Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
2280

68/1996 DEKRETUA, apirilaren 2koa, Bilbogas baltzuaren kapitala gehitzean parte hartzeko, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 44.2 atalean xedatzen denez, Jaurlaritzak baimena eman diezaieke zuzenbide pribatuko erakunde publikoei, edozelango baltzuak sortzeko eta berorietan parte hartzeko; beti ere, euren aurrekontuen pentzutan. Baimen hori dekretuz emango da, Ekonomi eta Ogasun sailburuak eta erakunde horien gainetik dagoen Saileko sailburuak batera egindako proposamenez.

Energiaren Euskal Erakundeak, 1995eko abenduaren 4an egindako Ezohiko Batzar Orokor Unibertsalean, Bilbogas, S.A. baltzuaren kapitala 10.000.000 PTAtan gehitzeko erabakia hartu zuen. 920.000.000 PTAko jaulkipen prima izango du. Hori egiteko, goiko idazatian aipatutakoaren arabera, baimena eskatu zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko apirilaren 2an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala