Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
2283

ERABAKIA, 1996ko martxoaren 26koa, Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Berrizko udalerriko etxebizitzak eta dendak gas naturalez hornitzeko eta horietarako gai hori banatzeko zerbitzu publikoa egiteko administrazio emakida Naturgas, S.A. enpresari emateko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Erf.: gud-x jig/bll

Bizkaiko Lurralde Historikoko Berrizko udalerriko etxebizitzak eta dendak gas naturalez hornitzeko eta horietara gai hori banatzeko zerbitzu publikoa egiteko administrazio emakida ematearen aldeko eskabidea aztertu da.

Naturgas, S.A. enpresak, Berrizko udalerriko etxebizitzak eta dendak gas naturalez hornitzeko eta horietarako gai hori banatzeko zerbitzu publikoa egiteko administrazio emakidaren aldeko eskabidea aurkeztu zuen, 1995eko abenduaren 6an. Horrekin batera proiektua ere aurkeztu zuen, bere ezaugarririk nagusienak honako hauek izango direla:

1.- Berrizko hirigunea hartuko du sareak.

2.- 4 Kg/cm2-ko goreneko presioa duen gasetorria garraiatzeko taiutu dira hodiak.

3.- Hodien eta gainontzeko elementoen ezaugarri teknikoak espedientean daude jasota. Espediente hori Lurralde Ordezkaritza honetan dago.

4.- Instalazioaren aurrekontua: hogeita bost milioi bederatziehun eta hogeita hamazazpi mila eta bostehun (25.937.500) pezetakoa.

Zera kontutan izanik: Berrizko udalak ez du eman, gasa hornitzeko zerbitzua egitearen aldeko erreserba egiteko akordioa hartu duenaren berririk, ekainaren 15eko 10/1987 Legeko lehenengo eta seigarren ataletan finkatzen den epearen barruan.

Zera kontutan izanik: urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan xedatzen denaren arabera, Industri, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko lurralde ordezkariari dagokio espediente honi ebazpena ematea. Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailarene egitura organikao eta funtzionala finkatu ziren dekretu horren bidez.

Zera kontutan izanik: urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu zen Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorrean (1973.11.21eko EBO) eta gas errekaien arloan egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko maiatzaren 15eko 10/1987 Legean (1987.06.17ko EBO) xedatzen denaren arabera, izapidetu da espediente hau. Ondorioz, hauxe

Bi.- Emakida hori honako baldibntza hauei atxikiko zaie:

1.- Naturgas, S.A. enpresak bostehun eta hamazortzi mila zazpiehun eta berrogeita hamar (518.750) pezetako fidantza jarri beharko du 2 hilabeteko epearen barruan; eta hori, instalazioarekiko eginbeharrak beteko dituztenaren berme gisa, ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 7. atalean xedatzen denaren arabera. Fidantza hori, Euskal Autonomi Elkarteko Depositoen Xaxa Nagusian sartu beharko da, nahiz eskudirutan, nahiz Estatuaren baloreetan, nahiz banku abalen bidez, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. ataleko 3. idazatian xedatzen denaren arabera. Edo honako era honetan ere aurkeztu ahal izango da: 1954ko abenduaren 16ko Legeari, Aseguru Pribatuak Antolatzeari buruzko abuztuaren 2ko 33/1984 Legeari eta Espainia EEEari atxikitze-hitzarmenak dakartzan konpromezuetara egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/1986 Legegintza Errege Dekratuari atxikita dauden Aseguru-Entitaeekin izenpetutako aseguru-kontratuaren bidez hain zuzen.

Fidantza Naturgas, S.A. enpresari itzuliko zaio, baimena eman eta instalazioak taiutzeko baimenean finkatu daitezen epeen barruan obrak egin ondoren, horretarako eskuduntza duten Lurralde Organoek, instalazio horiek jardunean jartzeko akta edo aktak formalizatu ditzatenean.

2.- Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu eta Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruz indarrean dagoen Arautegi Orokorreko 21. atalean xedatzen denaren arabera, instalazioak egiteko baimena eskatu beharko du enpresariak Lurralde Ordezkaritza honetan eta horiei buruzko proiektu zehatz bat aurkeztu. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasi eta urtebeteko epearen barruan egin beharko da hori.

3.- Instalazioak egiteko baimena jaso dadin egunetik hasi eta hamabi hilabeteko epearen barruan ekin beharko zaie obrei eta baimena jaso ondorengo 36 hilabeteen barruan amaitu.

4.- Instalazioak jardunean jartzeko akta formalizatu dadin egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epearen barruan ekin beharko dio Naturgas, S.A. enpresak gas naturala eramateari.

5.- 1974ko azaroaren 18ko Industri Ministerioaren Aginduaz onartu eta Gas Errekaien Sare eta Adarrei buruzko Arautegian finkatzen direnak bete beharko dira instalazioetan. Industri eta Energi Ministerioaren 1983ko urriaren 26ko eta 1984ko uztailaren 6ko Aginduen bidez aldatu egin zen lehen aipatutako agindu hori.

Gas arloan ematen diren aurrerapen teknologikoei erantzuteko moduak eta hornidura malguago eta seguroagoak lortzeko erak sartu behar dira instalazioetan. Horretarako, poliki-poliki modernizatu eta hobetu egin behar dira gasa eramateko sistemak, horretan agintea duten erakundeek eman ditzaten artezbideekiko egokiketa lanak burutuz.

Horniketaren gai den gasaren ezaugarriak aldatzeko edo beste batez ordezkatzeko, administrazio baimena behar izango da, urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu eta Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorreko 8. ataleko c) idazatian xedatzen denaren arabera.

6.- Emakidadunak, behar den bezalako hornidurari eutsi eta instalazioak mantentzeko, matxurak konpontzeko, erreklamazioak egiteko eta, oro har, bezeroei atenditzeko zerbitzu egoki eta emankor bat izan beharko du enpresariak eta bera izango da instalazioen konserbazio eta jardun zuzenaren erantzukizuna duena. Eta hori, Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorreko 27. atalean xedatzen denaren arabera. Bai emakidadunari eta bai instalazioekin edo hornidurarekin loturak dituzten pertsona fisikoei edo entitateei eginbeharrak eta erantzukizunak ezartzen zaizkie arautegi horretan.

7.- Arloari buruz indarrean dauden xedapenek arautuko dituzte gasa saltzeko tarifak.

8.- Aipatu den Arautegi Orokor horretan, honekin batera eskaintzen den poliza-ereduan eta gas errekaiak hornitzeari eta horretarako instalazioei buruz horretan agintea duten erakundeek emandako eta emango dituzten xedapenetan finkatutakoari atxiki beharko zaio emakidaduna.

9.- Hirurogeita hamabost urterako ematen da emakida hau, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu den proiektu honek hartzen dituen instalazioak, Administraziora itzuliko dira emakidaren indarraldia betetakoan.

10.- Emakidadunak, eskuz aldatu ahal izango du edozein unetan emakida, baina, horretarako, Administrazioaren baimena beharko da eta eskualdatzaileak emakidaren eraginez dituen obligazio eta eskubide guztiak bereganatuko ditu titular berriak.

11.- Industri, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, erabaki honetan aipatzen diren baldintza guztiak goitik behera bete daitezen zainduko du.

Baimena jaso eta instalazioak amaitutakoan, gauzatu diren obra eta muntaia guztiak ikuskatu beharko ditu Lurralde Ordezkaritza honek. Jardunean jartzeari buruzko akta izenpetu baino lehen, Lurralde Ordezkaritza honek, eskumena duen teknikari batek izenpetutako eta dagokion Kolegio Ofizialak bisatutako ezken ziurtagiria eskatu beharko du, honako hauek utziko direla erasota bertan: proiektuan aplikatu diren arauei, Lurralde Ordezkaritza honek onartutako arau zehatzei eta aplikagarriak diren eta indarrean dauden gainontzeko arauei jarraituz egin dela instalazioen eraikuntza eta muntaia. Emakidaren eskualdeak hartzen dituen instalazioetan indarrean dauden xedapenetan agintzen denaren arabera egin behar diren ikuskaketa, entseiu eta froga orokor edo partzialen berri eman beharko dio emakidadunak dagokion Ordezkaritzari, behar hainbateko aurrerakizunez. Era berean eta obrei hasiera eman baino lehen, obrak egiteko plan zehatz bat aurkeztu beharko du emakidadunak.

12.- Gas errekaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 7. ataleko e) idazatian aipatzen diren kausak izango dira, emakida hau amaitzeko bide emango dutenak, Estatuaren Kontratuei buruzko Legeko 75. atalean xedatzen denaren kaltetan gabe.

13.- Hirugarren batzuei kalte egin gabe eta norbanakoen eskubideak errespetatuz ematen da emakida hau.

15.- Udal eta probintzi mailako agintariek edo beste batzuk eman behar dituzten eta gas instalazioak jartzeko obrak egiteko beharrezkoak diren baimen, lizentzi edo haizugoen kaltetan gabe eta horiek kontutan hartu gabe ematen da emakida hau.

16.- Gas errekaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 10. atalean xedatzen denaren arabera, emakida hau emateak eta instalazio horietarako behar diren baimenak emateak, instalazioak jartzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak onura publikorakotzat eta presaz okupatu beharrekotzat deklaratzea, igarobide-zorra eta jabetzarekiko gainontzeko murriztapenak ezartzea eta erabiltzea dakartzate beren baitan.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari, honen berri jaso eta hilabeteko epearen barruan. Eta hori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean eta hurrengoetan xedatzen denaren arabera.

Bilbao, 1996ko martxoaren 26a.

Lurralde ordezkaria,

MANUEL FULGENCIO PÉREZ.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala