Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Euskal Herriko Unibertsitatea
2277

ERABAKIA, 1996ko apirilaren 26koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearena, Maria Izaskun Echeverria Uztarroz andrea, "Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia" jakintza-arloko unibertsitate-eskolako irakasle titularra izendatzeko dena. Plaza horretarako deialdia 1995.eko martxoaren 24ko (apirilaren 12ko Estatuko Buletin Ofiziala) Erabakiaren bidez egin zen.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan ezarririkoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen 1995.eko martxoaren 24ko (apirilaren 12ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez deialdia eginiko unibertsitate-eskolako irakasle titularraren plaza bat betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 1995.eko urriaren 27ko (azaroaren 29ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, ondoko hau Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-eskolako irakasle titularra izendatzea erabaki du: Maria Izaskun Echeverria Uztarroz andrea; NAN zkia. 72.439.830; jakintza-arloa: "Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia"; Saila: Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenaren Arazo Kontentzioso eta Administratiboetarako Aretoaren aurrean, berau argitaratu eta bi hilabeteko epearen barruan, Unibertsitate honetako Errektore jauna jakinaren gainean jarriz aldez aurretik.

Leioan, 1996.eko apirilaren 26an.

Errektorea,

PELLO SALABURU ETXEBERRIA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala