Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3486

ERABAKIA, 1996ko apirilaren 10ekoa, Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Bermeo udalerrian etxebizitzetarako eta erabilera komertzialetarako gas naturalaren horniketa eta gai hori banatzea den zerbitzu publikoa egiteko administrazio emakida Naturgas, S.A. enpresari emateko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Erf.: gud-XI jig/bll

Naturgas, S.A.k aurkeztuta, Bizkaiko Lurralde Historikoko Bermeo udalerrian etxebizitzetarako eta erabilera komertzialetarako gas naturalaren horniketa eta gai hori banatzea den zerbitzu publikoa egiteko administrazio emakida ematearen aldeko eskabidea aztertu da.

Naturgas, S.A. enpresak Bermeo udalerrian etxebizitzetarako eta erabilera komertzialetarako gas naturalaren horniketa eta gai hori banatzeko zerbitzu publikoa egiteko administrazio emakidaren aldeko eskabidea aurkeztu zuen, 1995eko azaroaren 21ean. Horrekin batera proiektua ere aurkeztu zuen, bere ezaugarririk nagusienak honako hauek direlarik:

1.- Bermeoko hirigunea hartuko du sareak.

2.- 4 Kg/cm2-ko goreneko presioa duen gas-etorria garraiatzeko taiutu dira hodiak.

3.- Hodien eta gainontzeko elementuen ezaugarri teknikoak espedientean daude jasota. Espediente hori Lurralde Ordezkaritza honetan dago.

4.- Instalazioaren aurrekontua: hirurogeita zazpi milioi zortziehun eta hamabi mila eta bostehun (67.812.500) pezetakoa da.

Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bitartez onartu zen Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorraren 11. atalekoa konplitzearren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (96/02/13), Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (96/02/05), El Correon eta Deian (96/01/15) argitaratu zen aipatutako eskabidea.

Kontutan izanik, ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 1 eta 6 atalen arabera, Bermeoko Udalak legez ezarritako epez kanpo jakinarazi duela ondoko hau: zerbitzu publiko hori emateko duen erreserbaz baliatzeari uko egitea.

Kontu eginik, Repsol Butano S.A.k aurkeztu eta lehian sartzen zen proiektua jendaurrean jartzeko 20 egun naturaleko epea —legez ezarritakoa— igarotakoan aurkeztu zela.

Halaber, kontutan izanik, urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan xedatzen denaren arabera, Industri, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko lurralde ordezkaria dela organo eskuduna espediente hau ebazteko; izan ere Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuak aipatu organoari ematen dizkion ahalmenen arabera (EHAA 95/02/08).

Bestalde, kontutan izanik, urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu zen Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorrean (1973.11.21eko EBO) eta gas errekaien arloan egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko maiatzaren 15eko 10/1987 Legean (1987.06.17ko EBO) eta oro har aplikagarri diren gainontzeko xedapenetan ezarritakoaren arabera, hauxe,

ERABAKI DUT:

Bat.- Bizkaiko Lurralde Historikoko Bermeo udalerrian etxebizitzetarako eta erabilera komertzialetarako gas naturalaren horniketa eta banatzea den zerbitzu publikoa egiteko administrazio emakida Naturgas, S.A. enpresari ematea.

Bi.- Emakida hori honako baldintza hauei atxikiko zaie:

Fidantza Naturgas, S.A. enpresari itzuliko zaio, baimena eman eta instalazioak taiutzeko baimenean finkatu daitezen epeen barruan obrak egin ondoren, horretarako eskuduntza duten Lurralde Organoek, instalazio horiek ihardunean jartzeko akta edo aktak formalizatutakoan.

2.- Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu zen Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruz indarrean dagoen Arautegi Orokorreko 21. atalean xedatzen denaren arabera, instalazioak egiteko baimena eskatu beharko du enpresariak Lurralde Ordezkaritza honetan, eta instalaziooi buruzko proiektu zehatz bat aurkeztu. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasi eta urtebeteko epearen barruan egin beharko da hori.

3.- Instalazioak egiteko baimena jaso dadin egunetik hasi eta hamabi hilabeteko epearen barruan ekin beharko zaie obrei eta baimena jaso ondorengo 36 hilabeteen barruan amaitu.

4.- Instalazioak ihardunean jartzeko akta formalizatu dadin egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epearen barruan ekin beharko dio Naturgas, S.A. enpresak gas naturala eramateari.

5.- 1974ko azaroaren 18ko Industri Ministerioaren Aginduaz onartutako Gas Errekaien Sare eta Adarrei buruzko Arautegian finkatzen direnak bete beharko dira instalazioetan. Industri eta Energi Ministerioaren 1983ko urriaren 26ko eta 1984ko uztailaren 6ko Aginduen bidez aldatu egin zen lehen aipatutako agindu hori.

Horniketaren gai den gasaren ezaugarriak aldatzeko edo beste batez ordezkatzeko, administrazio baimena behar izango da, urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartutako Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorreko 8. ataleko c) idazatian xedatzen denaren arabera.

6.- Emakidadunak, behar den bezalako hornidurari eutsi eta instalazioak mantentzeko, matxurak konpontzeko, erreklamazioak egiteko eta, oro har, bezeroei atenditzeko zerbitzu egoki eta eraginkor bat izan beharko du; eta,halaber, bera izango da instalazioen kontserbazio eta ihardun zuzenaren erantzukizuna duena, eta hori, Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorreko 27. atalean xedatzen denaren arabera. Bai emakidadunari eta bai instalazioekin edo hornidurarekin zerikusirik duten pertsona fisikoei edo entitateei eginbeharrak eta erantzukizunak ezartzen zaizkie arautegi horretan.

7.- Aipagai dugun gaiari buruz indarrean dauden xedapenek arautuko dituzte gasa saltzeko tarifak.

8.- Aipatu den Arautegi Orokor horretan, honekin batera eskaintzen den poliza-ereduan eta gas errekaien horniketaren eta horretarako instalazioen gainean agintea duten erakundeek emandako eta emango dituzten xedapenetan finkatutakoari atxiki beharko zaio emakidaduna.

9.- Hirurogeita hamabost urterako ematen da emakida hau, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu den proiektu honek hartzen dituen instalazioak, Administraziora itzuliko dira emakidaren iraupena amaitutakoan.

10.- Emakidadunak, eskuz aldatu ahal izango du edozein unetan emakida, baina, horretarako, Administrazioaren baimena beharko da eta eskualdatzaileak emakida dela-eta dituen obligazio eta eskubide guztiak bereganatuko ditu titular berriak.

11.- Industri, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, erabaki honetan aipatzen diren baldintza guztiak goitik behera bete daitezen zainduko du.

12.- Gas errekaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 7. ataleko e) idazatian aipatzen diren kausak izango dira, emakida hau amaitzeko bide emango dutenak, Estatuaren Kontratuei buruzko Legeko 75. atalean xedatzen denaren kaltetan gabe.

13.- Gainontzekoei kalte egin gabe eta norbanakoen eskubideak errespetatuz ematen da emakida hau.

14.- Oro har aplikagarriak diren xedapen eta arau teknikoak bete beharko dira instalazioetan eta, bereziki, honako hauek: Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorrekoak, garapen edo osagarriak diren arauak, Presiodun Gailuei buruzko Arautegian eta Arautegi Elektroteknikoetan aipatzen direnak hain zuzen.

15.- Udal eta probintzi mailako agintariek edo beste batzuk eman behar dituzten eta gas instalazioak jartzeko obrak egiteko beharrezkoak diren baimen, lizentzi edo haizugoen kaltetan gabe eta horiek kontutan hartu gabe ematen da emakida hau.

16.- Gas errekaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 10. atalean xedatzen denaren arabera, emakida hau emateak eta instalazio horietarako behar diren baimenak emateak, instalazioak jartzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak onura publikorakotzat eta presaz okupatu beharrekotzat deklaratzea, igarobide-zorra eta jabetzarekiko gainontzeko murriztapenak ezartzea eta erabiltzea dakartzate beren baitan.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari, honen berri jaso eta hilabeteko epearen barruan. Eta hori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan xedatzen denaren arabera.

Bilbao, 1996ko apirilaren 10a.

Lurralde ordezkaria,

MANUEL FULGENCIO PÉREZ.


Azterketa dokumentala