Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1996ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3368

AGINDUA, 1996ko uztailaren 5ekoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta garapen beketarako deialdia egiteko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren helburuetariko bat nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta garapen (I + G) ekimenak bultzatzea da, bai ikertzaileak eta teknologoak trebatzeko, bai eta Teknologi Zentruek zein nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorearekin zerikusia duten erakunde, instituzio eta enpresek aurkezten dituzten ikerketa eta garapen ekimenak laguntzeko.

Aurreko ekitaldietan hasitako politikari jarraituz, aipatutakoa lortzea da bekatarako deialdi honen helburua.

Euskal Autonomi Elkarteko 1996. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 6/1995 Legean ezarritakoaren araberako gastu-gaikuntzan oinarrituta, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Xedea.

Agindu honen xedea nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien arloan profesionariak prestatzeko 12 bekatarako deialdia egiten da. Bekak ikertegietan edo (I + G) saila duten enpresetan gauzatuko dira. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari deialdi honetan bereziki interesatzen zaizkion gaiak honako hauek dira:

a) Urzaintza.

b) Nekazaritzako elikagaiak.

c) Nekazalturismoa.

d) Nekazaritzako ustiategietako ingurugiroaren ebaluaketa. ingurugiroaren ebaluaketa.

e) Abeltzaintzako ustiategietako kalitatearen hobekuntza.

f) Mendiko larre-tokien hobekuntza.

g) Ozeanografia eta arrantza industriak.

h) Basoen osasuna.

i) Merkatuak aztertzeko teknika, nekazaritzako gai nagusien arloan.

j) Mahatsondoak zaindu eta ardo ekoizteko teknologia.-

k) Nekazaritza ustiategiak eta basoak ekoizteko teknologiak.

2. atala.- Iraupena.

1.- Bekek urtebete iraungo dute.

2.- Aurreko idazatian xedatutakoa gora-behera, eta hasierako helburua bete ez bada, bekak beste urtebeterako luzatu ahalko dira. Luzapena aurrekontuen baliakizunen arabera egingo da eta beketarako hurrengo deialdian ezarri ahal den prozedurarekin bat etorriz, non ebaluatuko baitira bekadunaren emaitzak eta teknologi zentruak prestakuntzarako eskaini dion laguntza.

3.- Bekaz baliatzeko data 1996ko urriaren 1ean izango da. Dena dela, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariak data atzeratu ahalko du, baldin eta horretarako bidezko arrazoirik badago.

3. atala.- Zuzkidura.

1.- Urteko 1.300.000.- pesetaz zuzkituko dira bekak. Kopuru horretatik mantenua, ikastaroak, kongresuak eta erositako materiala ordainduko da.

2.- Bekaren iraupena lutzatzea egokituz gero, aurreko atalean finkatutako kopurua gehitu egin ahalko da, baldin eta aurrekontuen baliakizunik badago. Luzapena Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariaren erabakiaren bidez egingo da, hurrengo ekitaldietan honelako deialdietarako aurrikusten den kopurura heldu arte.

4. atala.- Ordainkera.

Beken zuzkidura osoa hiru hilabetero eta aldez aurretik ordainduko da.

5. atala.- Onuradunak.

1.- Beka eskatzaileek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiar naziotasuna izatea

b) 1995eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik, Euskal Autonomi Elkartean auzotasun administratiboa izatea.

c) 1992. urteaz geroztik lortutako lizentziatu, goi mailako ingeniari edo ingeniari tekniko tituluduna izatea. Ingeniariek karrera bukaerako proiektua gaindituta izan beharko dute.

d) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak deitutako honelako bekaren baten onuraduna ez izana aurreko urteetan.

e) Atzerrirako bekak badira, ekatzaileak behar besteko sakontasunez ezagutu beharko du beka gauzatuko den zentrua dagoen herrialdeko hizkuntza.

2.- Eskabideak aurkezteko epearen bukaerarako, eskatzaileak egiaztatuta izan beharko ditu atal honetan aipatzen diren betekizunak.

6. atala.- Eskabideen aurkezpena.

1.- Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariari bideratu behar zaizkio eskabide orriaren bitartez (Wellingtongo dukea, 2 - 01010 Vitoria-Gasteiz), eta zuzenean zein azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrikusitako edozein eratan aurkeztu ahal dira..

2.- Eskabide orriari honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Ziurtagiri akademiko osoa (jatorrizkoa zein konpultsatutako fotokopia), non benetakotuko baitira beka eskatzaileak lortutako kalifikazio guztiak eta lortu zireneko datak.

b) Curriculum vitaea, eta horri alegatutako merezimenduak erantsiko zaizkio.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

d) Errolda ziurtagiria.

f) Teknologi zentruak, unibertsitateak, enpresak edo abarrek onartu eta zuzendutako prestakuntzarako programa.

g) Proiektuaren zuzendariak zinatutako txostena, non argi azalduko baita bekaduna lanean hasiko den lantaldean aurreko 5 ekitaldietan egin den lana.

4.- Honako agindu hau indarrean jartzen den egunetik kontatzen hasi eta 60 egun naturaleko epean aurkeztu behar dira eskabideak.

7. atala.- Ebaluazioa eta aukeraketa.

1.- Beka-eskatzaileak ebaluatzeaz eta aukeratzeaz arduratuko den organo kolegiatua Aukeratze Batzordea izango da, eta honako hauek osatuko dute:

a) Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariak lehendakariaren eginkizunak beteko ditu.

b) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko teknikari funtzionario bi, bertako sailburuak izendatuak. Hauetariko teknikari batek idazkari lanak beteko ditu.

2.- Hautaketa lanetan Aginduaren lehen atalean aipatu diren arloetako espezialistak egon daitezela eskatu ahalko du lehendakariak. Iritzia emateko eskubidea izan arren, ez dute botorik izango.

3.- Aukeratze Batzordeak botoz hartuko ditu erabakiak. Honako atal honetan aurrikusi ez diren egoera guztietan, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen I.tituluaren II. idazpuruan ezarritakoari jarraituko zaio.

4.- Batzordeak honako oharpide hauek hartuko ditu kontutan hautagaiak ebaluatzerakoan eta aukeratzerakoan:

a) Beka eskatzeko ahalmena ematen dion gai horretan hautagaiak izan duen errendimendu akademikoa: 3 puntu gehienez.

b) Eskatzailearen curriculuma: 2 puntu gehienez.

c) Bekaduna lanean hasiko den lan taldearen curriculuma eta aurkeztutako proiektuaren kalitatea, interesgarritasuna eta bideragarritasuna: 6 puntu gehienez.

d) Europar Batasuneko hizkuntzen ezagupen maila: gehienez 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

5.- Merezimenduak zenbatu ondoren, gutxienez 6 puntu lortzen ez dituzten eskatzaileak baztertu egingo dira.

6.- Espainiar estatutik kanpo garatzeko bekak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen kasuan, ezin bestekoa izango da, beka garatuko den nazioko hizkuntzaren behar hainbateko ezagutza maila egiaztatzea aldez aurretik. Batzordeak, bestalde, beharrezko jotzen dituen frogak egiteko ahalmena izango du.

7.- Aipatutako merezimendu eta beharkizunak aztertu ondoren, aurretik aukeratutako hautagaiak elkarrizketatuko ditu Batzordeak, eskatzailearen curriculumari buruz galdetzeko, bai eta aurkeztutako proiektuaren txostenari eta gaiarekin zerikusia duten gainontzeko alderdiei buruz ere.

8. atala.- Erabakia.

1.- Batzordeak bekadunak aukeratu eta Nekazaritzako sailburuordeari proposatuko dizkio, berak erabakia eman dezan. Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta bertan, onartutako hautagaien zerrenda eta bakoitzaren puntuaketa, eta baztertuak izan diren eskatzaileen zerrenda eta baztertu izanaren arrazoiak adieraziko dira. Bekak puntuazio handiena lortutakoei adjudikatuko zaizkie.

2.- Agindu honen 6.4 atalean aipatutako epea bete eta hurrengo hiru hilabeteen barruan beren beregiko erabakirik eman ezik, eskabideei uko egin zaiela ulertuko da.

9. atala.- Onarpena.

1.- Bekaren adjudikazioa argitaratu eta hurrengo hamabost eguneko epean hautatuak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzan:

a) Beka onartu dela egiaztatzen duen agiria.

b) Beka gauzatuko den zentruko zuzendariaren agiria, non bekaduna zentruan hasi dela egiaztatuko baitu.

c) Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak zehaztutako terminoetan eta estaldurarekin egin den istripu aseguaren polizaren kontratua.

d) Gainontzekoen kodean emandako altaren agiri ofiziala.

e) Ordaindutako lanik ez duela egiten egiaztatzen duen bekadunaren zinpeko aitorpena, honako agindu honen 13. atalean ezarritakoaren arabera.

2.- Bekadun izateko hautatu den eskatzaileak beka onartzen duela jakinarazten ez badio Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzari, bekari uko egin diola ulertuko da, eta, ondorioz, onartutako hautagaien zerrendan hurrengo dagoenari esleituko zaio beka.

3.- Beka onartzeak berarekin dakar agindu honetan ezarrritako betebeharrak onartzea.

10 atala.- Bekadunaren betebeharrak.

1.- Honako betebehar hauek bereganatzen ditu bekadunak:

a) Bekaren helburua betetzea, aukeztu duen proiektuaren arabera eta garapenerako zentruko zuzendariaren zaintzapean.

b) Sehilabetero bekaren helburuei buruzko txostenak aurkeztea Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzan.

c) Beka amaierako txostena aurkeztea, ikertutako gaiak, hauek dakartzaten arazoak, agiango irtenbideak eta abar zehazturik. Txosten hori Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzan aurkeztu behar da, beka amaitu eta hilabeteko epean.

2.- Aurreko idazatiaren arabera aurkezten diren txostenek beka burutzen den zentruko zuzendariaren oniritzia beharko dute.

3.- Prestakuntza programa burutuko den zentruko funtzionamendu erregimen eta diziplinapean burutu beharko du bekadunak bekaren helburua.

4.- Proiektuan bakarrik egin beharko du lan bekadunak.

5.- Beka hauek emateak eta horietaz baliatzeak ez dakar inoiz kontratu edo estatutu mailako harremanik bekaduna atxikituko den zentruarekin. Era berean, zentru horrek ez du bere aldetik bekaduna plantilan hartzeko obligaziorik.

11. atala.- Uko egitea.

1.- Onuradunak bekari uko egiten badio, sortu gabeko eskubide ekonomiko guztiak galduko ditu.

2.- Belkaldiaren lehen hiru hilabetetan egiten badio uko, Agindu honen 9. atalean aipatutako onartuen zerrendan hurrengo dagoena izendatuko da bekadun, eta bekaldia bukatzeko geratzen den denboraldian zehar izango da onuradun.

3.- Ukapena bekaldiaren lehen hiru hilabetea pasa ondoren egiten bada, beka kendu egingo da eta indargabetuta geldituko da.

12. atala.- Azterlanak argitaratzea.

1.- Bekadunek egindako azterlanak argitaratzeko eskubidea gordetzen du Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, lana aurkeztu eta hurrengo bi urtetan.

Azterlana argitaratzen bada, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak izango du argitalpena ustiatzeko eskubidea.

2.- Aurreko lerroaldian finkatutakoaren kaltetan izan gabe, bekadunaren azterlanean oinarrituta sortzen diren artikulu, kongresuetarako jakinarazpen eta gainontzeko argitalpen guztietan adierazi behar da Eusko Jaurlaritzak finantzatu duela, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak emandako bekaren bidez.

13. atala.- Bateraezintasunak.

Agindu honen itzalpeko beka bat jasotzea beteraezina da, baldin eta interesatuak edozein erakunde edo enpresa publiko zein pribaturekin duen kontratu edo estatutu bidez ordaindutako edozein lan burutzen badu, bai eta beste beka edo laguntzaren bat jasotzen badu ere.

14. atala.- Ezbetetzea.

Bekaren onuradunak Honako Agindu honetan eta plan espezifikoan ezarritako betetekizunetariko bat betetzen ez badu, abenduaren 17ko 698/1991 Dekreatuan ezarritakoaren arabera jokatuko da, izan daitezkeen gainerako ekintzen kaltetan jo gabe.

15. atala.- Aurreko deialdietan esleitutako bekak berritzea.

1.- Aurreko deialdietan esleitutako bekak berritzeko eskabideak Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzara zuzenduko dira, muga eguna baino hilabete lehenago eta honako agiri hauek erantsita:

a) Bekadunak bekaren azken urtean egin dituen ikerketei buruzko memoria (gehienez hamar orrialdekoa). Txostenak proiektuaren zuzendariaren oniritzia beharko du.

b) Hurrengo urterako duen lan planari buruzko txostena, non zehatz azalduko baitira helburuak, metodologia eta iraupenaren plana (gehinez bost orrialde). Honek ere proiektuaren zuzendariaren oniritzia beharko du.

2.- Honako agindu honen 7. atalean aipaturiko batzordeak proposatu ondoren, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariak, erabakiaren bidez, esleituko ditu beken berrikuntzak.

3.- Agindu honetan bekadunei eskatzen zaizkien agirien balorazioaren arabera, eta bertako irizpideak kontutan hartuta egingo da beka esleitzeko proposamena.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Beka jakin batzuen luzapena lortzeko prozedura ezartzen duen Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1992ko irailaren 20ko Agindua indagabetzen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan aurrikusten ez den guztian, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzeko Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 5a.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala