Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1996ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
3365

ERABAKIA, 1996ko uztailaren 11koa, Prezioen Euskadiko Batzordearena Zallako (Bizkaia) Udalaren ur-horniketarako hiri­zerbitzurako tarifa berriak onartzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Prezioen Euskadiko Batzordeak 1996ko uztailaren 11ko bileran ahobatez hartu zuen akordioa argitaratu egiten da, guztiek ezagutu dezaten:

AKORDIOA:

Lehenengoa.- Zallako Udalaren ur-horniketarako hiri­zerbitzurako tarifa berriak onartzea, ondoren aipatzen diren kontzeptu eta zenbatekoez:

- Etxebizitzak, 30 m3 arte ..............46 PTA/m3/hiruhileko.

Hortik gora .............................60 PTA/m3/hiruhileko.

- Industriak, 40m3 arte .................60 PTA/m3/hiruhileko.

Hortik gora .............................67 PTA/m3/hiruhileko.

- 50 m3-tik gora ........................78 PTA/m3/hiruhileko.

- Igerileku, lorategi, ortuen mantenimendua (aparteko kontagailua behar dute) ...................115 PTA/m3/hiruhileko.

- Ur hartzea. ......................................3.732 PTA.

- Kontagailuen mantenimendua ..............118 PTA/hiruhileko.

- Hartuneen mantenimendua ..................78 PTA/hiruhileko.

Prezio hauei dagokien BEZa erantsiko zaie.

Bigarrena.- Akordio honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Egun horretatik aurrera aplikatuko dira tarifa berriak.

Akordio honek administrazio bidea amaitu egiten du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusian eskumen hori duen salari, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko uztailaren 11.

Prezioen Euskadiko Batzordeko lehendakaria,

FELIX GOROSPE RODRÍGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala