Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Mostoleseko Lan Arloko 2 Zenbakiko Epaitegia
3488

EDIKTUA, 92/96 zenbakia duen prozeduran demandariak demanda bertan behera utzi duela jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Nik, Paloma Muñiz Carriónek, Mostoleseko 2. Lan Epaitegiko idazkari naizen aldetik, hau

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan 92/96 zenbakia duen espedientea egiten ari dela Francisco J. Juárez Calle jaunaren eskariz Inem; Ibemo S.A.; Tekican S.A.; Tekimed, S.A.; Tekinor S.A.; Tekisa; Tekindal S.A.; Tekiner, S.A.; Karperdienst, S.A.; Laninter S.A.; José Ramón Ochandiano jauna eta bere emaztearen aurka eta Pedro Juan López Ruiz eta bere emaztearen kontra. 1996ko apirilaren 24an demanda bertan behera uzteko autoa egin da. Autoaren xedatze zatiak hau dio:

"Erabaki honen 1. gertakariak aipatzen duen demanda demandariak bertan behera utzi du; artxibatu egindakoa.

Jakinarazi eta ohartarazi egin behar da erabaki honen aurka berraztertzea eska daitekeela hiru egunetan eta Lan Epaitegian, Auziperatze Zibilari buruzko Legearen 377. atalean adierazitako moduan."

Eta jasota gera dadin eta Inem, Ibemo S.A., Tekican S.A., Tekimed, S.A., Tekinor S.A., Tekisa, Tekindal S.A., Tekiner, S.A., Karperdienst, S.A., Laninter S.A., José Ramón Ochandiano eta bere emazteari eta Pedro Juan López Ruiz eta bere emazteari jakinarazteko —leku ezezagunean baitaude— eta iragarkien oholean eta komunitateko aldizkari ofizialean argitaratzeko, ediktu hau ematen dut Mostolesen, 1996ko apirilaren hogeita lauan. Gainerako jakinarazpenak estratuetan, legez ezarrita dagoen moduan egingo direla jakinarazten da.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala