Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 1996ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
2196

ERABAKIA, 1996ko apirilaren 2koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearena, 52/96 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez gutunak tolestu, azaletan sartu eta bidaltzeko zerbitzuaren kontratua adjudikatuko da.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>1.- Gehienezko aurrekontua: 1996. urtea: 1.300.000 PTA BEZ barne. 1997. urtea: 2.700.000 PTA BEZ barne.

2.- Lotekako banaketa: Ez da halakorik.

3.- Burutzeko epea: Kontratua sinatzen denetik 1997ko abenduaren 31ra.

4.- Burutzeko tokia: UPV/EHUko Errektoregoa.

5.- Oinarrien orria: UPV/EHUko Kontrataziorako Zerbitzuan aztertu ahal izango dira -Errektoregoaren eraikinean, Leioako Campusean (Bizkaian)-, proposamenak aurkezteko epearen barruan, lanegunetan 9:00etatik 13:00etara.

6.- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Oinarrien orrian adierazitakoa.

7.- Sailkapena: III. taldea; 3. azpitaldea; A kategoria. Ez da nahitanahiez eskatzen. Behin-behineko fidantza ez ordaintzeko baizik ez da aurkeztuko.

8.- Behin behineko fidantza: 80.000 PTA, kontratistek sailkapen-dokumenturik aurkezten ez badute.

9.- Behin betiko fidantza: 160.000 PTA.

10.- Proposamen aurkezpena:

10.1. Era eta lekua: UPV/EHUko Erregistro Orokorrean, Errektoregoaren eraikinean, Leioako Campusean (Bizkaian), oinarrien orrian ezarritako ereduaren arabera.

10.2. Eguna eta ordua: Edozein astegunetan, 9:30etatik 13:00etara, iragarki hau argitaratu eta hilabete bateko epean. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo astegunera arte atzeratuko litzateke.

11.- Proposamen irekiera: Kontratazio-mahaiak burutuko du, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hamar egun natural pasatu ondorengo lehenengo lan-asteartean, goizeko 10:30etan, Unibertsitateko Errektoregoko ekitaldi-aretoan, Leioako Campusean (Bizkaian).

Leioan, 1996ko apirilaren 2an.

Errektorea,

PELLO SALABURU ETXEBERRIA.


Azterketa dokumentala