legeko 88. atalean xedatutakoaren arabera, errekurtsogileak auzia utzi egin duela ulertuko da.

Bigarrena.- Auzia uzteak, Eskumen Legeko 88.5 atalaren arabera, ez dakarrenez berarekin kostuen zigorrik eta lege horretako 131. atalean jasotako zertzeladarik ikusten ez denez, sortutako kostuak ez zaizkio alderdietariko inori ezarriko.

XEDAPEN ZATIA

1.- Dona Mbanzuluk aurkeztu egin du erabaki honen jardueretan adierazitako egintzaren aurkako administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa, eta norbanako horri jakinarazi beharko zaizkio aurrerantzean egingo diren eginbideak.

2.- Auzijartzaileak auzia utzi egin duenez, amaitutzat ematen da jardunbidea. Prozesuan eragindako kostuak ez dira berariaz ezarriko.

3.- Erabaki honek irmotasuna hartzen duenean, artxibatu egingo dira jarduerak.

Dona Mbanzulurenak forma aldetik jakinarazpen lez balio dezan ematen dut ediktu hau, Bilbaon, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala