39. zk., 1996ko otsailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasuna
1029
LEHIAKETA PUBLIKOA, Gurutzeta-Barakaldoko ospitalerako "Inkontinentziako gaiak" eskuratzeko dena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Espediente zenbakia: 110/20/1/00051/3602/0196.
Kontratuaren xedea: "Inkontinentziako gaiak".
Aurrekontua: 28.788.700 PTA.
Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatula, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak GurutzetaBarakaldoko ospitaleko Hornidura Zerbitzuan daude eskuragarri 09:00etatik 13:00era. Helbidea: Gurutzeta auzoa, z/g Barakaldo (Bizkaia).
Behin-behineko fidantza: lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehazten den %2ko behinbehineko fidantza jartzea, 575.774 PTAkoa alegia.
Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan I. eraskin gisa ageri dena.
Aurkezteko epea eta lekua: GurutzetaBarakaldoko ospitaleko Erregistro-Administrazioan, goiko helbidean, aurkeztu beharko dira eskaintzak, 13:00a aurretik, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Jendaurreko agertarazpena: Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako jardunbidearen araberako eskaintzarik jasotzen ez bada, 1996ko martxoaren 29ko 11:00etan irekiko dira eskaintzak, Gurutzetako ospitalean (Gurutzeta auzoa, z/g Barakaldo - Bizkaia.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.
Gurutzeta, 1996ko otsailaren 5a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JOSU GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.
<FONT SIZE=2>