Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 1996ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
1026

LEHIAKETA PUBLIKOA, Gurutzeta-Barakaldoko ospitalerako "Proteinetarako erreaktiboak" eskuratzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Espediente zenbakia: 110/20/1/00044/3602/0196.

Kontratuaren xedea: "Proteinetarako erreaktiboak".

Aurrekontua: 12.941.050 PTA.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatula, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Gurutzeta­Barakaldoko ospitaleko Hornidura Zerbitzuan daude eskuragarri 09:00etatik 13:00era. Helbidea: Gurutzeta auzoa, z/g Barakaldo (Bizkaia).

Behin-behineko fidantza: lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehazten den %2ko behin­behineko fidantza jartzea, 258.821 PTAkoa alegia.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan I. eraskin gisa ageri dena.

Aurkezteko epea eta lekua: Gurutzeta­Barakaldoko ospitaleko Erregistro-Administrazioan, goiko helbidean, aurkeztu beharko dira eskaintzak, 13:00a aurretik, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Jendaurreko agertarazpena: Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako jardunbidearen araberako eskaintzarik jasotzen ez bada, 1996ko martxoaren 29ko 09:30ean irekiko dira eskaintzak, Gurutzetako ospitalean (Gurutzeta auzoa, z/g Barakaldo - Bizkaia.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.

Gurutzeta, 1996ko otsailaren 5a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSU GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala