Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 1996ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
1034

LEHIAKETA PUBLIKOA, "Osakidetzako profesionalentzako mikroinformatika ikastaroak" kontratatzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Espediente zenbakia: 290/20/1/00070/0000/0296-S.C.

Kontratuaren xedea: "Osakidetzako profesionalentzako mikroinformatika ikastaroak".

Lizitaziorako aurrekontua: 22.912.000 PTA, honako loteetan banatuta:

1. lotea: 5.728.000 PTA

2. lotea: 5.728.000 PTA

3. lotea: 11.456.000 PTA

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatula, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Osakidetzaren egoitza nagusian (Araba kalea, 11 - 01006 - Vitoria-Gasteiz) daude eskuragarri 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 17:00etara.

Behin-behineko fidantza: parte hartzeko beharrezkoa izango da Osakidetzaren Diruzaintzan administrazio alorreko eta berariazko klausulen pleguko karatularen 14. puntuan zehazturiko behin­behineko fidantza jartzea. Abalen bitartez gauzatzen bada, ez da beharrezkoa izango Diruzaintzan ezartzea.

Sailkapena: III taldea, 3 azpitaldea, C kategoria.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko eta berariazko klausulen pleguan 1-A eraskin gisa ageri dena.

Aurkezteko epea eta lekua: eskaintzak Osakidetzaren egoitza nagusian (Araba kalea, 11 - 01006 - Vitoria-Gasteiz) aurkeztu beharko dira, 1996ko martxoaren 8ko 12:00ak baino lehen.

Jendaurreko agertarazpena: 1996ko martxoaren 13ko 12:00etan irekiko dira eskaintzak Osakidetzaren egoitza nagusian.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko eta berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.

Presazko deklarazioa: espediente hau lehenbailehen izapidatu beharrekotzat jo du Kontratazio Organoak, 1996ko otsailaren 13ko erabaki baten bidez.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko otsailaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ÁNGEL CANCELO CALVO.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala