Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
3487

170/1996 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Mungiako Landetxo-Goikoa Baserria Kultura Ondasun gisa Monumentu izendapenaz kalifikatzeko eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskal Autonomi Elkarteak Kultura Ondareari dagokion erantzukizun osoa hartu zuen bere gain, Konstituzioaren 148.1.16 atalari jarraituz eta Autonomi Estatuaren 10.19 atalaren arabera. Era berean, ondare hori esportaziotik eta espoliaziotik babesteko Estatuak ezarritako arauak errespetatzeko konpromezua ere hartu zuen irailaren 26ko 3068 /1980 Errege Dekretuaren arabera.

Bere gain hartutako eskumenez baliatuz, Euskal Kultura Ondarearen Legea onartu zen, uztailaren 3ko 7/1990 legea.

Kultura sailburuordeak 1992ko maiatzaren 29an hartutako Erabakiaren bidez eman zitzaion hasiera Mungiako Landetxo-Goikoa Baserria kultura ondasun gisa Monumentu izendapenaz kalifikatzeko espedienteari, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 legearen arabera. Erabaki hori 1992ko uztailaren 13an argitaratu zen EHAAn, 134. zenbakian.

Euskadiko Monumentu Arkitektonikoaren Aholku Batzordea, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 6. atalean ohartemanda dagoena eta urriaren 23ko 284/1990 Dekretuaren bidez sortu zena, Euskal Autonomi Elkartean kultura ondareari dagozkion gaietan organo aholkularia den aldetik, Mungiako Landetxo-Goikoa Baserria Monumentu izendapenaz kalifikatzearen alde agertu zen abenduaren 21ean egindako 6/1995 bileran.

Halaber, 1996ko apirilaren 2an hartutako erabakiaren bidez, maiatzaren 2ko EHAAn, 83. zenbakian argitaratu baitzen, informazioa jendaurrean jartzeko eta interesatuei beren alegazioak entzuteko epea ireki zen, 7/1990 Legearen 11.3. atalean ezarritako moduan, jendeak espedientearen berri izateko eta nahi hainbeste alegazio aurkezteko. Epe horretan Mungiako Udaletxeak alegazio idatzi bat aurkeztu zuen, bertan mugapen aldaketa eskatzen zuelarik; alegazio hori onartu egin zen eta Dekretuaren II. eraskinean ikus daiteke.

XEDATU DUT:

1. atala.- Mungiako Landetxo-Goikoa Baserria Kultura Ondasun gisa Monumentu izendapenaz kalifikatzea.

2. atala.- Aipatutako ondasuna deskribatzea, Kultura Ondareari buruz indarrean dagoen legediaren arabera eta Dekretu honen I. Eraskinean azaldutakoari jarraituz.

3. atala.- Dekretu honen II. Eraskinean ezarritako nondik norakoak ezartzea ondasunen mugatzat, III. Eraskinean azaldutako arrazoiak direla eta.

4. atala.- Mungiako Landetxo-Goikoa Baserria babesteko araudia onartzea, Dekretu honen III. Eraskinean ezarritakoaren arabera. Garrantzi berezia duten elementuen zerrenda ere eraskin horretan daude jasota.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehena.- Kultura Sailak, Euskal Kultura Ondarearen Zentruaren bitartez, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erregistroan jasoko du Mungiako Landetxo-Goikoa Baserria.

Bigarrena.- Kultura Sailak Dekretu honen berri emango die Jabego Erregistroari, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. atala errespetatuz, Mungiako Udalari, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Hirigintza eta Ogasun Sailei.

Hirugarrena.- Kultura Sailak honako hau eskatuko dio Mungiako Udalari: udal hirigintzako araudia egokitu eta moldatu dezala ondasuna babesteko araudiaren arabera, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2. atalean ezarritakoa betetzeko.

Laugarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da jende guztiak horren berri izan dezan.

Udal planeamendua Dekretu honetan ezarritako babes araudiari egokitzen ez zaion bitartean eta Eusko Jaurlaritzak aldeko txostena egiten ez duen bitartean, Monumentu izendapenaz eraginda dauden eremuetan egindako lanak dagokion Foru Aldundi aginpidedunak onartu beharko ditu, eta Foru Aldundiak baimena eman ondoren udalaren baimena lortu beharko da, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1. atalak ezartzen duen moduan.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 9an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

Mª CARMEN GARMENDIA LASA.

I. ERASKINA

MUNGIAKO LANDETXO GOIKOA BASERRIAREN DESKRIBAPENA

Mungia udalerriko Landetxo auzoko Landetxo Goikoa baserria Euskal Herrian gelditzen diren landa-etxe zaharrenetariko bat da.

Seguruenik XVI. mendean eraiki zen eta baserri gotiko­errenazentisten artean sailka daiteke.

Eraikinak oinplano laukizuzen luzanga du. Teilatuari dagokionez, bi isuraldekoa da eta gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikularra da. Altueran bi solairu eta ganbara ditu.

Fatxada nagusia hiru modulok osatzen dute. Alboetako biak, erdikoa baino aurreratuagoak, harri-hormaz eginda daude, silarrizko eskantzuekin. Beheko solairuan jatorrizkoa ez den bao bana dute, dintelduna, eta goikoetan bao ojibal geminatuak, silarri monolitikoetan landutako kiribil bikoizdunak.

Erdiko gorputzean karrerapea dago, dinteltzat habe haundi bat duena. Kontserbatu egin dira zurezko piezez egindako bastidorea, irudi geometrikoz hornitua, eta goiko solairuaren itxidura osatzen zuten zenbait ohol eta arkutxo. Itxidura berezi hori hiru erregistrotan antolatutako zurezko pantaila batek osatzen zuen, lama eta ohol arremetuez osatua.

Aldenik alden suhesi sendo bat dago eta eraikinaren sekzio lodiko haritzezko zutabez osatutako jatorrizko egituraren zati batzuk kontserbatzen dira. Halaber, lehenengo solairuan ohol arremetuz osatutako panelak gordetzen dira.

MUNGIAKO LANDETXO GOIKOA BASERRIARI, SAILKATUTAKO MONUMENTU MULTZO DEN ALDETIK EMAN BEHAR ZAION BABESERAKO ARAUTEGIA
I. ATALBURUA: BABES ARAUTEGIAREN IZAERA

1. atala.- Babes arautegi hau Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12. atalaren arabera osatu da eta Mungiako Landetxo Goikoa baserria sailkatutako monumentu multzo izendatzeko hasitako espedientean oinarrituta dago. Araubidea, halaber, loteslea da lege horren 28.1 atalean eta Lurrari buruz 1992an emandako Legearen testu bateratuaren 21. atalean ezartzen denaren arabera. Dena dela, planeamendurako baliabideek hala erabakita, ondarea babesteko neurri zehatzagoak ere ezarri ahal izango dira.

II. ATALBURUA: MUGAK

2. atala.- Eragite esparrua

Landetxo Goikoa baserrirako eta monumentu den aldetik berorrentzat ezarri den mugaketaren barruan dauden elementu guztietarako erabiliko da ondoren zehaztuko den babes arautegia.

3. atala.- Mugaketaren justifikazioa

Bi errealitate oso desberdin, are kontrajarriak, eragiten dute Landetxo Goikoa baserriari, sailkatutako monumentu den aldetik, jarri zaion mugaketa: batetik partzela katastral eusgarria, bere lur ezberdinekin; bestetik, ordezko arauetan partzelaren zati haundi bat lur hirigarritzat sailkatuta egotea. Azken errealitate honek partzelazio berri bat eragin du, eta honek, Mungiako Udaletxeak baserria eta bere lurzatiak erosteko dituen aukerari lotuz, Zati Egitamuan proposatutako Araudiari, Landetxo Goikoa baserriarentzako beharrezko duen babes eremu bat egokierazten du, ondoko Urigoien parkearekin irisbidea aldi berean aurrikusiz.

Hortaz, hauxe da Landetxo Goikoa baserriari ezarri zaion mugaketa: ekialdetik irisbidea; hegoaldetik M3 eta M4 eraikinen eta baserriaren irisbideen arteko komunikazio bidea; mendebaldetik M3 eta M4 eraikinen irisbidearen saihetsa; eta iparraldetik M8, M9, M10 eta M11 eraikinentzat proposatutako partzela pribatuen muga.

4. atala.- Babes araubide honetan sartzen diren ondasunetan erabiliko den hirigintza-planeamendua egiteko derrigorrezkoa izango da Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 28.1 atalean aipatzen den irizpena, eta bertan jasoko da edozein iharduketak duen harmonizatze-maila, baita eraikin berriena ere.

5. atala.- Babes araubide hau garatuko duten hirigintzako baliabideak onartzen ez diren bitartean, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 28.2 atalak dioena bete beharko da hertsiki.

6. atala.- Landatxo Goikoa baserria ezin izango da bota, ez osorik, ez horren zatirik ere. Salbuespen izango dira Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 36. atalean ezarritakoak eta, orduan ere, beharrezkoa izango da eraikina oso-osorik zegoen zegoenean berreraikitzea.

7. atala.- Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 20. eta 35. ataletan eta 1992ko Lurrari buruzko Legearen testu bateratuaren 245. eta 21.1 ataletan ezarritakoa bete beharko dute babes araubide honen menpe dauden ondareen jabeek, kontserbazio, zaintza eta babesari dagokionez.

Babes araubide hau argitaratzen denetik, behar bezala kontserbatuta izan beharko dituzte jabeek beren ondareak, Euskal Kultura Ondarearen Legearen 36. atalaren 5. idazatian ezarritakoa kontutan hartuz.

8. atala.- Baimenei buruzko arautegiari, erabilerari, ihardunari, babesari, isunei, arau-hausteei eta gainerakoei dagokienez, 7/1990 Legearen esanetara daude babes arautegi honetan jasotako ondare guztiak.

9. atala.- Edozein jarduketa egin baino lehen, goi mailako arkitekto baten proiektu teknikoa aurkeztu beharko da, proposatutako eraldaketaren egokitasuna frogatzeko. Proiektu horretan honeko hauek jasoko dira, gutxienez:

a) Eraikinaren momentuko egoera erakusten duten dokumentu grafiko zehatzak, oinplanoen, fatxaden eta ebakiduren kasuan 1/50 eskalan eta xehetasun arkitektonikoen kasuan 1/20 eskalan. Arreta berezia eskainiko zaio egurrezko egitura-sistemaren jasoketa xehe, dimentsionatu eta akotatuari.

c) Kontserbazio egoeraren azterketa. Besteak beste, egurrean eta hormetan eragina duten patologiena eta fabrika desberdinetako morteroena eta sistema estekatzaileena.

d) Idatzizko dokumentazioa, non egin beharreko lanez eta erabiliko diren teknikez gain, hauek adieraziko diren: jarduketa­teknika akatsdunak, kalitate gutxiko materialen erabilerarik eza, egoki ikusten ez diren materialak eta, materialen baten egonkortasuna eta gainontzeko osagaiekiko elkarrekintza ezagutzen ez den kasuetan, horren aipamena.

e) Eraikinaren iraupena egoki bermatzeko behar diren teknika eta baliabideen zehaztapena.

f) Elementu eusgarrietan eragina duen edozein eraberritze lan egin aurretik honako hauek burutuko dira:

- Unitate estratigrafiko emergenteen azterketa (altxaeren azterketa)

- Lanek lurrazpian eragina badute arkeologi-zundaketak egingo dira eta positiboak badira egungo eraikinak hartzen duen orubearen indusketa integrala egiteko proiektu bat gauzatuko da.

10. atala.- Tipologiari dagokionez, baserri gotiko­errenazentisten artean bereizten diren hiru aldaeretako baten adierazgarri garbia da Landetxo Goikoa, alegia, hiru gorputz dituztenena, alboetan bi, simetrikoak eta trinkoak eta beste bat erdian, askoz arinagoa, erabat egurrez egindakoa eta beheko solairuan atari eder bat duena. Horretaz gain, eraikinak baditu garaiko gainontzekoek, oro har, duten maila ona bera ere gainditzen duten beste ezaugarri berezi batzuk ere, hala arotzian nola hargintzan. Ondorioz, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.1.e) atalean zehaztutakoa betetzearren, hauek hartuko dira berebiziko garrantzia duten elementutzat:

IV. ATALBURUA: INTERBENTZIO IRIZPIDEAK

11. atala.- Ondarearen zaharberriketa eta babeste nazioarteko erizpideak zainketa eta zaharberriketa hitzetan oinarritu behar dira, baita hauei loturiko aldeetan ere. Zainketaz hau ulertuko da: eraikuntzan interbentzio zuzena eskatzen ez duten kontserbazio neurriak. Zaharberriketaz ari garenean, berriz, hau esan nahi da: monumentua jardunean mantentzeko, etorkizunerako gordetzeko eta irakurketa errazteko egiten den edozein jarduketa.

12. atala.- Aurreko atalaren ondorioetarako, eraikinean eta horren inguruan egiten diren jarduketek ez dute inola eragotziko aurrerantzean beste zainketa edo zaharberriketa lanak egiteko aukera. Beraz, interbentzio guztiak hori bermatzeko moduan egingo dira, horretarako teknika eta material egokiak erabiliz.

13. atala.- 11. atalaren arabera zainketa eta zaharberriketa lanek izan behar duten helburua kontutan hartuta, debeku hauek ezartzen dira:

1) Ezin izango dira estiloko gehigarriak edo gehigarri analogikoak jarri; ezta modu bakanduan ere, nahiz eta obra bukatuaren itxura nolakoa izan den edo nola agertu behar duen adierazten duten dokumentu grafiko edo plastikoak egon.

2) Ezin izango da denborak obran izan duen eragina ezabatzen duen enkaiketa edo eraispenik egin. Salbuespen izango dira obraren balio historikoak ostopatzen edo aldatzen dituzten elementu mugatuak eta obra faltsuztatzen duten estilo­gehigarriak.

3) Elementuak ezin izango dira beren jatorrizko lekutik kanpo berreraiki edo beste toki batera mugitu edo enkaiztu, baldin eta horretarako kontserbazio arrazoi sendoak ez badaude.

4) Ezin ingo dira aldatu monumentuak gaur egun dituen giro­ezaugarriak eta gainontzekoak.

14. atala.- 11. atalaren arabera zainketa eta zaharberriketa lanek izan behar duten helburua kontutan hartuta, egintza edo lehengoraketa hauek baietsiko dira:

1) Funtzio eusgarria duten osagarriak eta historikoki egiaztatuta dauden alderdi txikiak jarri ahal izango dira. Kasu horietan ondo markatuko da jarritako zatiaren ingurunea edo, bestela, begi hutsez nabaritzen den beste material bat erabiliko da, beti ere eraikinarekin harmonian badago. Ahal denean markak eta datak ere jarriko dira.

2) Hauek ere egin ahalko dira: ondo dokumentatutako anastilosiak; apurtutako obren konponketa eta zati bat galdu duten obren asentamendua, beti ere garrantzi gutxiko hutsuneak badira. Azken hauen kasuan begi hutsez antzemateko moduko teknikak erabiliko dira, edo jatorrizko alderdiekin maila desberdin batean lotzen diren zona neutroak, edo jatorrizko eusgarria begi bistan utziko da. Edozein modutan, sekula ez dira "ex novo" jarriko alderdi figuratiboak eta inoiz ez dira obraren konfigurazioaren elementu determinatzaileak ezarriko.

15. atala.- Baserriari beste erabilera bat eman eta, ondorioz, egokitze lanak egin behar badira, ahalik eta aldaketa gutxien egingo da eta hertsiki errespetatuko dira barruko formak. Gainera, ekidin egingo dira egituraren antolamenduaren eta barruko espazioen sekuentziaren ezaugarrien aldaketa nabariak.

16. atala.- Monumentuak bereoneratzeko lanak enpresa espezializatuei esleituko zaizkie, sarritan oso eragiketa zailak eta erantzukizun handikoak izaten baitira, eta, ahal delarik, aurrekontua eskatuta egingo dira, ez somara edo hainbesteko global baten arabera.

17. atala.- Begibistako arrazoi historikoak, estetikoak eta teknikoak direla eta, harriaren patina kontserbatu egingo da, hutsuneetan gertatu diren karruskapenei erreparatuz, horrek harria babesten duela demostratu baita.

18. atala.- Baserriaren ezaugarriei egokitzen zaizkien erabilerak onartuko dira, baserriak eta inguruak dituzten hirigintza baldintza bereziak kontutan hartuta eta, beti ere, eraikinaren kontserbazioa bermatuta gelditzen bada eta dena delako erabilerak eraldaketa minimoak eskatzen dituela ziurtatzen bada. Aldaketa horiek, gainera, ez dira inoiz egingo garrantzi bereziko elementuetan.

19. atala.- Baietsitako erabilerak.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen III. idazpuruaren arabera eta aurreko atala kontutan hartuta, hauek izango dira baietsiko diren erabilerak:

a) Etxebizitza. Familia bakarrekoa edo bikoa izan ahalko da eta eraikinak gaur dituen mugen barruan egingo da.

b) Kulturala. Ezagutzak zabaltzeko, bereziki honako hauek hedatzeko eta erakusteko: nekazaritza jardunean ohikoak diren lanak; tresnak eta lanabesak; historian zehar baserriak izan duen gizarte-antolamendua eta baserria bera eta bere inguru sozial, historiko eta fisikoa aztertzera bideratutako beste edozein jarduera.

c) Hirugarren mailako sektorea, turismorako hotelei lotua eta, bereziki, nekazalturismoari.

d) Familia bakarreko edo biko etxebizitzarako garajea. Garaje horiek etxearen atzealdeko beheko solairuan egingo dira, suhesiak mugatutako aldean, eta ez dute horren egitura-sistema aldatuko. Ondorio horietarako ezin izango da inolako eraikinik egin baserritik kanpo, ez atxikirik ez isolaturik.

e) Baserria eta elementu bereziak kontserbatzeko eta balioan jartzeko egoki den beste edozein jarduera, nahiz eta goiko puntuetan ez aipatu. Kasu horietan, babes araudi honetan ezartzen dena betetzen dela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.

20. atala.- Debekatutako erabilerak.

Debekatu egingo dira Landetxo Goikoa baserria kontserbatzea eta balioan jartzea eragozten duten erabilera guztiak, horretarako arrazoia dena dela, kontutan hartuta Mungiako hiri-bilbeak absorbitu duela. Ondorioz hauek debekatzen dira:

b) Industrialak, kasu guztietan, horien ezaugarriak direnak direla. Salbuespen izango dira balio erantsi handiko nekazaritza-produktu artesanalak lortzera bideratutakoak, beti ere familia bakarreko erabilerari lotuta baldin badaude eta lur asko hartzen ez badute, baserriak ez baitu lur askorik.

c) Merkataritzari lotutako hirugarren mailako sektorea. Salbuespen izango dira produkzio artesanal propioari lotutakoak.

d) Garaje kolektibo pribatua ala publikoa, horren neurria eta kopurua dena dela. Bakarrik onartuko da baietsitako erabilera erresidentzialari lotuta dagoena. Automobilaren sektoreari lotutako bestelako erabilerarik ere ez da onartuko.

e) Biltegia eta Landetxo Goikoa baserria eta elementu bereziak kontserbatzeko eta balioan jartzeko egoki ez den beste edozein erabilera, nahiz eta goiko puntuetan espreski ez aipatu.

VI. IDAZPURUA INTERBENTZIOAK

21. atala.- Mugaketaren barruan sartzen diren ondasun guztietarako, babes arautegi honetako IV. Idazpuruan ezartzen diren irizpideak beteko dira, eta egiturazko elementuak eta elementu formal eta tipologikoak errespetatzen dituzten interbentzioak baimenduko dira. Zehazki hauek dira:

a) Arkitektura-espazioa bereoneratzea eta aldatutako zatiak jatorriz ziren bezala berrezartzea. Horrela egingo da:

- Bolumen ezaugarriak berreskuratuko dira.

- Fatxadak bereoneratuko dira eta, ahal den lekuetan, jatorrizko baoak errekuperatuko dira.

- Egurrezko egitura sistema zaharberrituko da, hala elementu bertikalak nola horizontalak, solairuak eta estalkiaren armadura.

- Suhesiaren eta botatako edo jausitako alboko hormen zaharberritze tipologikoa egingo da.

- Arremetutako egurrezko elementuez egindako lehenengo solairuko banaketa gordeko da.

b) Jarraian zehazten diren elementuak sendotzea eta berreskuraezinak diren zatiak ordezkatzea; beti ere kokapena eta kotak aldatu gabe:

- Kanpoko eta barruko horma euskarriak.

- Egurrez egindako barneko egitura.

- Solairuak

- Eskailerak.

- Estalkia; jatorrizko estaltze-materiala jarri beharko da.

c) Eraskin itsusgarriak eta interesik gabekoak kentzea. Orobat, eraikinaren, inguruaren edo eraikinarekin batera unitatea osatzen duten elementuen ezaugarri arkitektonikoekin bat ez datozen elementu berriak ez dira onartuko. Ondorio horietarako hauek joko dira eraskin itsusgarritzat: atariak gaur duen itxidura eta fatxada nagusiko eta alboetako fatxadetako baoen adreiluzko itxidurak.

d) Oinarrizko higiene eta osasun instalazioak; beti ere, babes araudi honetan zehazten diren gainontzeko preskripzioak errespetatzen badira.

e) Eraikineko edozein elementu iragaizkaizteko lanak.

f) Fatxadetako arotzia, balkoietako hegalkinak, begiratokiak, erlaizak eta sarrerako ateak aldatzeko lanak. Horrelakoetan elementu berriek ordezkatutakoen material eta diseinu berbera izango dute, baldin eta, hobe beharrez, besterik erabalitzen ez bada.

g) Hondatutako akabera-elementuren bat konpontzeko lanak, beti ere egiturazkoak edo euskarriak ez direnean.

i) Aurreko idazatietan zehaztutako lanen garrantzi berdina edo antzekoa duen edozein obra, beti ere eraikinaren higiene eta osasun baldintzak hobetzeko baldin bada eta etxearen balio historiko arkitektonikoetan eraginik ez badu.

22. atala.- Baietsitako lanetarako, dokumentu honen IV. Idazpuruan zehaztutako irizpideez gain, honako hauek ere bete beharko dira:

- Itxidurak: beren kanpoko testura edo osaketa betirako aldatzen duten garbiketa-tratamenduak ekindigo dira, besteak beste, harea-txorroak edo presioko ur-txorroak. Garbiketa egin baino lehen fabriken osaketaren analisia egingo da eta, ondoren, elementurik hauskorrenak babestu egingo dira eta dauden juntura eta pitzadurak seilatu egingo dira.

- Hormak, oro har: egoera txarrean baldin badaude jarraian aipatzen diren teknikak erabiltzeko aukera aztertuko da: indargarriak, gatinatuak, joskurak, uztartutako txarrantxaketak, atirantatuak, injekzio erantsitzaileak eta abar. Desmuntaia edo berreraiketa azken aukera gisa baino ez dira erabiliko.

- Estaldurak: hormen junteatua eta estaldurak karezko morteroekin egingo dira edo, gehienez, mistoekin. Baztertu egingo dira zementuzko morteroak, porositate gutxi eta uzkurdura handia dutenez transpirazio falta eta ezbeharreko pitzadurak sortzen baitituzte. Gogorarazten da silarrizko edo harrizko elementu garrantzitsuak (eskantzuak, leihoburuak, janbak etab.) izan ezik, beste guztiak era tradizionalean estali behar direla.

- Egurra: babestu nahi den baserria egoera txarrean dagoenez, ahal den

kasu guztietan, egiturazko piezak desmontatu, garbitu, bereoneratu eta hezetasunaren, onddoen eta xilofagoen kontrako inmersio-tratamentua emango zaie babesteko. Desmontatu ezin diren piezetan edo hori egitea komeni ez denean aipatutako lanak "in situ" egingo dira.

Eraikina behar bezala zaharberritzeko eta aireztapen eta argi baldintzei dagokienez erabilera egokia ahalbidetzeko, jarraian zehazten diren jarduketak baietsiko dira, beti ere, aldez aurretik justifikatzen badira:

- Argiztapenerako bao berriak egin ahalko dira, baina baldintza hauek betetzekotan: hori egin beharra justifikatuko da; formari eta neurriari dagokienez behar besteko diskrezioz egingo dira eta garrantzi gutxien duten fatxadetan egingo dira, inoiz ez nagusian. Zabaltzen diren bao berriak errakuntzarako biderik ez emateko moduan egingo dira, hau da, jatorrizkoak ez direla igartzeko moduan.

- Argia sar dadin estalkian zulorik egiten bada, ez da horren pendiza edo forma aldatuko eta faldoiaren plano berean egongo dira, hau da, ez dira horren gainetik nabarmenduko.

24. atala.- Debekatutako jarduketak.

Hauek dira debekatutako jarduerak, 10. atalean zahazten direnak: baserriaren balio historiko-arkitektonikoaren kalterako doazenak edo horiek gutxitzen dutenak, IV. Idazpuruan berariaz zehazten direnak, babes araudi honen edozein alderdiren aurka doazenak eta jarraian zehazten diren hauek:

1.- Bolumen haundiketak.

2.- jatorrizko eraikinari beste batzuk atxikitzea edo oinplantaren luzeera edo zabalera handitzea suposatzen duten azalera-aldaketak.

3.- Estalkiaren jatorrizko antolaketa aldatzea, besteak beste, jasodurak egitea, pendizak aldatzea eta faldoiak eta horien kopurua ganbiatzea.

4.- Baserriari atxikitako eraskinak edo elementu osagarriak jartzea. Halaber, mugaketaren barruan debekatu egingo dira baserria balioan jartzea eragozten duten eraikin isolatuak, babes arautegi honen bitartez babestu nahi den eraikin nagusiaren irakurketa formalean interferentzia nabarmenak sortzen baitute.

5.- Baserriarekin zerikusirik ez duen edozein erabileratarako egindako oin berriko jarduketak.


Azterketa dokumentala