Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1996ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3363

162/1996 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Kanpo Harremanetarako Sail Arteko Batzordea sortu zuen dekretua aldatzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Otsailaren 2ko 13/1993 Dekretuaren bitartez sortu zen Kanpo Harremanetarako Sail Arteko Batzordea; batetik, Europako Batasunaren eskakizunetara egokitzeko prozesua bultzatzeko eta, bestetik, Jaurlaritzaren kanpo egintzak koordinatzeko lanetan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari laguntzeko, berak baitu horren ardura.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta zereginak zehazten dituen ekainaren 20ko 305/1995 Dekretuaren 5. atalaren lehenengo idazatiaren arabera, Kanpo Harremanetarako Sail Arteko Batzordea sail horri atxikita egongo da eta, Gehigarrizko Xedapenaren arabera, Jaurlaritzaren lehendakariordearen zeregina izango da, besteak beste, lehendakaria nazioarteko foruetan ordezkatzea. Bestalde, Lehendakariordetzaren egitura organikoa eta zereginak zehazten dituen urriaren 31ko 463/1995 Dekretuaren 3. atalaren arabera, lehendakariordea arduratuko da Jaurlaritzaren egintza orokorrak eta sektorekakoak koordinatzeaz, lehendakariaren zuzendaritzapean.

Funtzio bi horiek bete ahal izateko eta Kanpo Harremanetarako Sail Arteko Batzordea eraginkorragoa izan dadin, egoki ikusten da batzordearen lehendakari Jaurlaritzaren lehendakariordea izatea, horretarako behar diren eskumenak esleituko zaizkiolarik. Horretaz gain, onartu zenetik gertatu diren arau aldaketei ere egokitu behar zaie aipatutako 13/1993 Dekretua eta bertan aurrikusten diren sekzioen ordez organoak sortzeko aukera ere ireki nahi da, Kanpo Harremanetarako Sail Arteko Batzordearen babesean, horren jarduketa eremuan berariazko funtzioak bete ditzaten. Arau honek, beraz, 13/1993 Dekretua aldatzen du, helburu horiek bete ahal daitezen.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo atala.- Otsailaren 2ko 13/1993 Dekretuaren 1. atala

—"Sortzea eta atxikitzea"— aldatzea.

Dekretuaren 1. atala aldatu egiten da. Ondorioz, horrela gelditzen da:

"Lehendakaritzari atxikituta, Kanpo Harremanetarako Sail Arteko Batzordea sortu da; batetik, Europako Batasunak dakartzan eskakizunei egokitzeko prozesua bultzatzeko organo lez eta, bestetik, ekainaren 20ko 305/1995 Dekretuaren 13. atalean ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kanpo Harremanak koordinatzea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagokionez, Idazkaritza horri, koordinatze lanetan laguntzeko organo lez".

Bigarren atala.- Otsailaren 2ko 13/1993 Dekretuaren 2. atala —"Osakera"— aldatzea.

Dekretuaren 2. atalaren 1. idazatia aldatu egiten da. Ondorioz, "- Lehendakaria: Lehendakaritzako idazkaria" adierazpenaren ordez hau jarriko da:

"- Lehendakaria: Jaurlaritzaren lehendakariordea".

Hirugarren atala.- Otsailaren 2ko 13/1993 Dekretuaren 4. atala —"Funtzionamendua"— aldatzea.

Dekretuaren 4. atala aldatu egiten da. Ondorioz, horrela gelditzen da:

"3.- Kanpo Harremanetarako Sail Arteko Batzordeak bere jarduketa eremuan berariazko funtzioak beteko dituzten organoak sortzea proposatu ahalko du. Aipatutako organoek Batzordearen menpe jardungo dute eta horien osaketa eta funtzioak proposamenean zehaztuko dira".

Laugarren atala.- Otsailaren 2ko 13/1993 Dekretuaren 6. atala —"Barne araudia"— aldatzea.

Dekretuaren 6. atala aldatu egin da eta idazketa berri hau eman zaio:

"6. atala.- Barne araudia.

Batzordeak berak ezarriko ditu bertako funtzionamendurako arauak eta, hala egin ezean, Herri-Administrazioen Lege­Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruko II. atalburuan xedatutakoari jarraituko zaio".

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 2an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala