Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
2286

AGINDUA, 1996ko apirilaren 24koa, Kultura sailburuarena, Kultura Sailaren ardurapekoak diren arloetan ekintzak eta programak sustatzeko dirulaguntzak emateko modua arautuz 1995eko ekainaren 30ean emandako Aginduaren indarraldia 1996ra luzatzen dela iragartzeko eta horri buruzko bestelako gora-beherak jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Kultura sailburuak 1995eko ekainaren 30ean emandako Aginduak Kultura Sailaren ardurapekoak diren arloetan ekintzak eta programak sustatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du. Agindu horrek dioen moduan, ekitaldi bakoitzean zehaztuko da dirulaguntzetarako erabilgarri izango den diru hornidura, eta ezarritako diru kopuru horren araberakoa izango da Kultura Sailaren dirulaguntza programa orokorra, aipatutako Aginduan ezarritako irizpide objetibo eta ihardunbidearen arabera.

Horren harian, aipatutako aginduaren 7.1. atalak ezartzen du Kultura sailburuaren Agindu baten bidez emango dela argitara zenbateko aurrekontu hornidura dagoen Agindu horren bitartez ezarritakoaren araberako dirulaguntzak onartzearen ondorioz sortzen diren obligazioei aurre egiteko.

Era berean, Agindu horren 10.3. atalak ezartzen duenez, Agindu horretan ezarritakoaren araberako dirulaguntza eskaera egin duten programa eta ekintzak aztertzeko Balorazio Batzordeko kideen zerrenda ere, aginduan bertan ohartemanda dagoena, argitara eman beharra dago, jende guztiak horren berri izan dezan.

Horiek horrela izanik, honako hau

1.- Kultura Sailaren ardurapekoak diren arloetan ekintzak eta programak sustatzeko dirulaguntzak emateko modua arautuz 1995eko ekainaren 30ean emandako Aginduaren indarraldia ekitaldi honetara luzatzen dela argitara ematea (E.H.A.A. 135. zk., 1995eko uztailaren 17a).

2.- Kultura sailburuak 1995eko ekainaren 30ean emandako Aginduan ezarritako baldintza eta ihardunbidearen arabera 1996ko ekitaldian dirulaguntzak onartzearen ondorioz sortzen diren obligazioei aurre egiteko erabilgarri izango den diru hornidura argitara ematea: guztira 436.300.000 pezeta.

3.- 1995eko ekainaren 30eko Aginduaren 10. atalean ohartemandako Balorazio Batzordearen osaera, bertan ezarritako moduan izendatutakoa, argitara ematea. Honela osatuta egongo da:

<FONT FACE="Symbol">&#45; Enrique Lamsfus Arrien, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendari jauna.

Bokalak:

<FONT FACE="Symbol">&#45; Amaia Rodríguez Hernandorena, Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari andrea.

<FONT FACE="Symbol">&#45; Arantza Aurrekoetxea, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari andrea.

<FONT FACE="Symbol">&#45; Errodrigo Muro Fernández, Kirol Zuzendaritzako teknikaria.

<FONT FACE="Symbol">&#45; Miren Mateo, Ikerketa eta Informaziorako Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

<FONT FACE="Symbol">&#45; Iñaki Vaquero Manrique, Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako teknikaria.

Ordezko bokalak:

<FONT FACE="Symbol">&#45; José Luis Madrazo, Gazteria eta Gizarte Ekintzarako zuzendari jauna.

<FONT FACE="Symbol">&#45; Xabier Aizpurua, Ikerketa eta Informaziorako zuzendari jauna.

<FONT FACE="Symbol">&#45; Carmen Otxagabia Araiz, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

<FONT FACE="Symbol">&#45; Iñaki Basauri, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Ordezko idazkaria:

<FONT FACE="Symbol">&#45; Javier Herrero Aseguinolaza, Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako teknikaria

Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilaren 24a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala