Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Okondoko Udala
2298

IRAGARPENA, Udal Planeamendurako Ordezko Arauen aldaketa zehatzaren hasierako onarpena jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Okondoko Udalak, 1996ko martxoaren 20an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen besteak beste:

Lehenengoa.- Udal Planeamendurako Ordezko Arauen aldaketa zehatzari hasierako onarpena ematea.

- Aldaketa horrek bi helburu ditu, alde batetik, R-2/4 bis Ihardutze-Unitatea zermugatzea eta, bestetik, Irabiengo bazterrean egon eta gutxigorabehera 6.674 metro karratu dituen lurzati bat bersailkatzea, hain zuzen, etxebizitzetarako hiri lurren artean sartzeko. Lurzati horrek honakoak ditu mugakide: Ipar eta Ekialdean Abasa S.A.ren lurzatia, Hegoaldean Okondotik Laudiora doan errepidea eta Mendebaldean R-2/4 ihardute-unitatea.

Aldaketak, funtsean, helburu zehatza du: lurzati horretan gizarte etxebizitzak eraikitzea.

- Ihardutzeko sistemen artean nahitaezko desjabetzarena aukeratu da.

Bigarrena.- administrazio espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epearen barruan. Iragarpen hau Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasiko da epea.

Administrazio espedientea udal bulegoetan egongo da nornahik ikus dezan, Udalak jendea hartzeko dituen orduetan.

Hirugarrena.- EHAA, ALHAOn eta Lurralde honetan zabalkunderik handienetakoa duen egunkari batean iragarpena argitaratzeko agindua ematea.

Hartutako lurzatiaren jabeari berari, halaber, erabaki honen berri eman beharko zaio.

Laugarrena.- Erabaki honen aurka ezin da ezelango errekurtsorik aurkeztu, izapide hutsa baino ez baita. Nolanahi ere, hori ez da izango eragozpidea bidezko iritzitako ekintzei ekiteko.

Alkatea,

ANDRÉS ALCALDE OLANO

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala