Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 1996ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zumarragako Udala
2194

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekikoa, lokal eta eraikin publikoak garbitzeko zerbitzua esleitzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Zumarragako Udal Batzarrak 1996ko martxoaren 21ean egin zuen bileran hartutako erabakia betetze aldera, Udalaren lokalak eta etxeak garbitzeko zerbitzua hitzartzeko lehiaketa publikoaren berri ematea da iragarki honen xedea.

Hitzarmena bi urtekoa izango da, nahiz eta epe hori bukatu aurretik bi aldeak ados jarriz gero luzatzerik izango den. Luzapenak ere kontuan hartuta, hitzarmena ezin izango da sei urte baino luzeagoa izan.

Gainerako baldintzak, eskaria egiteko inprimaki eredua, e.a. baldintza administratibo berezien Txostenean eta oinarri teknikoen Txostenean aurrikusitakoak izango dira.

Eskaintzak Udaletxeko Idazkaritza Nagusiko Lehiaketen Erroldan aurkeztu beharko dira, bulego orduetan, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aurrera hogeitasei eguneko epean.

Zumarragan, 1996ko apirilaren 9an.

Alkatea,

ANTON ARBULU ORMAECHEA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala