Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
2296

IRAGARPENA, Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Orozko udalerrian Ariaza-Orozko meategia ustiatzeko artezko emakida eskatu dela argitara ematen duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Hormigones y Minas del Norte, S.A. enpresak, Orozko udalerrian "Ariaza-Orozko" meategia ustiatzeko titular denez, C) sekzioko errekurtso gisa sailkatzeko eskabidea aurkeztu zuen 1995.4.6an, hau da, ustiaketarako artezko emakida emateko hain zuzen, 6 kuadrikula, 12.774 zk., C) Sekzioko sustantziak. Eta hori, meategien Legeko 63.atalean eta hurrengoetan, meategien erregimenari buruzko Arautegi Orokorreko atal korrelatiboetan eta meategien Legeko A) sekzioa osatzeko baloraketarako irizpideak finkatzen direneko urtarrilaren 27ko 107/1995 Errege Dekretuan xedatzen denaren arabera egin da.

Eskabidearen izapideak egiteari behin-betiko onarpena eman zitzaion 1995.8.24an argitaratu zen Bizkaiko lurralde ordezkariaren Erabakiz.

Meategien erregimenari buruzko Arautegi Orokorreko 70. ataleko 2. idazatian xedatzen dena bete ahal izateko, jendaurrean jartzen da espediente hau, interesa izan dezaketenek ardura har dezaten espedienteari dagokionetan. Iragarpen hau aldizkari ofizialean argitara dadin egunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan egin beharko da hori. Horretarako, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako meategien zerbitzuan (Maximo Aguirre k., 18 bis, 2. oina) dago interesdunen eskuragarri administrazio espedientea.

Bilbao, 1996ko apirilaren 19a.

Lurralde ordezkaria,

MANUEL FULGENCIO PÉREZ.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala