Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 1996ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2180

460/1996 ERABAKIA, apirilaren 18koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetako Administrazio Funtzioko administrari laguntzaile taldeko lanpostu hutsak betetzeko deitutako aukeraketa saioetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-betiko zerrenda onartzen duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 29/1996 Erabakiaz, Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetako Administrazio Funtzioko administrari laguntzaile taldeko lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa saioetarako deia egin zen. Erabaki hori 1996ko urtarrilaren 22ko EHAAn (15 zk.) argitaratu zen.

Erabaki horretako 6.2 eta 7.2 oinarri-arauetan ezarritakoaren arabera, Erakunde Autonomiaduneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertu diren izangaien behin-betiko zerrenda onartuko du, aldi berean oposaketa aldiko saioetarako eta euskarako ezagutzak balioesteko saioetarako deia eginez, eta epaimahaikideen izenak ezagutaraziz.

Hori dela eta, indarrean dauden legeek langileen alorrean ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa.- Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetako Administrazio Funtzioko administrari laguntzaile taldeko lanpostu hutsak betetzeko deitutako aukeraketa saioetan onartu eta bazteru diren izangaien behin-betiko zerrenda onartzea, Erabaki honen Eraskinean datorrena hain zuzen, kanpoan utzi direnen kasuan kanporatzearen arrazoia emanez eta onartuek zein txandatan parte hartzen duten adieraziz.

Bigarrena.- Izangaiak ondoren jasota datozen saioetara deitzea:

Oposaketa aldiko lehen saioa, deialdiaren 6.3.2.2.1 oinarri-arauan jasotakoa, 1996ko ekainaren 8an egingo da Bilboko Erakustazokan, goizeko 10:00etatik aurrera.

Euskararen ezagutza maila balioesteko idatzizko saioa, 6.3.2.1.b) oinarri-arauan jasotakoa, 1996ko ekainaren 29an egingo da Bilboko Erakustazokan, goizeko 9:00etatik aurrera.

Euskararen ezagutza maila balioesteko ahozko saioa, aurreko idazatian aipatutako oinarri-arau berean jasotakoa, 1996ko ekainaren 27 eta 28an egingo da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Vitoria-Gasteizko Portal de Castilla kaleko 51an duen egoitzan. Azterketa ordua deialdiko 4.1 oinarri-arauan aipatutako egoitzetan jakinaraziko da aurretik.

6.2 oinarri-arauan ezarritakoarekin bat etorriz, saio horietara, Erabaki honen Eraskinean onartutakoen artean jasotakoez gain, baztertutakoak ere joan ahal izango dira, beti ere deitutako saioan bertan Erabaki honen aurka, legez ezarritako epean eta eran, errekurtso arrunta jarri izana egiaztatzen badute. Errekurtsoaren erabaki irmoan adierazitakoaren menpe geldituko dira azken horiek.

Hirugarrena.- Jakinarazten da oposaketa aldiko bigarren saiorako ere garaiz egingo dela deia, zuzendari nagusiaren Erabakiz. Erabaki hori 4.1 oinarri-arauan jasotako egoitzetako iragarki tauletan jarriko da.

Laugarrena.- Deialdiko 7. oinarri-arauan ezarritakoaren arabera, honako hauek osatuko dute aukeraketa saioetarako epaimahaia:

Lehendakari:

Titularra: Maria Jesus Mugica Anduaga and., Osakidetzako Giza-Baliabideetarako zuzendariordea.

Ordezkoa: Natividad Saenz Zubiaga and., Osakidetzako Langilego Kudeaketarako Zuzendaritzako Langileen Administrazio eta Erregistro Zerbitzuko arduraduna.

Lehenengo bokala:

Titularra: Josune Retegui Ormazabal and., Zumarragako ospitaleko Langileri zuzendaria.

Ordezkoa: Maria Eugenia Santos Urdiain and., Barakaldo-Sestao eskualdeko Langileri Burua.

Bigarren bokala:

Titularra: Susana Arcelus Lachen and., Bizkaiko Osasun Barrutiko Zuzendaritzako Estatutupeko Langileen arduraduna.

Ordezkoa: Ascensión Vegas Egaña and., Arabako Osasun Barrutiko Zuzendaritzako Ordainketen arduraduna.

Hirugarren bokala:

Titularra: Yolanda San Miguel Perez and., Osakidetzako Langilego Kudeaketarako Zuzendaritzako administrari laguntzailea.

Laugarren bokala:

Titularra: Jose Luis Perez Gonzalez jn., Arabako Osasun Eskualdeko administrari laguntzailea.

Ordezkoa: Isabel Ibañez Gotzens and., Bizkaiko Osasun Barrutiko Zuzendaritzako Idazkaritza arloko administrari arduraduna.

Bosgarren bokala, HAEEren ordezkaria:

Titularra: Edurne Barañano Etxebarria and.

Ordezkoa: Carmelo Basoredo Ledo jn.

Seigarren bokala, langileen ordezkaria:

Titularra: Maria Jose Martinez Sanchez and.

Ordezkoa: Carmen Aracama Diaz and.

Idazkari:

Titularra: Cristina Zorrilla Merino and., Osakidetzako Langileen Burua.

Ordezkoa: Lourdes Muñoa Corral and., Arabako Osasun Barrutiko Zuzendaritzako Lege Aholkularitzako arduraduna.

Bosgarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Seigarrena.- Deialdiko 9. atalean ezarritakoaren babesean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilak 18a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala