Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1996ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
3370

ERABAKIA, 1996ko ekainaren 20koa, Osasun sailburuordearena, Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren kideak aldatzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>1995eko urtarrilaren 18an Osasun sailburuordeak hartu zuen erabakiaren bidez (otsailaren 6ko EHAA, 25 zk.), Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoari kreditazioa eman zitzaion.

Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren lehendakariak bertako kidea eta idazkaria den pertsona aldatzeko eskabidea egin duenez gero, eta Euskal Autonomi Elkarteko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoei kreditazioa emateari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an eman zuen Aginduaren (urriaren 24ko EHAA, 202 zk.) 3. eta 7. ataletan xedatutakoaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Miguel Gutiérrez Fraile jaunari, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren kidearen eta idazkariaren kargua kentzea.

Bigarrena.- José Luis Novales Salcedo jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, komite horretako kide eta idazkari izendatzea.

Hirugarrena.- Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Halaber, Osasun Ministerioari honen berri emango zaio.

Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen. Bere aurka, errekurtso arrunta aurkez diezaiokete interesatuek Osasun sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea edukiko dute argitalpen ofiziala egiten den egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 20a.

Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritza,

MANUEL ERREZOLA SAIZAR.


Azterketa dokumentala