Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 1996ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
1031

LEHIAKETA PUBLIKOA, lehenbailehen izapidatu beharrekoa, Gipuzkoako Larrialditarako Lurralde Unitaterako gidaritza zerbitzua kontratatzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Espediente zenbakia: 290/20/1/00077/2801/0296.

Kontratuaren xedea: "Gipuzkoako Larrialditarako Lurralde Unitaterako gidaritza zerbitzua" kontratatzea.

Urteko aurrekontua: 7.900.000 PTA.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatula, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Osakidetzaren Gipuzkoako Barruti Zuzendaritzan (Obra, Instalazio eta Horniketetarako Administrazio Unitatea) daude eskuragarri 10:00etatik 14:00etara. Helbidea: Antso Jakituna hirib. 35, Donostia-San Sebastián.

Behin-behineko fidantza: lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da Osakidetzaren Diruzaintzan administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatulako 16. puntuan zehazten den behin­behineko fidantza jartzea.

Izapideak: presakoak, Gipuzkoako Barrutiko zuzendariaren 1996ko otsailaren 12ko erabakiaren bidez.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan I. eraskin gisa ageri dena.

Aurkezteko epea eta lekua: Osakidetzaren Gipuzkoako Barruti Zuzendaritzan (Antso Jakituna hirib. 35, Donostia-San Sebastián), Postaren Erregistro Nagusian, aurkeztu beharko dira eskaintzak, 1996ko martxoaren 7ko 13:00a baino lehen.

Jendaurreko agertarazpena: Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako jardunbidearen araberako eskaintzarik jasotzen ez bada, 1996ko martxoaren 15eko 11:00etan irekiko dira eskaintzak Osakidetzak Gipuzkoan duen Barruti Zuzendaritzan.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.

Donostia-San Sebastián, 1996ko otsailaren 13a.


Azterketa dokumentala