Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2285

ERABAKIA, 1996ko apirilaren 30ekoa, Unibertsitate zuzendariarena, prozedura amaitutzat ematen duena eta, 1995-96 ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketarako deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1995eko ekainaren 27ko Aginduaren arabera beka jaso duten edota ez duten ikasleen zerrendak argitaratzen dituena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1995eko ekainaren 27ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoan admnistrazio-egoitza dutenen eta, 1995-96 ikasturtean unibertsitate mailako edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten dituzten ikasleentzako izaera orokorreko beketarako deia egin zuen.

Goian azaldutako Aginduaren 39. oinarri-arauari jarraituz eta 34, 35, 36 eta 37. oinarri-arauak bete ondoren, hauxe

Lehenengoa.- 1995-96 ikasturteko bekak emateko behin-behineko erabakia behin-betiko egitea.

Bigarrena.- Erabaki hau eta beka jaso dutenen edota ez dutenen zerrendak dagokien Unibertsitateetan jendaurrean azaltzeko agintzea. Zerrenda horiek jendaurrean egongo dira beka-kudeaketarako atalean maiatzaren 14tik 24ra. Zerrenda horietan agertzen ez direnen eskabideak ez direla onartu ulertu behar da.

Hirugarrena.- Erabaki honek ez du administrazio bidea agortzen eta bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute beren eskubideak zapuztu direla uste duten beka-eskatzaileek Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen aurrean maiatzaren 25a eta ekainaren 24a bitartean. Errekurtsoa norbere Unibertsitateko beka-kudeaketarako atalean aurkeztu behar da.

Laugarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilak 30a.

Unibertsitate zuzendaria,

ANDER GURRUTXAGA ABAD.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala