Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
2294

IRAGARPENA, beronen bitartez Joko eta Ikuskizun zuzendariaren 19953ko urtarrilaren 9ko Erabakia jakinarazten zaio Ángel Pérez Cuadradado jaunari.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P ALIGN="CENTER">ADITZERA EMATEN DUT: <P>Administrazio Publikoen Lege-Araubideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.2 atalean zehaztutako bideez, ahaleginak egin arren, jakinarazpena egitea ezinezkoa izan baita; aipatu atalaren 4. idazatian ezarritakoa konplituaz, Ángel Pérez Cuadrado jaunari jakinarazten zaio 1995eko urtarrilaren 9ko 83/95-T zigor espedienteari buruzko erabakia eman dela, berorren edukina hitzez hitz beherago zehaztuta agertzen da:

AURREKINAK

Lehenengoa.- 1995eko irailaren 4an Joko eta Ikuskizun zuzendariak EP 83/95-T espedientea irekitzea ebatzi zuen Ángel Pérez Cuadrado jaunaren aurka, zezenketa ikuskizunen gaietan ahalmen administratiboeei (BOE 82. zk.) buruzko apirilaren 4ko 10/1991 Legearen 15. ataleko n) idazatikoa hautearren, ustez; bada 1995eko abuztuaren 21ean 17:15ean Bilboko Vista Alegre Zezen Plazaren inguruan zegoela zezenketako lokalitateak birsaltzen ari zen, eta bi harrapatu zitzaizkion: "tendido de sombra 01, 17 hilara, 38. zk." eta tendido de sombra 02, 17 hilara, 25. zk.". Aiapu berri dena gorago zehaztu den atalean tipifikatutako falta larri da eta arau bereko 18. atalean ezarritakoaren arabera zigortzen da, zigortu ere faltaori hamar miloirainoko isunaz zigortu daiteke.

Bigarrena.- 1995eko irailaren 8an zera jakinarazi zitzaion Ángel Pérez Cuadrado jaunari: goian aipatu den probidentzia, instrukzigiliea izendatu zela, eta egoki irizten zien informazioak edo agiriak eta alegazioak aurkezteko 15 eguneko epea zuela; eta halakorik balitz, fograren bat proposatu ere bai, Baina, halaber, jakinaraziz, goian zehaztu den epean alegaziorik aurkeztu ezik, irekitzeko akordia erabaki proposamen bihurtu daitekeela, hain zuzen jada aiptua den araudiko 18. eta 19. ataletan zehaztutako ondorioekin, gaurdaino ez da jaso alegazio bat ere.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Zigor-ahalmena erabiltzeko prozeduraren araudia onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Erregeren Dekretuko 13.2 atalean zehazturikoarekin bat eginez, irekitzeko akordioa erabaki proposamena bihurtu daiteke, bihurtu ere aipatu araudiko 18. eta 19. ataletan zehaztutako ondorioekin.

Bigarrena.- Zezenketen gaietako ahalmen administratiboei buruzko apirilaren 4ko 10/1991 Legearen 15. ataleko n) idazatiarekin bat etorriaz, jada zehaztuta dauden jazoerak falta larri bat dira, eta lege bereko 18. atalean ezarritakoaren arabera, falta hori 25.001 pesetatik 10.000.000 miloi peseta bitarteko isun bat izan daitekeenarekin zigortu daiteke.

Hirugarrena.- Herrizaingo Sailaren egitura organikoari buruzko uztailaren 27ko 217/1993 Dekretuan erasota dagoenaren arabera, Joko eta Ikuskizun zuzendariak badu eskumenik aipatzen dugun espedientea ebazteko.

Kontutan izanik: aipatu izan diren arauk eta oro har aplikagarri diren gainontzekoak.

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak Vital Kutxan, bere bulego printzipalean, irekita duen kontuan, 01-96076/5 zk., sartu beharko da isunari dagokion zenbatekoa, oraingo hau jasotzen denetik kontatzen hasita hilabeteko epearen barruan, isuna ezartzeko erabili den espedientearen zenbakia seinalatuaz. Errekurtsorik aurkezten bada, hilabeteko epea honela kontatuko da: errekurtso hori ebazten duen organoaren erabakia edo ustezko gaitsezpena jakinarazten den egunaren biharamunean kontatzen hasita. Guzti hau, Administrazio Publikoen Lege-Araubide eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 117. eta 44. ataletan xedatutakoarekin arabera egiten da.

Administrazio bidea ez baitu bukatzen, badago erabaki honen kontra errekurtsoa aurkezterik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuordeari, oraingo honen jakinarazpena egiten denetik hilabeteko epearen barruan, azaroaren 26ko 30/92 Legearen 106.ean, eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilaren 22a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala