Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2276

486/1996 ERABAKIA, apirilaren 26koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, María José Arrien Luzarraga andrea Bizkaiko Barrutiko Zuzendaritzako Ekonomi Kudeaketarako zuzendariorde izendatzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Bizkaiko Barrutiko Zuzendaritzako Ekonomi Kudeaketarako zuzendariordearen lanpostua aukerako izendapenez betetzeko, Zuzendaritza Nagusi honen 266/1996 Erabakiaz egin zen deialdia aztertu da. Erabaki hori 1996ko martxoaren 18ko EHAAn (55 zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu denez, lanpostua betetzeko aurkeztu diren lehiatzaileek ekarritako agiriak aztertu dira eta dituzten baldintza profesionalak curriculum vitae-an jarritako merituen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak kontuan hartuta, M.ª José Arrien Luzarraga andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta lanpostuan iharduteko kualifikazio aproposa duela uste da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa.- M.ª José Arrien Luzarraga andrea Bizkaiko Barrutiko Zuzendaritzako Ekonomi Kudeaketarako zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena.- Izendapen honek jabetza-egunetik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazio mailako ondorioak.

Hirugarrena.- Erabaki honen aurka, errekurtso arrunta aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilaren 26a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala