Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1996ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
3371

AGINDUA, 1996ko ekainaren 20koa, Kultura sailburuarena, Arrasateko Santa Agueda Aintzinako Ospitale Psikiatrikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sailkatzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskal Autonomi Elkarteak Kultura Ondareari dagokion erantzukizun osoa hartu zuen bere gain, Konstituzioaren 148.1.16 atalari jarraituz eta Autonomi Estatuaren 10.19 atalaren arabera. Era berean, ondare hori esportaziotik eta espoliaziotik babesteko Estatuak ezarritako arauak errespetatzeko konpromezua ere hartu zuen irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuaren arabera.

Bere gain hartutako eskumenez baliatuz, Euskal Kultura Ondarearen Legea onartu zen, uztailaren 3ko 7/1990 legea.

Kultura sailburuordeak 1993ko maiatzaren 4an hartutako Erabakiaren bidez eman zitzaion hasiera Arrasateko Santa Agueda Aintzinako Ospitale Psikiatrikoa kultura ondasun gisa Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sailkatzeko espedienteari, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 legearen arabera. Erabaki hori 1993ko ekainaren 21ean argitaratu zen EHAAn, 119. zenbakian. San Juan de Dios Eritetxe Psikiatrikoak alegazio idazkia aurkeztu zuen. Ez daude espedientea hastearen aurka baina, eraikina zertarako erabiltzen den kontuan izanda, baldintza bakarra jarri dute, alegia, ekintza horrek ekarriko duen egoera berria eta eraikinak duen funtzionalitatea bateragarriak izan daitezela. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aintzat hartu zuen eskabidea eta jarraitu egin zuen espedientea tramitatzen.

Euskadiko Monumentu Arkitektonikoaren Aholku Batzordea, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 6. atalean ohartemanda dagoena eta urriaren 23ko 284/1990 Dekretuaren bidez sortu zena, Euskal Autonomi Elkartean kultura ondareari dagozkion gaietan organo aholkularia den aldetik, Arrasateko Santa Agueda Aintzinako Ospitale Psikiatrikoaren babesaren alde agertu zen azaroaren 9an egindako 3/1993 bileran.

Horren ondoren, jendeak eta interesatuek espedientearen berri izan eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko aukera izan zezaten, ohi denez, jendearentzako informazio publikoa eta interesatuentzako audientzia-aldia izan zen 1996ko martxoaren 19ko Erabakiaren bidez, apirilaren 24an argitaratu zena EHAAn, 79. zenbakian, eta 7/1990 Legearen 11.3 atalari jarraituz. Epe horretan, San Juan de Dios Eritetxe Psikiatrikoak alegazio idazkia aurkeztu zuen, eraskinean zehaztutako mugak aldatzeko eskatuz. Eskabidea aintzakotzat hartu eta Agindu honen II. Eraskinean agertzen diren bezala utziko dira muga horiek.

Orain arte adierazitako guztia kontutan hartuta, aipatutako uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 legearen 17. atalak ezarritakoari jarraituz, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak proposatuta eta Kultura Ondarearen Zerbitzu Teknikoek egindako txostena ikusi ondoren, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehena.- Arrasateko Santa Agueda Aintzinako Ospitale Psikiatrikoa Kultura Ondare gisa Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartzea.

Bigarrena.- Aipatutako Ondareari buruzko deskribapenari ekitea I Eraskinean azaltzen den moduan eta II Eraskinean zehaztutako mugak errespetatuz.

Hirugarrena.- Santa Agueda Aintzinako Ospitale Psikiatrikoa Euskal Kultura Ondareari dagokion Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartzeko eskaria egitea.

Laugarrena.- Jabego-Erroldan Agindu honen berri ematea, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 26. atala bete ahal izan dadin.

Bosgarrena.- Interesatueei, Arrasateko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza, Kultura eta Ogasun sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari Agindu honen berri ematea.

Seigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, orohar jende guztiak honen berri izan dezan.

Zazpigarrena.- Administrazio bidea amaitzen duen Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango duzu Euskal Herriko Auzitegi Nagusian. Horretarako bi hilabeteko epea daukazu, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita edo, hala badagokio, jakinarazten zaizun hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea gertatuz gero, aldez aurretik Herri-Administrazioko Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 110.3. atalean ezartzen den jakinarazpena egin beharko duzu.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 20a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

ARRASATEKO "SANTA AGUEDA" AINTZINAKO OSPITALE PSIKIATRIKOAREN DESKRIBAPENA

Gesalibar izeneko auzoan dago, Arrasaten. Garai batetan inguru hartan zeuden ur-hatsak zirela-eta oso ezaguna zen. Ilustrazioaren kultura jarrera higienearen eta osasunaren aldekoa izan zen, eta horren eraginez eraiki zen, 1825. urtean, Santa Aguedako bainu-etxea. Garai horretan, besteak beste, hainbat instituzio sortu ziren inguru horretan. Beraz, bidezkoa da esatea medikuntzaren eta oporren ikuspegitik XIX. gizaldian Euskal Herrian "Bainu-etxeen Kultura" ezarri zela esatea.

Gobernuko presidentea izan zen Antonio Cánovas del Castillo jauna anarkista batek erahiltzeak gainbeheran jartzen du, egun batetik bestera, bainu-etxearen ospea. Atzera ere irekitzea Hospitalarias de San Juan de Dios eta Hermanas del Sagrado Corazón Ordenek kudeatu zuten; eta orduan eman zitzion, eman ere, gaur egun duen helburua.

Babestuko eraikina bainu-etxearen lehenengo erakinari erantsita dago. Pabilioi prismatiko handia osatzen du, beheko solairua eta bi altuera dituela. Estalkia luzera jarrita dago,eta uraren jauskera alde bietara du. Gorputz zentrala, fatxadako planotik kanpora ateratzen dena, antzematen zaio beheko solairuan; itxura inperiala duen eskaileraren aurrean dagoen atondo zabalera sartzen da bertatik. Barruko antolaera eraikina luzera zeharkatzen duen korridore nagusiaren inguruan egituratzen da; horren alde bietara, eskumara eta ezkerretara, hainbat gune daude. Lehenengo solairuko erdigunean, kanpoaldera aurreratuta dagoen beheko solairuaren gainean, terraza eder bat dago. Terraza hori erabiliko zuten berton zeudenek astiorduetan egoteko. Bigarren solairua lehenengoaren modukoa da.

Xumea eta homogeneoa da eraikuntza. Egiturak bi hormarte ditu, pabilioiaren luzerako ardatzaren norabide berbera dutenak alegia. Karga-horma batek bereizten du; eta horma hori eta bai karga-horma perimetralak ere, harri-hormaz eraikita daude. Horrek forjatuak eraikitzea da; egurrezko eskuairaldeak dituen soliberia zeharka jarriko da, hormatik hormara. Fatxada nagusiko beheko solairua harearrizko harlanduz eginda dago, galeria itxura hartzen duen etangabeko arku-multzoa osatuz.

Zeharka jarrita dauden eta horma perimetraletan oinarrituta dauden zertxekin eraikita dago estalkia. Zertxak egurrezko eskuairaldez eginda daude. Zertxok, izan ere, latazko eta teila zapal zeramikoaren euskarri diren petral eta kabrioei eusten die.

Eraikina egoera onean dago; izan ere, erabiltzen denerako erabilita, beharrezko dituen konponketak egiten baitzaizkio.

Tipologiaren arabera eraikina pabilioia da. Sanitatearekin zerikusirik duten eraikinetarako Frantzian eta Ertaeuropan zegoen tradizioaren araberakoak dira, hain zuzen ere XIX. gizaldiaren azken aldera eraikitakoak.

Beheko solairuko italiar itxurako arkuzko galeriak eraikin arinaren antza ematen diote. Horrek, eta bai gorputz zentrala kanpora aterata eukitzeak balkoi eder baterako lekua utzi diolako, eta daukan atondo zabalagatik, eraikin hori esanguratsua izateko egin zen. Hortik esan daiteke eskailera inperiala izpiritu horren barruan hain ondo egokitzea.

Fatxadaren aurrekaldeak hutsartezko zutabe bertikalak ditu. Hegaletan 1 + 9 seriea osatzen dute eta 1 + 3 + 1 gorputz zentralean. Horrela, fatxada, 86 metroko fatxada-aurrekaldeak lekarkeen itxura berdinegia gainditu egiten da. Itxura dotorea eta hutsarteak dituzten arotziak daude, batez ere beheko solairuko arkuetan. Beheko sokairuetako zutabe bertikalak pilastra jonikoak dira lehenengo solairuan; goiko solairuan, ordea, korintikoak dira. Joko erreferentziala du ordena klasikoei dagokienez, izan ere, etxe hau eraiki zenean, XIX. gizaldian alegia, estilo neoklasikoak zeukan indarra gure herrian.

Fatxadako hormatalak tiroliar erara daude entokatuta, eta horiz margoztuta. Kolereek ere ematen dute jokorik; alde batetik, inposten eta hutsarteen berresien kolore zuria dugu. Eta aipatutakook ere egokitzen zaizkio beheko solairuko hareharriari eta arotzien zuriari eta urdin pastelari.


Azterketa dokumentala