Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura
2293

LEHIAKETA PUBLIKOA, "Euskadiko Gazteak Lankidetzan 1996" deritzon programa aurrera eramateko bidai txartelak hornitzeko.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Esp. zka.: A-17/96, Kultura Sailekoa.

Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariak hartutako erabakiari jarraituz honako iragarki hau argitaratzen da:

Kontratuaren xedea: iragarki honen izenburuan aipatutako kontratua egitea.

Aurrekontua: esleipenaren gehienezko aurrekontua hogei milioi eta ehun mila (20.100.000) pezetakoa izango da, BEZ barne.

Lana burutzeko epea: 1996ko uztailaren 1ean hasi eta 1996ko abenduaren 30a arte, biak barne, betekizun teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

Nora jo: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara edo haren Lurralde Ordezkaritzetara, han lortuko baitituzte lehiatzaileek administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, Betekizun teknikoena eta behar izango dituzten gainontzeko agiriak. Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren helbidea hauxe da: Wellington Dukea k. 2, 4. solairua 01010 Vitoria-Gasteiz. Eta Lurralde Ordezkaritzenak ondoko hauek:

San Prudentzio k., 8, Vitoria-Gasteiz.

San Martín k., 9, 1. Donostia-San Sebastián.

Gran Vía, 17, 3. Bilbao.

Behin behingo bermea: 402.000 PTA.

Behin betiko bermea: 804.000 PTA.

Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan agertzen da zehaztuta zein diren agiri horiek.

Eskaintzak non eta noiz irekiko diren: 1996ko maiatzaren 24an eguerdiko 12:00etan Kultura Saileko bilera gelan (Wellington Dukea k. 2, 4. solairua 01010 Vitoria-Gasteiz).

Presazko tramitazioa: espediente hau, kontratazio organoak 1996ko apirilaren 24an hartutako erabakiaren arabera presazkoa denez, berehala izapidatu beharrekoa da.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilaren 25a.

Kultura Saileko Zerbitzu zuzendaria,

ENRIQUE LAMSFUS ARRIEN.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala