Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 1996ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2178

81/1996 DEKRETUA, apirilaren 16koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan Haur-hezkuntza, Lehen Mailako Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Bereziko mailatan Lanpostuen Zerrendetako aldaketek ukitzen dituzten maisu/maistrak zein diren zehazteko irizpideak finkatzen dituena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Irakaskuntzako Funtzio Publikoa, Ikastetxe bakoitzean hurrenez-hurreneko hezkuntza-mailako matrikula eta curriculum edukiaren arabera beharrezkoak diren lanpostuen itxuraketa abiapuntutzat hartuz egituratzen da, eta era honetan Lanpostuen Zerrendak hezkuntza-sistema osatzen duten lanpostu guztiak barne hartzen dituen oinarrizko tresna bihurtzen dira; lanpostu hauek funtsean beren espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-dataren arabera desberdintzen dira.

Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitateaz Kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, II. Tituluaren I. Kapituluan Lanpostuen Zerrendak erregulatzen ditu, hauek lantzerakoan kontuan izan behar diren oinarrizko printzipioak eta prozedurazko bideak adieraziz.

Begibistakoa da, Euskal Autonomi Elkartean egon den bilakera demografikoaren ondorioz, Ikastetxeetako matrikulazioak azken urteotan etengabeko beherakada jasan duela, eta aldaketa hau haur gazteen taldeak eskolatzen dituzten mailatan aldaketa hau nabarmenagoa da, talde hauen berezko izaera eta ezaugarriak direla medio.

Horregatik, zenbaitetan, Sail honetako Plangintza Zerbitzuek bildutako datu guztiak bildurik egiten dituzten azterlanak ikusirik, beharrezko gertatzen da lanpostuak amortizatzea.

Era berean, baldintza pedagogikoak hobetu edo eskura dauden baliabideak optimizatzeko arrazoiak Ikastetxe batean lanpostuak amortizatu beharra ekar dezakete, eskola-unitateen xehekapenen/baterabiltzeen edo Ikastetxeen bategiteen bidez. Gai honi loturik, adierazi beharra dago Dekretu hau argitaratzen den unean Euskal Autonomi Elkartea hezkuntza-erreformaren ezarpen prozesuan murgildurik dagoela, eta honek Ikastetxe sarearen berrantolaketa osoa ekarriko du.

Ondorioz, Lanpostuen Zerrendek aldaketa hauei erantzun behar diete, Ikastetxe bakoitza eskolatze eskariari eta baldintzetara gehien hurbiltzen den moduan egituratuz eta ukitutako langileen legezko eskubide eta espektatibak erabat errespetatuz, eta beti ere irakaskuntzaren euskal sare publikoaren barruan hezkuntza-kalitaterik onena eskaintzeko helnuruarekin.

Lanpostuetako bakoitzak titular bat esleituta duenez, bere funtzioak lanpostu horien espezialitate eta hizkuntz eskakizunari loturiko ezaugarriak kontuan izanik betetzen dituena, egiten diren aldaketek zuzenean proiektatuko dituzte euren ondorioak bertan dauden maisu/maistrengan.

Horregatik, otsailaren 19ko 2/1993 Legeak generikoki aurrikusten du, alde batetik, funtzionarioak beren lanpostuetan aldatzea, Lanpostuen Zerrenden bitartez egindako edo bertan aurrikusitako lanpostuaren edukiaren aldaketa edo alterazio batetik eratorritako arrazoiak direla medio, eta bestetik, adskribazioa galtzea, lanpostua kendu egin delako.

Bestalde, maiatzaren 9ko 47/1993 Dekretuak, irakaspostuen hizkuntz eskakizunak eta hauen hurrenez hurreneko derrigorrezkotasun-datak zehazten ditu, berauen hizkuntz eskakizunak eta hauen derrigorrezkotasun-datak aldatuz gero aplikatu beharreko erregimena finkatuz.

Arau-esparru honek, lanpoastuen zerrenden aldaketek ukitzen zituzten eta euren lanpostua ezabatuta edo aldatuta duten Maisu/Maistren kidegokoak diren funtzionario irakakasleak zein diren zehazteko prozedura eta era berean Ikastetxeen xehekapen, baterabiltze eta bategitearen kasuak erregulatzea aholkatzen zuen.

Aurrikuspen hauen garapenean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 1994ko urriaren 26ko Agindua argitaratu zuen, gai honi buruzko lehen erregulazio xehekatua eman zuena.

Bestalde, Ikastolak eta publiko bihurtutako Ikastetxeak sare publikoan baterabiltzeko prozesuak Euskal Herrian sare desberdinen iraunkortasun egoeraren behin-betiko erregularizazioa ekarri zuen. Prozesu hau burutu zenez geroztik denbora pasa ondoren, eta bertan bizi izandako izpirituarekin jarraituz, bi errealitate hauek bakar batean baterabiltzeko borondatea islatuko duten neurriak hartzea beharrezkoa da. Errealitate bakar hau konplexuagoa izango da, baina era berean hezkuntza-sistema osoarentzako asko ere aberatsagoa.

Gure Elkarteko berezitasun hauen ondorioz ezinezkoa da goian adierazitako egoerak orain arte erregulatzen zituen araudia aplikatzea, ez duelako barne hartzen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren zerbitzura dauden Maisu/Maistrek antzeko funtzioak/lanak betetzen dituztela, harreman juridikoa edozein izanik ere.

Zentzu honetan, Jaurlaritza honek oinarrizko printzipio bati eutsi nahi dio nola edo hala: kolektibo guztien partaidetza berdintasun goreneko baldintzetan burutzea, prozesu guztien elkargune batera iritsiz, bertan irakasle guztien legezko interes, eskubide eta igurikapenak antzekoak izango direlarik eta kolektibo jakin bati dagozkionak inola ere urratu gabe. Era honetan bakarrik itxi ahal izango du hezkuntza-sistemak baterabiltze-prozesua aipatutako esparruaren barruan.

Horregatik, Dekretu honen funtsezko zati bat, dakarren berrikuntza dela medio, prozesuetan parte hartuko dutenen antolaketa-irizpideak finkatzera dedikatzen dena da, irakaskuntzako funtzio publikoan oraindaino aplikatu diren irizpideak errealitate berrira egokituz.

Dekretuaren gainontzeko atalek, Lanpostuen Zerrendetako aldaketek zein pertsona ukitzen dituzten erabakitzeko beharrezkoak diren aurrikuspenak jasotzen dituzte, 1994ko urriaren 26ko Aginduaren aplikazioz burututako prozesuetan jasotako esperientzia aprobetxatzen duen erregulazio xehekatu batean.

Oro har, zera lortu nahi da; prozesu bakoitzaren ondoren Klaustroko pertsonalaren adskripzio finala Ikastetxe bakoitzean eratutako lanpostuetarako egokiena izatea hala espezialitateari nola hizkuntz eskakizunari dagokionez, posible den kasuetan hautaketa boluntarioa ahalbidetuz, eta sistemaren antolaketa hobea lortzeko beharrezkoa denean bakarrik adskripzio hori bortxatuz.

Hau guztia kontuan izanik, aldaketa garrantzitsuak sartu dira Ikastetxeen bategiteek ukitutako pertsonalaren tratamenduari dagokionez, adskribaturik zeudeneko lanpostuaren espezialitate zehatzari garrantzi handiagoa emanez.

Bestalde, puntu honetan azpimarratu behar da araudi hau sektoreko ordezkari sindikalekin eztabaidatu eta negoziatu egin dela.

Era berean kontuan izan dira Euskadiko Eskola-Kontseiluak gai honi buruz jaulkitako txostenean formulatutako iritziak.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko apirilaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

1. atala.- Xedea.

Honako Dekretu honen xedea unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan Haur-hezkuntza, Lehen Mailako Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Bereziko mailatan Lanpostuen Zerrendetako aldaketek ukitzen dituzten maisu/maistrak zein diren zehazteko irizpideak finkatzea da.

2. atala.- Eremu subjektiboa.

Honako Dekretu honen edukiak, Lanpostuen Zerrendak aurrez egindako azken Lanpostuen Zerrendan egindako lanpostuen eraketa aldatzen dueneko Ikastetxe batean behin-betiko lanpostua duten Maisu/Maistrek, hauek karrerako funtzionario edo lan-legepeko irakasle finko izanik.

Lekualdatze-lehiaketa bidez edo urte bakoitzean deitzen den beste edozein hornikuntza-sistemaren bidez beste behin-betiko destino bat lortzen dutenak, bai eta abuztuaren 31n lana utzi egin behar dutenak, hala beharturiko erretiroagatik nola beste edozein arrazoirengatik, Dekretu honetan erregulatzen diren prozesuetan parte-hartzetik salbuetsita geratuko dira.

3. atala.- Eremu objektiboa.

1.- Haur-hezkuntza, Lehen Mailako Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Bereziko Ikastetxe publikoetako lanpostuak Lanpostuen Zerrendetan katalogatuta egongo dira, espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data kontuan izanik.

Lanpostuen Zerrendan berezi gisa agertzen diren lanpostuak, talde espezifikotzat hartuko dira, eta Ikastetxean ezaugarri hori ez daukaten espezialitate bereko gainontzeko lanpostuekin ez dira taldekatuko.

4. atala.- Definizioak.

1.- Bategitea

Bi Ikastetxe edo gehiagoren bategitea gertatuko da, guzti hauek sorkuntza berriko Ikastetxe bakar batean baterabilduz, prozesu berari jarraiki ezabatuta geratzen direnean.

2.- Lanpostuen xehekapena/baterabiltzea

Ikastetxe bateko lanpostuak beste Ikastetxe batean xehekatuko/baterabilduko dira, dagokion Lanpostuen Zerrendak Ikastetxe jaulkitzailearen barruan eratzen zuen lanpostuen zati bat harrera-Ikastetxeko lanpostuen eraketan barne hartzen denean.

Ikastetxe jaulkitzaileko lanpostu guztien xehekapenak/baterabiltzeak Ikastetxe honen ezabaketa ekarriko du.

3.- Kentzea

Lanpostuen kentzea gertatzen da, Ikastetxe eta espezialitate baten barruan hornikuntzen guztizko kopurua gutxitzen denean, espezialitate horretako lanpostu hutsik ez egonik.

4.- Hizkuntz eskakizunaren eraldakuntza

Hizkuntz eskakizunaren eraldakuntza gertatzen da, Ikastetxe-espezialitate-hizkuntz eskakizun batean derrigorrezkotasun-data bati edo batzuei dagokien hornikuntza-kopurua gutxitzen denean eta, era berean, lanpostu hutsak daudenean edo beste hizkuntz eskakizun baten hornikuntza kopurua zifra berdinean edo goragokoan handitzen denean, gutxitzeak ezin duelarik saldo negatiboa duten derrigorrezkotasun-daten barruan hutsik dauden lanpostuen existentzia xurgatu, ez eta saldo negatiboak gertatu direneko hizkuntz eskakizun beraren barruan beste derrigorrezkotasun-data batean edo batzuetan lanpostu hutsen existentzia edo hornikuntzen kopuruaren igoera ere.

5.- Derrigorrezkotasun-dataren eraldakuntza

Derrigorrezkotasun-dataren eraldakuntza gertatzen da, Ikastetxe-espezialitate-hizkuntz eskakizun batean derrigorrezkotasun-data bati edo batzuei dagokien hornikuntza-kopurua gutxitzen denean eta, era berean, lanpostu hutsak daudenean edo beste hizkuntz eskakizun beraren beste derrigorrezkotasun-data batzuetan hornikuntza kopurua zifra berdinean edo goragokoan handitzen denean, gutxitzeak ezin duelarik saldo negatiboa duten derrigorrezkotasun-daten barruan hutsik dauden lanpostuen existentzia xurgatu.

II. TITULUA

IKASTETXEEN BATEGITEARI BURUZKOA

I. ATALBURUA

Printzipio orokorrak

5. atala.- Prozesuaren helburua.

Bi Ikastetxe edo gehiagoren bategite prozesuetan, Lanpostuen Zerrendak Ikastetxe berrian eratutako lanpostuak adjudikatuko zaizkie bategiten diren Ikastetxeetan behin-betiko lanpostua duten Maisu/Maistrei.

II. ATALBURUA

Zuzeneko finkapena

6. atala.- Esleitzeko irizpedeak.

Bategiten diren Ikastetxeetan behin-betiko lanpostua zeukaten Maisu/Maistrak Ikastetxe berrian finkatuko dira, lehendik zeukaten espezialitate bereko lanpostuetan.

Espezialitate bakoitzaren barruan, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

a) HE2 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak: HE2 mugaeguneratuko lanpostuetan finkatuko dira, hauek existitzen diren bitartean.

HE2 mugaguneratuko lanpostuetan behin-betiko lanpostua zeukatenek lehentasuna edukiko dute ezaugarri berberak dituzten lanpostuetan finkatzeko.

b) HE1 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, bai eta a) fasetik soberan dauden eta HE2 egiaztatuta dutenak, hala lanpostu nahikoak ez zeudelako nola uko egiteagatik: HE1 mugaeguneratuko lanpostuetan finkatuko dira, hauek existitzen diren bitartean.

c) HE egiaztatuta ez duten Maisu/Maistrak, bai eta a) eta b) faseetatik soberan daudenak, hala lanpostu nahikoak ez zeudelako nola uko egiteagatik: HE1 edo HE2 geroratuko lanpostuetan finkatu beharko dira, hauek existitzen diren bitartean.

HE2/HE1 mugaguneratuko lanpostuetan behin-betiko lanpostua zeukatenek lehentasuna edukiko dute derrigorrezkotasun geroratua duten lanpostuetan finkatzeko.

d) Hizkuntz eskakizunaren eradakuntzaren ondorioz, HE2 mugaeguneratuko lanpostuetan behin-betiko lanpostua zeukaten eta HE2 egiaztatuta ez duten Maisu/Maistrak: eskakizuna egiaztatuta dutenen talde berean parte hartuko dute. 47/1993 Dekretuak erregulatzen duen iragankortasun epea aurrera doa bere lanpostua eraldatua izan denetik.

Derrigorrezkotasun-data aurreratzearen ondorioz, HE1 mugaeguneratuko lanpostuetan behin-betiko lanpostua zeukaten eta HE1 egiaztatuta ez duten Maisu/Maistrak: eskakizuna egiaztatuta dutenen talde berean parte hartuko dute. 47/1993 Dekretuak erregulatzen duen iragankortasun epea aurrera doa bere lanpostua eraldatua izan denetik.

e) Salbuetsien izaera aitortuta izanik HE1 mugaeguneratuko lanpostuetan zeudenek, hizkuntz eskakizun hori egiaztatuta dutenen talde berean parte hartuko dute.

f) Beren lanpostuaren espezialitaterako habilitaziorik ez duten Maisu/Maistrak: espezialitate horretako adjudikazioan parte hartuko dute.

g) Era honetan laposturik lortzen ez dutenek, beste espezialitate batera berradskribitzeko ondorengo faseetan parte hartuko dute.

7. atala.- Prozedura.

Lanpostuak, espezialitate bakoitzaren barruan, hiru txandatan adjudikatuko dira, esleituta daukaten hizkuntz eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data kontuan izanik.

a) 1. Txanda: HE2 mugaeguneratuko lanpostuen adjudikazioa

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

HE2 berehalako derrigorrezkotasun-datarekin esleituta duten espezialitateko lanpostu guztiak.

2.- Parte hartzaileak

b)hizkuntz eskakizunaren eraldakuntzaren ondorioz HE2 mugaeguneratuko lanpostuetan adskribatuta daudenak, nahiz eta eskakizun hori egiaztatuta ez eduki.

3.- Uko-txanda

Parte hartzaileen eta HE2 mugaeguneratuko lanpostuen arteko diferentziaren kopuru bereko ukoak onartuko dira.

4.- Uko egiteko ordena

Uko egiteko lehentasuna edukiko dute, ordena honi jarraiki:

1.) HE2 mugaeguneratuko lanpostuetan adskribatuta ez zeudenek.

2.) hizkuntz eskakizunaren eraldakuntzaren ondorioz HE2 mugaeguneratuko lanpostuetan adskribatuta daudenek, nahiz eta eskakizun hori egiaztatuta ez eduki.

3.)gainontzeko parte hartzaileek.

Talde bakoitzaren barruan, VI. Tituluan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.

5.- Lanpostuen adjudikazioa

Bi jarraikako txandatan egingo da:

1.) HE2 mugaeguneratuko lanpostuetan adskribatuta zeudenak.

2.) HE2 mugaeguneratuaz bestelako lanpostuetan adskribatuta zeudenak.

6.- Adjudikaziorako ordena

Txanda bakoitzaren barruan, VI. Tituluan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.

b) 2. Txanda: HE1 mugaeguneratuko lanpostuen adjudikazioa

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

HE1 berehalako derrigorrezkotasun-datarekin esleituta duten espezialitateko lanpostu guztiak.

2.- Parte hartzaileak

a) HE1 egiaztatuta dutenak.

b) HE2 egiaztatuta izanik, uko egiteagatik edo nahiko lanpostu ez egoteagatik aurreko fasean soberan geratu direnak.

d) HE1 mugaeguneratuko lanpostuetan adskribatuta egonik, salbuetsi izaera aitortuna dutenak.

3.- Uko-txanda

Fase honetan parte hartzen duten Maisu/Maistren eta HE1 mugaeguneratuko lanpostuen arteko diferentziaren kopuru bereko ukoak onartuko dira.

4.- Uko egiteko ordena

Uko egiteko lehentasuna edukiko dute, ordena honi jarraiki:

1.) HE1 mugaeguneratuko lanpostuetan adskribatuta ez zeudenek.

2.) derrigorrezkotasun-data aurreratzeagatik HE1 mugaeguneratuko lanpostuetan hizkuntz eskakizun hori egiaztatu gabe daudenak, bai eta HE1 mugaeguneratuko lanpostuetan adskribatuta egonik salbuetsi izaera dutenak ere. <P>3.) gainontzeko parte hartzaileak.

Talde bakoitzaren barruan, VI. Tituluan ezarritakoaren arabera

ordenatuko dira.

5.- Lanpostuen adjudikazioa

Bi jarraikako txandatan egingo da:

1.) HE1 mugaeguneratuko lanpostuetan adskribatuta zeudenak.

2.) HE1 mugaeguneratuaz bestelako lanpostuetan adskribatuta zeudenak.

6.- Adjudikaziorako ordena

Talde bakoitzaren barruan, VI. Tituluan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.

c) 3. Txanda: HE2/HE1 geroratuko lanpostuen adjudikazioa

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

HE2 eo HE1 derrigorrezkotasun-data geroratuarekin esleituta duten espezialitateko lanpostu guztiak.

2.- Parte hartzaileak

a) HE egiaztatuta ez dutenak

b) HE1 edo HE2 egiaztuta izanik, a) eta b) faseetan uko egiteagatik edo behar adina lanpostu ez egoteagatik soberan geratu direnak.

Fase honetan parte hartzen duten Maisu/Maistren eta Ikastetxe-espezialitate honetan dauden HE2/HE1 geroratuko lanpostuen arteko diferentziaren berdina izango den pertsona kopuruak fase honetara ez adskribatzeko aukera egitea baimenduko da, eta Ikastetxe berean berradskribatzeko ondorengo Faseei loturik geratuko dira.

4.- Aukera egiteko ordena

Aukera hau egiteko lehentasuna edukiko dute:

a) HE2/HE1 geroratuko lanpostuetan adskribatuta ez zeudenek.

b) gainontzeko parte hartzaileek.

Talde bakoitzaren barruan, VI. Tituluan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.

5.- Lanpostuen adjudikazioa

Bi jarraikako txandatan egingo da:

1.) HE2/HE1 geroratuko lanpostuetan adskribatuta zeudenak.

2.) HE2/HE1 geroratukoaz bestelako lanpostuetan adskribatuta zeudenak.

6.- Adjudikazioa egiteko ordena

Talde bakoitzaren barruan, VI. Tituluan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.

7.- Preskripzio espezifikoak

HE1 edo HE2 egiaztatuta dutenek, kentzeko aukeran aurrikusitakoa salbu, HE2 geroratuko lanpostuak aukeratu beharko dituzte, hauek badaude.

HE1 edo HE2 egiaztatuta duen edozein HE1 geroratuko lanpostuetara adskribatzea onartuko da, HE2 geroratuko lanpostuak egonik, beti ere eskubide gutxiago eta HE1 edo HE2 egiaztatua duten pertsonek betetzen baldin badituzte.

III. ATALBURUA

Beste lanpostu batzuetara berradskribatzea

8. atala.- Prozedura.

a) 1. txanda: lehen zeudeneko espezialitateko lanpostuetan finkatu ez direnen adskripzioa

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

2.- Parte hartzaileak

a) Lehendik zeudeneko espezialitateko lanpostuetan finkatu ez diren Ikastetxe bateginetako behin-betiko Maisu/Maistrak.

3.- Adjudikaziorako ordena

VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dira.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak bete beharko dituzte.

b) Adskripzioa derrigorrezkoa izango da hizkuntz eskakizun eta espezialiate baldintzak dituzten lanpostuak baldin badaude.

c) HE2 egiaztatua dutenek HE2 mugaeguneratuko lanpostuak aukeratu beharko dituzte, aukera egitea dagokienean adskribatu nahi direneko espezialitateko lanpostu guztiek beste eskakizun edo derrigorrezkotasun-data bat esleituta dutenean salbu.

HE2 duten pertsonak HE2 geroratuko lanpostuetara adskribatzea onartuko da, HE2 mugaeguneratuko lanpostuak egonik, beti ere eskubide gutxiago eta HE2 egiaztatua duten pertsonek betetzen baldin badituzte.

d) HE1 egiaztatua duten pertsonek HE1 mugaeguneratuko lanpostuak aukeratu beharko dituzte, aukeratzea dagokienean adskribatu nahi direneko espezialitatearen lanpostu guztiek beste derrigorrezkotasun-data esleituta dutenean salbu.

HE1 egiaztatua duten pertsonak HE1 geroratuko lanpostuetara adskribatzea onartuko da, beti ere eskubide gutxiago eta HE1 egiaztatua duten pertsonek betetzen baldin badituzte.

b) 2. Txanda: Oker adskribatutakoen eta derrigorrezkotasun-data mugaeguneratua duten lanpostuetara adskribatuta egonik hizkuntz eskakizunaren baldintzak betetzen ez dituztenen berradskripzioa

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

Lanpostuen Zerrendak Ikastetxe berrian eratu dituen lanpostu guztiak, aurreko faseetan/txandetan bete ez direnak.

2.- Parte hartzaileak

a) Lanpostu batera adskribatu izanik, berau betetzeko habilitaziorik ez dutenak.

b) Derrigorrezkotasun-data mugaeguneratua duten lanpostuetara adskribatuta egonik, dagokion hizkuntz eskakizuna egiaztatuta ez dutenak.

3.- Adjudikaziorako ordena

VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko den talde bakar bat osatuko dute.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak bete beharko dituzte.

b) Berradskripzioa borondatezkoa izango da.

c) 3. Txanda: Egoki adskribatutakoen berradskripzioa

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

Lanpostuen Zerrendak Ikastetxe berrian eratu dituen lanpostu guztiak, aurreko faseetan/txandetan bete ez direnak.

2.- Parte hartzaileak

Habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak betetzen dituzteneko lanpostu batera adskribatuta egonik, 1 eta 2. Txandetan aipatzen diren Maisu/Maistretakoren baten berradskripzio egokirako erabil daitekeen lanpostu bat hutsik uzten dutenak.

3.- Adjudikaziorako ordena

1. Txandako inork okupa dezakeen lanpostu bat liberatzen duten Maisu/Maistrek lehentasuna edukiko dute 2. Txandako inork okupa dezakeen lanpostu bat liberatzen duten Maisu/Maistrengan.

Multzo bakoitzaren barruan talde bakar bat osatuko dute, VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dena.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak bete beharko dituzte.

b) Berradskripzioa borondatezkoa izango da. Hala eta guztiz ere, egokiro adskribatuta daudenen berradskripzioa gauzatzeko ezinbesteko baldintza izango da lanpostua hartuko duen pertsona berradskribatzea.

d) 4. Txanda: Egokiro adskribatutakoen berradskripzioa

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

2.- Parte hartzaileak

Habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak betetzen dituzteneko lanpostu batera adskribatuta daudenak.

3.- Adjudikaziorako ordena

VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dira.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak bete beharko dituzte.

b) Berradskripzioa borondatezkoa izango da.

c) HE2ko lanpostuetan finkatutako HE2 egiaztatua duten Maisu/Maistrek ez dute HE1eko lanpostuetarako sarbidea izango.

Espezialitate zehatzetako lanpostuetan finkatutako Maisu/Maistrek ez dute Lehen Mailako Hezkuntzako lanpostu orokorretarako sarbidea izango.

e) 5. Txanda: Kendutakoen berradskripzioa

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

Lanpostuen Zerrendak Ikastetxe berrian eratu dituen lanpostu guztiak, aurreko faseetan/txandetan bete ez direnak.

2.- Parte hartzaileak

Beren aurreko behin-behineko destinoa kentzeagatik behin-behineko egoeran daudenak, Ikastetxe bateginetan erreferentzia gordetzen badute.

3.- Adjudikaziorako ordena

VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dira.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak bete beharko dituzte.

b) Berradskripzioa borondatezkoa izango da.

f) 6. Txanda: Kentzeak

Era honetan destinorik lortzen ez dutenek kendu izanaren izaera lortuko dute, habilitaziorik ez duteneko espezialitateetako lanpostuetara adskribatzea erabakitzen dutenean salbu, "Ingelesa", "Frantzesa", "Euskara", "Entzumena eta Hizkuntza" eta Pedagogia terapeutikoko Gela Itxiak ezik, eta hauetan habilitaziorik gabe adskribatzea ezinezkoa izango da.

Prozesua amaitzerakoan kendu izanaren izaera lortu dutenek maisu/maistren kidegoari dagozkion lanpostuen hornikuntzaren alorrean indarrean dagoen araudiak ezarritakora bildu ahal izango dira, eta gainera lehetasuna izango dute desplazatuak izan direneko Ikastetxean edo inguruko beste edozein Ikastetxetan kurtsoaren hasierako destinoak adjudikatzeko prozesuan behin-behinekoz izendatuak izateko.

III. TITULUA

ESKOLA-UNITATEEN BATERABILTZEARI BURUZKOA

9. atala.- Printzipio orokorrak.

Lanpostuen Zerrendak aldatzeagatik eskola-unitateen xehekapena eta ondoren berauen baterabiltzea burutzea beharrezkoa denean, honako erregela hauek kontuan izango dira:

a) Eusko Jaurlaritzak jatorrizko Ikastetxeko xehekatzen diren lanpostu kopurua eta hauen espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data erabakiko ditu dagokion arauaren onespenaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez eta Ikastetxeetako Zuzendaritzak egindako plangintzaren indarrez.

Xehekatutako lanpostuak izango dira Ikastetxe berriko Lanpostuen Zerrendan baterabiltzen direnak, hizkuntz eskakizunen eta/edo derrigorrezkotasun-dataren dagozkion doikunttzetatik salbu, era berdinean erabakiko direnak.

b) Prozesuan inplikatutako pertsonak, xehekatzen diren espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data bereko lanpostuen titular direnak izango dira.

Hala eta guztiz ere, ukitutako Maisu/Maistra kopurua eta burutzen diren xehekapen/baterabiltze kopurua berdina izango da.

c) Xehekapenak/baterabiltzeak desplazatzen dituen pertsonen aukeraketa bi jarraikako txanatan egingo da: borondatezkoa eta nahitaezkoa, hauetariko bakoitzean VI. Tituluak ezartzen dituen ordenari buruzko irizpideak aplikatuz.

d) Xehekatutako lanpostuak baterabiltzeko hizkuntz eskakizunen edo derrigorrezkotasun-dataren aldaketak egitea beharrezkoa bada, espezialitate bereko behin-betiko lanpostua daukaten pertsonak inplikatuta egongo dira, Dekretu honetako IV. Tituluaren III Kapituluan ezarritakoa kontuan izanik.

e) Bere unitateak xehekatuak izan direneko Ikastetxeari dagozkion gainontzeko lanpostuak erabat lentzen badira, xehekapenak/baterabiltzeak desplazatu ez dituen pertsonak kendu egingo dira.

Maisu/Maistra hauek maisu/maistren kidegoari dagozkion lanpostuen hornikuntzaren alorrean indarrean dagoen araudiak xedatzen duenari jarraituko diote, eta gainera lehetasuna izango dute desplazatuak izan direneko Ikastetxean edo inguruko beste edozein Ikastetxetan kurtsoaren hasierako destinoak adjudikatzeko prozesuan behin-behinekoz izendatuak izateko.

f) Bere unitateak xehekatu egin direneko Ikastetxean lanpostuak geratzen baldin badira eta lanpostuen kentzeak edo hizkuntz eskakizunaren edo derrigorrezkotasun-dataren eraldaketak ukitzen dituen pertsonak aukeratzea beharrezkoa baldin bada, Dekretu honetako VI. Tituluaren aurrikuspenak aplikatuko dira.

g) Behin-betiko jabeak bete gabeko lanpostuak xehekatzen/baterabiltzen badira, Ikastetxe jaulkitzaileko Maisu/Maistrak harrera-ikastetxera lanpostu horietako jabe gisa sar daitezen ahalbidetuko da, Dekretu honetako IV. Tituluaren 5. Kapituluko 1, 2, 3 eta 4. txandei jarraiki.

Lanpostu hauetan sartzen den pertsona orok dagozkion habilitazio eta hizkuntz eskakizuna edukitzea beharrezkoa izango da.

Ordenari buruzko irizpideak VI. Tituluan ezarritakoak izango dira.

IV. TITULUA

LANPOSTUEN KENTZE ETA ERALDAKUNTZEI BURUZKOA

I. ATALBURUA

Xedapen Orokorrak

10. atala.- Suposamenduen mugapena.

1.- Suposamenduen zehaztapena Lanpostuen Zerrenda berria zaharrarekin alderatuz egingo da, Ikastetxe eta espezialitatearen arabera eta 3.2. artikuluan egindako aurrikuspenak aplikatuz.

2.- Alderaketa egiterakoan, Ikastetxe-espezialitate bakoitzaren barruan, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data jakin batean saldo negatiboak gerta daitezke, honako hauek sortuz:

- Derrigorrezkotasun-dataren aldaketak, hizkuntz ezkakizun beraren barruan beste derrigorrezkotasun-data batzuetan saldo pisitiboekin bat baldin badatoz.

- Hizkuntz eskakizunaren aldaketak, espezialitate bereko beste hizkuntz eskakizun batean saldo positiboekin bat baldin badatoz.

- Kentzeak, espezialitate beraren barruan beste saldo positibo batzuekin bat ez badatoz.

Saldo negatiboa duten espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrogorrezkotasun-dataren barruan aurreko Lanpostuen Zerrendak eratutako lanpostuek, sortu den murriztapena xurgatuko dute.

Saldo negatiboa ez duten espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrogorrezkotasun-dataren barruan aurreko Lanpostuen Zerrendak eratutako lanpostuak, suposamendu bakoitzean saldo positibotzat hartuko dira Dekretu honetan erregulatzen diren ondorioetarako.

3.- Era berean, suposamendu mistoak planteatu ahal izango dira, hauetan aldiberean derrigorrezkotasun-daten aldaketak, hizkuntz eskakizunen aldaketak eta kentzeak gertatzen baldin badira.

II. ATALBURUA

Kentzeei buruzkoa

11. atala.- Printzipio orokorrak.

Ikastetxe eta espezialitate jakin batean lanpostu kopurua gutxitu egiten bada, aldaketak ukitzen dituen pertsonak zein diren erabakitzea beharrezkoa izango da.

Kapitulu honen ondorioetarako, espezialitateko lanpostu hutsak daudenean kentzerik ez dagoela ulertuko da.

12. atala.- Inplikatutako Maisu/Maistrak.

Kentzearen ondorioz desplazatutakoak erabakitzeko prozesuan inplikatutako pertsonak, globalki saldo negatiboa duen/duten hizkuntz eskakizunari/eskakizunei dagokion/dagokien saldo negatiboko espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data duten lanpostuen titular guztiak izango dira.

13. atala.- Ukitutako Maisu/Maistra kopurua.

Kentzeak ukitutako espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data bakoitzean, dagokion saldo negatiboaren kopuru berdina.

14. atala.- Kentzeak deplazatuko dituen pertsonak zein diren erabakitzeko irizpideak.

1.- Borondatezko uzteak

Lanpostuen kentzea dagoenean, Ikastetxean kentzeak ukitutako espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-datan behin-betiko lanpostua duen edozein Maisu/Maistrak bere uztea eskatu ahal izango du bere borondatez.

Espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data bakoitzean eman ahal izango den gehienezko uzte kopurua eta Lanpostuen Zerrendak Ikastetxean barne hartzen dituen dagokion espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-datako lanpostu kopuruaren eta ezaugarri horietako behin-betiko lanpostua duten Maisu/Maistra kopuruaren arteko diferentzia berdina izango da.

Espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data bakoitzeko uzte-eskatzaileen kopurua aurreko idazatian definitutakoa baino handiagoa baldin bada, utzi duenaren izaera lortzeko lehentasuna VI. Tituluan ezartzen diren irizpideek finkatuko dute.

Espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data bakoitzeko uzte-eskatzaileen kopurua bigarren idazatian definitutako uzte kopuruaren berdina edo hau baino txikiagoa baldin bada, guztiek utzi duenaren izaera lortuko dute automatikoki.

2.- Nahitaezko uzteak

Uztea eskatzen dutenen kopurua aurreko artikuluko bigarren idazatian definitutako kopurua baino txikiagoa denean, aipatu kopuruarekin parekatu arte beharrezkoak diren espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-datako Maisu/Maistra guztiei nahitaez utzaraziko zaie, VI. Tituluan ezartzen diren irizpideak kontuan izanik.

III. ATALBURUA

Lanpostuen eraldakuntzari buruzkoa

1. SEKZIOA

Lanpostuaren hizkuntz eskakizunaren aldaketa

15. atala.- Printzipio orokorrak.

Ikastetxe, espezialitate edo hizkuntz eskakizun jakin batean derrigorrezkotasun-data baten edo batzuen hornikuntza kopurua murrizten denean eta, aldiberean, lanpostu hutsak daudenean edo beste hizkuntz eskakizunaren hornikuntza kopurua zifra berdinarekin edo handiagoarekin handitzen denean, txikiagotzeak saldo negatiboko derrigorrezkotasun-daten barruan lanpostu hutsen existentzia ez eta lanpostu hutsen existentzia ere edo saldo negatiboak sortu direneko hizkuntz eskakizun beraren barruan beste derrigorrezkotasun-data batzuetan hornikuntza kopuruaren handitzea xurgatu ezinik, beharrezkoa izango da aldaketak zein pertsona ukitzen dituen erabakitzea.

16. atala.- Inplikatutako Maisu/Maistrak.

Hizkuntz eskakizunaren aldaketaren ondorioz desplazatutakoak aukeratzeko prozesuan inplikatuta dauden pertsonak, globalki saldo negatiboa duen/duten hizkuntz eskakizunari/eskakizunei dagokion/dagokien saldo negatiboko espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data duten lanpostuen titular guztiak izango dira.

17. atala.- Ukitutako Maisu/Maistra kopurua.

18. atala.- HE1etik HE2rako hizkuntz eskakizunaren aldeketaren ondorioz desplazatutako pertsonak aukeratzeko eta hauek 2. hizkuntz eskakizuneko lanpostuetara berradskribatzeko irizpideak.

Bere hornikuntza kopurua murrizten deneko espezialitate eta hizkuntz eskakizuneko behin-betiko lanpostua duten pertsona guztien artean, saldo negatiboko derrigorrezkotasun-datetan, eta saldo negatiboaren kopuruaren arabera derrigorrezkotasun-data bakoitzean ukitutakoen kopurua zehaztu ondoren, ondorengo desplazamendu ordena honi jarraituko zaio guztizko zifrara iritsi arte:

- HE2 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- HE2 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, nahitaez,

- HE1 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- HE1 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, nahitaez,

- HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak, - HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, nahitaez.

Talde bakoitzaren barruan, VI. Tituluan ezarritako ordenari buruzko irizpideak izango dira kontuan.

19. atala.- Ondorioak HE1etik HE2rako hizkuntz eskakizunaren aldaketa dagoen suposamenduan.

HE2ko lanpostuetara desplazatutako Maisu/Maistraren batek HE2 egiaztatu ez badu, berau egiaztatzeko lanpostuaren derrigorrezkotasun-datan finkatutako denbora edukiko du, edo, hau 3 urtetik gorakoa bada, denbora honetakoa, hizkuntz eskakizunen zehaztapenerako irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarrian xedatuta dagoenaren arabera, edo kendu izanaren izaera lortuko du 34 artikuluan aurrikusitako egintzan hori aukeratzen baldin badu.

20. atala.- HE2tik HE1erako hizkuntz eskakizunaren aldaketaren ondorioz desplazatutako pertsonak aukeratzeko eta hauek 1. hizkuntz eskakizuneko lanpostuetara berradskribatzeko irizpideak.

Bere hornikuntza kopurua murrizten deneko espezialitate eta hizkuntz eskakizuneko behin-betiko lanpostua duten pertsona guztien artean, saldo negatiboko derrigorrezkotasun-datetan, eta saldo negatiboaren kopuruaren arabera derrigorrezkotasun-data bakoitzean ukitutakoen kopurua zehaztu ondoren, ondorengo desplazamendu ordena honi jarraituko zaio guztizko zifrara iritsi arte:

Talde bakoitzaren barruan, VI. Tituluan ezarritako ordenari buruzko irizpideak izango dira kontuan.

II. SEKZIOA

Lanpostuaren derrigorrezkotasun-dataren aldaketa

21. atala.- Printzipio orokorrak.

Ikastetxe, espezialitate edo hizkuntz eskakizun jakin batean derrigorrezkotasun-data baten edo batzuen hornikuntza kopurua murrizten denean eta, aldiberean, hizkuntz eskakizun berari dagozkion beste derrigorrezkotasun-data batzuetan lanpostu hutsak daudenean edo hauen hornikuntza kopurua zifra berdinarekin edo handiagoarekin handitzen denean, txikiagotzeak saldo negatiboak sortu direneko derrigorrezkotasun-daten barruan lanpostu hutsen existentzia xurgatu ezinik, beharrezkoa izango da aldaketak zein pertsona ukitzen dituen erabakitzea.

22. atala.- Inplikatutako Maisu/Maistrak.

Hizkuntz eskakizun bakoitzean derrigorrezkotasun-dataren aldaketaren ondorioz desplazatutakoak aukeratzeko prozesuan inplikatuta dauden pertsonak, aldaketa gertatzen deneko hizkuntz eskakizunari dagokion saldo negatiboko espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data duten lanpostuen titular guztiak izango dira.

23. atala.- Ukitutako Maisu/Maistra kopurua.

Derrigorrezkotasun-dataren aldaketek ukitutako espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data bakoitzean, dagokion saldo negatiboaren kopuru berdina.

24. atala.- Desplazatutako pertsonak aukeratzeko eta hauek derrigorrezkotasun-data aldatuta duten lanpostuetara berradskribatzeko irizpideak.

a) HE1ean, derrigorrezkotasun-data geroratu batetik beste derrigorrezkotasun-data geroratu batera aldatzea:

- Borondatez eskatzen duten Maisu/Maistrak, egiaztatuta duten hizkuntz eskakizuna edozein izanik ere,

- Maisu/Maistrak, egiaztatuta duten hizkuntz eskakizuna edozein izanik ere, nahitaez.

b) HE1ean, derrigorrezkotasun-data geroratu batetik derrigorrezkotasun-data mugaeguneratu batera aldatzea:

- HE2 edo HE1 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- HE2 edo HE1 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, nahitaez,

- HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak, salbuetsita daudenak ezik,

- HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, nahitaez, salbuetsita daudenak ezik,

- Salbuetsita dauden Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- Salbuetsita dauden Maisu/Maistrak, nahitaez.

c) HE1ean, derrigorrezkotasun-data mugaeguneratu batetik derrigorrezkotasun-data geroratu batera aldatzea:

- Salbuetsita dauden Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- Salbuetsita dauden Maisu/Maistrak, nahitaez

- HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak, salbuetsita daudenak ezik,

- HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, nahitaez, salbuetsita daudenak ezik,

- HE2 edo HE1 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- HE2 edo HE1 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, nahitaez,

d) HE2an, derrigorrezkotasun-data geroratu batetik beste derrigorrezkotasun-data geroratu batera aldatzea:

- Borondatez eskatzen duten Maisu/Maistrak, egiaztatuta duten hizkuntz eskakizuna edozein izanik ere,

- Maisu/Maistrak, egiaztatuta duten hizkuntz eskakizuna edozein izanik ere, nahitaez.

e) HE2an, derrigorrezkotasun-data geroratu batetik derrigorrezkotasun-data mugaeguneratu batera aldatzea:

- HE2 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- HE2 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, nahitaez,

- HE1 egiaztatuta edo HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- HE1 egiaztatuta edo HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, nahitaez,

f) HE2an, derrigorrezkotasun-data mugaeguneratu batetik derrigorrezkotasun-data geroratu batera aldatzea:

- HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak, <P>- HE egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrak, nahitaez,

- HE1 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- HE1 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, nahitaez,

- HE2 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, borondatez eskatzen dutenak,

- HE2 egiaztatuta duten Maisu/Maistrak, nahitaez,

Talde bakoitzaren barruan, VI. Tituluan ezarritako ordenari buruzko irizpideak izango dira kontuan.

25. atala.- Ondorioak derrigorrezkotasun-dataren aldaketen kasuan.

HE1eko lanpostuen derrigorrezkotasun-data aldatzen denean, HE1 egiaztatuta ez duten Maisu/Maistra desplazatuek berau egiaztatzeko lanpostuaren derrigorrezkotasun-datan finkatutako denbora edukiko dute, edo, hau 5 urtetik gorakoa bada, denbora honetakoa, hizkuntz eskakizunen zehaztapenerako irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarrian xedatuta dagoenaren arabera.

Derrigorrezkotasun-data geroratutik mugaeguneraturako aldaketak direnean, hizkuntz eskakizuna egiaztatuta ez duten berehalako derrigorrezkotasun-datako lanpostuetara desplazatutako Maisu/Maistrek edo kendu izanaren izaera lortuko dute 34 artikuluan aurrikusitako egintzan hori aukeratzen baldin badute. HE1 egiaztatu gabe baina "salbuetsiak" izaera aitortuta duten Maisu/Maistrek ez dute derrigorrez hizkuntz eskakizuna egiaztatu beharko lanpostu horretan dauden bitartean.

HE2ko lanpostuen derrigorrezkotasun-dataren aldaketaren kasuan, HE2 egiaztatu gabe duten Maisu/Maistrek berau egiaztatzeko lanpostuaren derrigorrezkotasun-datan finkatzen den denbora edukiko dute, derrigorrezkotasun-data mugaeguneratuko lanpostuak direnean salbu, kasu horretan kendu izanaren izaera lortuko baitute.

26. atala.- Definizioa.

Espezialitate batean aurreko kapituluetan deskribatutako egoera desberdinak biltzen baldin badira, lehendabizi desplazatutako Maisu/Maistrak zein diren erabakiko da lentzeen bidez. Ondoren, eta ordena honi jarraiki, hizkuntz eskakizunaren aldaketek eta derrigorrezkotasun-daten aldaketek zein ukitzen dituzten erabakiko da.

Hizkuntz eskakizun beraren barruan derrigorrezkotasun-data geroratutik data geroratu eta mugaeguneratuetarako aldaketak gertatzen direnean, lehendabizi derrigorrezkotasun-data geroratura desplazatutakoak zein diren erabakiko da.

27. atala.- Inplikatutako Maisu/Maistrak.

Aldaketen ondorioz desplazatutakoak erabakitzeko prozesuan inplikatutako pertsonak, saldo global negatiboa duen hizkuntz eskakizunari dagokion saldo negatiboko espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-datako lanpostuen titular guztiak izango dira.

Hala eta guztiz ere, kentzearen ondorioz desplazatuta gertatzen diren pertsonek ez dute espezialitatearen gainontzeko aldaketetan parte hartuko. Era berean, hizkuntz eskakizunaren aldaketaren ondorioz desplazatuta gertatzen diren pertsonek ez dute gertatzen diren derrigorrezkotasun-daten aldaketa posibleetan parte hartuko.

28. atala.- Ukitutako Maisu/Maistra kopurua.

Aldaketek ukitutako espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data bakoitzean, gertatzen diren aldaketa mota guztiek ukitutakoen kopurua eta dagokion saldo negatiboa berdinak izango dira.

29. atala.- Zein pertsona desplazatuko diren erabakitzeko irizpideak.

Aldaketa bakoitzerako, dagokion aurreko kapituluan ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

V. ATALBURUA

Ikastetxeko beste lanpostu batzuetan berradskribatzea

30. atala.- Prozedura

a) 1. Txanda: II, III eta IV. atalburuek araupetutako prozesuaren arabera, kendutakoen berradskribapena.

Lanpostuen Zerrendak Ikastetxean eratu dituen lanpostu guztiak, hauek hutsik baldin badaude..

2.- Parte hartzaileak

Aurreko idazatietan aurrikusitako prozeduraren bitartez beren Ikastetxean kendu izanaren izaera lortu duten Maisu/Maistrak.

3.- Adjudikaziorako ordena

VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dira.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizun baldintzak bete beharko dituzte.

b) Adskripzioa derrigorrezkoa izango da hizkuntz eskakizuna eta espezialitatea duteneko lanpostuak baldin badaude.

c) HE2 egiaztatu dutenek HE2 mugaeguneratuko lanpostuak aukeratu beharko dituzte, aukeratzea dagokien unean adskribatu nahi den espezialitateko lanpostu guztiek beste hizkuntz eskakizun edo derrigorrezkotasun-data bat esleituta dutenean salbu.

HE2 egiaztatuta duen edozein HE2 geroratuko lanpostuetara adskribatzea onartuko da, HE2 geroratuko lanpostuak egonik, beti ere eskubide gutxiago eta HE2 egiaztatua duten pertsonek betetzen baldin badituzte.

d) HE1 egiaztatu dutenek HE1 mugaeguneratuko lanpostuak aukeratu beharko dituzte, aukeratzea dagokien unean adskribatu nahi den espezialitateko lanpostu guztiek beste hizkuntz eskakizun edo derrigorrezkotasun-data bat esleituta dutenean salbu.

HE1 egiaztatuta duen edozein HE1 geroratuko lanpostuetara adskribatzea onartuko da, HE1 geroratuko lanpostuak egonik, beti ere eskubide gutxiago eta HE1 egiaztatua duten pertsonek betetzen baldin badituzte.

b) 2. Txanda: Oker adskribatutakoen eta derrigorrezkotasun-data mugaeguneratua duten lanpostuetara adskribatuta egonik hizkuntz eskakizunaren baldintzak betetzen ez dituztenen berradskripzioa.

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

Lanpostuen Zerrendak Ikastetxean eratu dituen lanpostu guztiak, aurreko faseetan/txandetan bete ez direnak.

a) Lanpostu batera adskribatu izanik, berau betetzeko habilitaziorik ez dutenak.

b) Derrigorrezkotasun-data mugaeguneratua duten lanpostuetara adskribatuta egonik, dagokion hizkuntz eskakizuna egiaztatuta ez dutenak.

3.- Adjudikaziorako ordena

VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko den talde bakar bat osatuko dute.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak bete beharko dituzte.

b) Berradskripzioa borondatezkoa izango da.

c) 3. Txanda: Egoki adskribatutakoen berradskripzioa.

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

Lanpostuen Zerrendak Ikastetxean eratu dituen lanpostu guztiak, aurreko faseetan/txandetan bete ez direnak.

2.- Parte hartzaileak

Habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak betetzen dituzteneko lanpostu batera adskribatuta egonik, 1 eta 2. Txandetan aipatzen diren Maisu/Maistretakoren baten berradskripzio egokirako erabil daitekeen lanpostu bat hutsik uzten dutenak.

3.- Adjudikaziorako ordena

1. Txandako inork okupa dezakeen lanpostu bat liberatzen duten Maisu/Maistrek lehentasuna edukiko dute 2. Txandako inork okupa dezakeen lanpostu bat liberatzen duten Maisu/Maistrengan.

Multzo bakoitzaren barruan talde bakar bat osatuko dute, VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dena.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak bete beharko dituzte.

b) Berradskripzioa borondatezkoa izango da. Hala eta guztiz ere, egokiro adskribatuta daudenen berradskripzioa gauzatzeko ezinbesteko baldintza izango da lanpostua hartuko duen pertsona berradskribatzea.

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

Lanpostuen Zerrendak Ikastetxean eratu dituen lanpostu guztiak, aurreko faseetan/txandetan bete ez direnak.

2.- Parte hartzaileak

Habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak betetzen dituzteneko lanpostu batera adskribatuta daudenak.

3.- Adjudikaziorako ordena

VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dira.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak bete beharko dituzte.

b) Berradskripzioa borondatezkoa izango da.

c) HE2ko lanpostuetan finkatutako HE2 egiaztatua duten Maisu/Maistrek ez dute HE1eko lanpostuetarako sarbidea izango.

Espezialitate zehatzetako lanpostuetan finkatutako Maisu/Maistrek ez dute Lehen Mailako Hezkuntzako lanpostu orokorretarako sarbidea izango.

e) 5. Txanda: Kendutakoen berradskripzioa.

1.- Adjudikatu beharreko lanpostuak

Lanpostuen Zerrendak Ikastetxean eratu dituen lanpostu guztiak, aurreko faseetan/txandetan bete ez direnak.

2.- Parte hartzaileak

Beren aurreko behin-behineko destinoa kentzeagatik behin-behineko egoeran daudenak, Ikastetxe bateginetan erreferentzia gordetzen badute.

3.- Adjudikaziorako ordena

VI. Tituluan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dira.

4.- Preskripzio espezifikoak

a) Adskribatzen direneko lanpostuaren habilitazio eta hizkuntz eskakizunaren baldintzak bete beharko dituzte.

b) Berradskripzioa borondatezkoa izango da.

f) 6. Txanda: Kentzeak

Prozesua amaitzerakoan kendu izanaren izaera lortu dutenek maisu/maistren kidegoari dagozkion lanpostuen hornikuntzaren alorrean indarrean dagoen araudiak ezarritakora bildu ahal izango dira, eta gainera lehetasuna izango dute desplazatuak izan direneko Ikastetxean edo inguruko beste edozein Ikastetxetan kurtsoaren hasierako destinoak adjudikatzeko prozesuan behin-behinekoz izendatuak izateko.

V. TITULUA

PROZEDURARI BURUZKOA

31. atala.- Prozeduraren hasiera.

Lekualdatze-lehiaketa behin-betikoz ebatzi eta datorren kurtsorako aurrikusita dagoen Lanpostuen Zerenda argitaratu ondoren emango zaio hasiera prozesuari.

32. atala.- Lanpostuen Zerrendaren aldaketei buruzko informazioa Ikastetxeetara bidaltzea.

Hezkuntza-administrazioak ukitutako Ikastetxe bakoitzera bertako Lanpostuen Zerrendan egindako aldaketen informazio-zerrenda bat igorriko du, bai eta Ikastetxe horretan behin-betiko lanpostua duten eta kentze, hizkuntz eskakizunen aldaketa, derrigorrezkotasun-dataren aldaketa edo aurreko egoera hauetako batek baino gehigorekin ukituta dauden pertsona guztien zerrenda ere, aitortuta dituzten habilitazioak/trebakuntzak eta egiaztatu dituzten hizkuntz eskakizunak adieraziz.

Era berean Ikastetxeetara bertan behin-betiko lanpostua daukaten pertsona guztien zerrenda igorriko da, aitortuta dituzten habilitazioak/trebakuntzak eta egiaztatu dituzten hizkuntz eskakizunak adieraziz.

33. atala.- Inplikaturik dauden Maisu/Maistrekiko komunikazioa.

Ikastetxeetako Zuzendariek aurreko atalean adierazten diren zerrendak jaso eta berehala jakinaraziko diete murrizketagatiko saldo negatiboak dituzten espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data duten lanpostuetako titular guztiei, bai eta prozesuan parte hartzeko interesa izan dezaketen beste espezialitateetakoei ere.

Ukitzen den lanpostu bateko titularrak beste Ikastetxe batean zerbitzu-eginkizunen, zerbitzu berezien bitartez zerbitzuak egiten ari badira edo beste edozein arrazoi batengatik bertan ez badaude, Zuzendariak aurreko paragrafoan aditzera ematen den jakinarazpena egingo du, Ikastetxean hauei dagokienez jasoarazten den helbidean, Dekretu honetan ezartzen den prozesuan parte hartu ahal izan dezaten.

Jakinarazpenarekin eta dokumentazioa ematearekin batera, aste bereko egun batean Ikastetxean bilera bat egiteko deituko ditu. Bilera horretan Zuzendariak hartuko du parte eta ikuskari bat izango da zuzendaritzan.

34. atala.- Zein pertsona ukituko diren erabakitzeko bilera eta proposamena.

Bilera honetan, lehenik eta behin, prozesuetan zein barnebilduko den erabakiko da, horretarako lanpostu-talde bakoitzeko (espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data) saldo negatiboaren kopurua hartuko da kontuan, eta bidezko faseak egin ondoren ukitutako pertsonek egindako aukerak jasoko dira Aktan.

Prozesuan parte hartu behar dutenek arrazoi justifikaturik gabe parte hartzen ez badute, borondatezko ukorik egiten ez dutela hartuko da aintzat, alabaina, nahitaezko desplazamendu edo berradskribapenen xede izan ahal izango dira.

35. atala.- Espedienteak bidaltzea.

Prozesua amaitutakoan, Zuzendariak 34 artikuluan adierazten den Akta eta bidezkoak gertatzen diren karguzte eta berradskribapenen proposamena bidaliko dizkio Lurralde Ordezkariari.

36. atala.- Ebazpen indibidualak eta argitarapena.

Adierazitako dokumentazio hau berrikusitakoan, Lurralde Ordezkariek behin-betiko proposamena luzatuko diote Hezkuntza Administrazioko Sailburuordeari, honek berau ebatz dezan. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen honen aurka Errekurtso arrunta jarri ahal izango dute interesatuek, hilabeteko epean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren aurrean.

Bestetik, Lurralde Ordezkariek karguzteko edo beste lanpostu baterako adskribatzeko bidezko Ebazpen indibidualak emango dituzte eta hauen lehen paragrafoan aditzera eman beharko da ebazpenaren edukia.

37. atala.- Ondorioak.

Kargugabetzeak urte bakoitzeko abuztuaren 31n izango dute ondorio eta adkribapenek, aldiz, urte bakoitzeko irailaren 1ean.

VI. TITULUA

ORDENAZIORAKO IRIZPIDEAK

38. atala.- Irizpide orokorrak.

1.- Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Bereziko hezkuntza-mailako ikastetxe publikoen barruan garatzen diren prozesu guztietan, beti ere pertsona-taldeak ordenatzea beharrezkoa gertatzen bada, ondoko irizpideen hurrenez hurreneko aplikazioak ezarriko du borondatezko aukeretarako eskubiderik handiena:

1.) Behin-betiko destinoa duen karrerako funtzionario gisa antzinatasun handiagoa edukitzea Ikastetxean.

Prozesu honen ondorioetarako, gaur egungo Ikastetxean behin-betiko destinoa duen karrerako funtzionario gisa duen antzinatasuna kalkulatzeko, jatorrizko Ikastetxeetan behin-betiko funtzonario gisa emandako denbora konputatuko da, baldin eta ondoko baldintzak betetzen dituzten maisu/maistrak badira:

- Ikastetxean beste Ikastetxe baten xehekapen edo baterabiltzeagatik destinoa duten Maisu/Maistrak.

- Aurreko behin-betiko destinoa kendu zieten Maisu/Maistrak.

- Aurreko behin-betiko destinoari zegokion espezialitaterako egokitzapenik ez zutela eta, beste Ikastetxe batean lanpostu-horniketarako prozesuetan derrigorrezko partehartze bidez behin-betiko destinoa lortu zuten Maisu/Maistrak.

Atal honen barruan karrerako funtzionario gisa emandako denbora besterik ez da konputatuko.

2.) Maisu/Maistren Kidegoan karrerako funtzionario gisa zerbitzuan denbora handiagoa eman izana.

3.) Antzinatasun handiagoko sarrera-promozioa eta, honen barruan, lortutako puntuaziorik handiena.

2.- Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Bereziko hezkuntza-mailako ikastetxe publikoen barruan garatzen diren prozesu guztietan, beti ere pertsona-taldeak ordenatzea beharrezkoa gertatzen bada, ondoko irizpideen hurrenez hurreneko aplikazioak ezarriko du nahitaezko desplazamenduetarako eskubiderik handiena:

1.) Behin-betiko destinoa duen karrerako funtzionario gisa antzinatasun handiagoa edukitzea Ikastetxean.

Prozesu honen ondorioetarako, gaur egungo Ikastetxean behin-betiko destinoa duen karrerako funtzionario gisa duen antzinatasuna kalkulatzeko, jatorrizko Ikastetxeetan behin-betiko funtzonario gisa emandako denbora konputatuko da, baldin eta ondoko baldintzak betetzen dituzten maisu/maistrak badira:

Atal honen barruan karrerako funtzionario gisa emandako denbora besterik ez da konputatuko.

2.) Maisu/Maistren Kidegoan karrerako funtzionario gisa zerbitzuan denbora txikiagoa eman izana.

3.) Antzinatasun txikiagoko sarrera-promozioa eta, honen barruan, lortutako puntuaziorik handiena.

3.- Irizpide hau Ikastola bat edo publiko bihurtutako Ikastetxe bat, izaera hori ez duen beste Ikastetxe publiko batean baterabiltzearen ondoriozko Ikastetxeetan uizango da aplikatzekoa.

39. atala.- Antzinatasuneko berarizko suposamendua, Ikastola/publiko bihurtutako Ikastetxeetan.

Dekretu honen ondorioetarako, publiko bihurtzeko abiapuntu izan zuten Ikastolan/publiko bihurtutako Ikastetxean behin-betiko lanpostua zuten eta bertan etenik gabe egon diren Maisu/Maistrek Ikastola/publiko bihurtutako Ikastetxe horretan bertan emandako zerbitzu-denbora osoa kontuan hartuko da Ikastetxean duten antzinatasun gisa.

Aipatutako Maisu/Maistrek Ikastolatik/publiko bihurtutako Ikastetxetik bertatik prozesuetan parte hartzen dutenean soilik izango da aplikagarria aurrikuspen hau.

40. atala.- Antzinatasuneko berarizko suposamendua, Ikastolek edo publiko bihurtutako Ikastetxeek parte hartzen duten bategite prozesuetan.

1.- Ikastolaren/publiko bihurtutako Ikastetxearen eta ezaugarri hauek ez dituzten Ikastetxeen arteko bategiteen kasuan eta emaitzazko Ikastetxean Lanpostuen Zerrendan aldaketak egiteagatik, aurrerantzean, gauzatzen diren prozesu guztietan, espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data baten barruko aukera baterako edo berradskribatzeko kasuetan, 39. artikuluak ezartzen duena aplikatzekoa zaion eta bategite-prozesuan parte hartu duen pertsonalak Ikastola/publiko bihurtutako Ikastetxe ez ziren Ikastetxeetatik abiatuta bategite-prozesuan parte hartu zuen beste pertsonalarekin batera parte hartzen duenean, ondoko ordenaziorako irizpidea aplikatuko da:

- Ikastetxe publikoetan edo publiko bihurtutako ikastetxeetan Maisu/Maistren Kidegoari dagozkion irakaspostuetan emandako zerbitzu-denbora.

Lehena.- Prozedura bateratua DBHrako sarrera eta Ikastetxeen bategitea

Prozesuak honako fase hauek izango ditu:

1.- DBHko lehen ziklorako sarrera

a) Ukituriko Maisu/Maistrek behin-betiko lanpostua zuten Ikastetxetik bertatik parte hartuko dute, otsailaren 13ko 35/1996 Dekretuak ezartzen duenaren arabera. Izan ere, Dekretu honek Euskal Autonomi Elkartean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloa ezartzeak ukitzen dituen unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakasleak birbanatzeko prozesua arautzen du.

b) Adierazitako Dekretuko 8.1.e. artikuluan biltzen den eskubidea aitortzeko, bategitearen ondoriozko Ikastetxerako Lanpostuen Zerrendak argitaratzen dituen, espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data bakoitzerako lanpostu-kopurua hartuko da kontuan.

Espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data zehatz batean behin-betiko lanpostua Ikastetxe bateginetan duten Maisu/Maistrek talde bakar bat osatuko dute eta talde hau aukera hori egikaritzeko ordenatuko da, VI. Tituluan xedatutakoaren arabera.

2.- Ikastetxeen Bategitea

II. Tituluan aurrikusitakoaren arabera egingo da eta ondoko aurrikuspena aplikatuko da:

Otsailaren 13ko 35/1996 8.1.e. atalean barnebiltzen den DBHko lehen ziklora sartzeko aurretiazko azpifasean parte hartzeko eskubidea aitortua izanik, ezaugarri horietako lanposturik lortu ez zutenek ezin izango dute, espreski, zuzeneko finkapeneko fasean parte hartu.

Pertsona hauek Dekretu honetako II. Tituluaren 3. Kapituluan arautzen den beste lanpostu batzuetara berradskribatzeko fasetik aurrera hartuko dute parte eta talde bakarra osatuko dute aurretik adskribatzen zireneko espezialitateko lanpostuetara adskribatu ez diren Ikastetxe bateginetako behin-betiko gainerako Maisu/Maistrekin.

Prozesuak ondoko fase hauek izango ditu:

1.- DBHko lehen ziklorako sarrera

a) Ukituriko Maisu/Maistrek behin-betiko lanpostua zuten Ikastetxetik bertatik parte hartuko dute, otsailaren 13ko 35/1996 Dekretuak ezartzen duenaren arabera. Izan ere, Dekretu honek Euskal Autonomi Elkartean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloa ezartzeak ukitzen dituen unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakasleak birbanatzeko prozesua arautzen du.

b) Adierazitako Dekretuko 8.1.e. atalean biltzen den eskubidea aitortzeko, xehekatzen/baterabiltzen diren espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigorrezkotasun-data bakoitzerako lanpostu-kopurua hartuko da kontuan, alabaina, lanpostu hauetako titularrak ez dira adierazitako eskubidearen subjektu izango.

2.- Harrera-Ikastetxean Haur Hezkuntza/Lehen Hezkuntza berrantolatzea

Euskal Autonomi Elkartean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloa ezartzeak ukitzen dituen unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakasleak birbanatzeko prozesua arautzen duen otsailaren 13ko 35/1996 Dekretuak ezartzen dituen irizpide eta faseei jarraituz egingo da, 19.e) atalean arautzen den fasea izan ezik, izatez, fase hau ez da gauzatuko.

Dagokion lanpostuen zerrendan ikastetxe honi dagozkion lanpostuak enplegatuko dira eta ezin izango dira erabili xehekatutakoak/baterabildutakoak.

3.- Lanpostua kendu-xehekatu zaieneko Ikastetxeko Irakasleak berrantolatzea

Euskal Autonomi Elkartean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloa ezartzeak ukitzen dituen unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakasleak birbanatzeko prozesua arautzen duen otsailaren 13ko 35/1996 Dekretuak ezartzen dituen irizpide eta faseei jarraituz egingo da, 19.e) atalean arautzen den fasea izan ezik, izatez, fase hau ez da gauzatuko.

Barne hartu beharreko lanpostuak dagokien Lanpostuen Zerrendaren arabera Ikastetxe jaulkitzailean iraun ahal izan duten lanpostuak eta lanpostu xehekatuak izango dira, eta ezin izango dira harrera-ikastetxeko lanpostuak erabili.

VI. Tituluan ezartzen diren irizpideen arabera ordenatuko dira.

5.- 3. Fasea igaro ondoren lanposturik gabe geratu diren ikastetxe kenduko/xehekatuko Maisu/Maistren aukeraketa, hutsik geratzen diren lanpostu baterabilduen artean, egokitzapena eta hizkuntz eskakizuna dutenak.

VI. Tituluan ezartzen diren irizpideen arabera ordenatuko dira.

6.- Espezialitateari dagozkion egokitzapen-baldintzak betetzen ez dituzteneko lanpostu batera adskribatzen direnek edo berehalako derrigorrezkotasun-datako hizkuntz eskakizuna duen lanpostu batera adskribatzen direnek -hizkuntz eskakizun hori egiaztaturik ez duten arren- egokitzapen eta hizkuntz eskakizunari buruzko baldintzak betetzen dituzteneko lanpostu hutsetan borondatez berradskribatzea.

Ondorio hauetarako, talde bakarra osatuko dute eta hau VI. Tituluan ezartzen diren irizpideen arabera ordenatuko da.

7.- Egokitzapen-baldintzak eta hizkuntz eskakizunak betetzen dituzteneko lanpostuetan finko daudenek egokitzapen eta hizkuntz eskakizunari buruzko baldintzak betetzen dituzteneko lanpostu hutsetan borondatez berradskribatzea, beti ere hutsik uzten duten lanpostua 4, 5 eta 6. Faseetan adierazten diren Maisu/Maistreetako bat egoki berradskribatzeko erabili badaiteke.

Berradskribapen honetan 4 eta 5. Faseetako norbaitek okupa dezakeen lanpostua hutsik uzten duten Maisu/Maistrek lehentasuna izango dute, 6. Faseko norbaitek okupa dezakeen lanpostua hutsik uzten duten Maisu/Maistrekiko. Multzo bakoitzaren barruan talde bakar bat osatuko dute eta hau VI. Tituluan ezartzen diren irizpideen arabera ordenatuko da.

8.- Habilitazio eta hizkuntz eskakizun mailako baldintzak haietarako betetzen dituzteneko lanpostu hutsei norbere borondatez berradskribatzea. Berradskribapen horretan parte hartuko dute habilitazioa eta hizkuntz eskakizun mailako baldintzak haietarako betetzen dituzteneko lanpostuetan daudenek, honako murriztapen hauek ezartzen zaizkiela:

- HE2 egiaztaturik izanda HE 2ko lanpostuetan finko dauden maisu/maistrek ezin izango dute HE 1eko lanpostuetara iritsi.

- Espezialitate zehatzetan finko dauden Maisu/Maistrek ezin izango dute Lehen Hezkuntzako plaza orokorretara iritsi.

VI. Tituluan ezartzen diren irizpideen arabera ordenatuko dira.

VI. Tituluan ezartzen diren irizpideen arabera ordenatuko dira.

10.- Prozedura honi jarraiki destinorik lortzen ez dutenek kendu izanaren izaera lortuko dute, beti ere egokitzapenik ez duteneko espezialitateetako lanpostuetara adskribatzen ez badira. Hala eta guztiz ere, "Ingelesa", "Frantsesa", "Euskara", "Entzumena eta Hizkuntza" eta Sendabidezko Pedagogiako Gela itxietan ezin izango da egokitzapenik gabe adskribatu.

Prozesua amaitutakoan kendu izanaren izaera lortu dutenak Maisu/Maistren Kideagoari dagozkion lanpostuak hornitzeko arloan indarrean dagoen araudiak xedatutakora bildu ahal izango dira. Gainera, lehentasuna izango dute ikasturte hasieran destinoak adjudikatzeko prozesuan behin-behineko izendatuak izan daitezen, bai lekualdatu dituzteneko Ikastetxean, bai zonako beste edozein Ikastetxetan.

INDARGABETZE XEDAPENA

Espreski indargabetzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1994ko urriaren 26an lanpostuen zerrendak aldatzeak ukitzen dituen maisu/maistrak aukeratzeko prozedura arautzeko emandako Agindua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ahalmena ematen zaio, bere eskumenen eremuan, Dekretu honetan xedatutakoa exekutatu eta garatzeko beharrezko xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko apirilaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate Eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala