Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 1996ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
1024

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarpena, erregaien laginak aztertzeko kontratua esleitzeko dena. (KBN C02/11/1995 esp.).

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Xedea.- Iragarpen honen idazpuruan zehazten dena. Ez da horren aldaerarik onartuko.

Aurrekontua.- Bost milioi eta zortziehun mila (5.800.000) pezeta.

Burutzeko epea.- Administrazioak hasteko agindua ematen denetik, 1996ko abenduaren 31ra arte.

Sailkapena.- Ez da eskatzen.

Behin-behineko fidantza.- 116.000 PTA.

Bulegoak.- Administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, betekizun teknikoena eta kontratua ahalik ondoen ulertzeko ezagutu beharreko gainontzeko elementuak Eusko Jaurlaritzaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan daude lehiatzaileen eskuragarri (Wellintongo Dukea hiribidea 2, beheko solairua, Vitoria­Gasteiz).

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia.- Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko eraskinean eskaintzen den ereduaren arabera bete eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan aurkeztuko dira eskaintzak, 1996ko martxoaren 19ko 10:00ak baino lehen. Eskutan edo aipatutako pleguaren 7.3. puntuaren azken idazatian zehazten den eran aurkeztuko dira. Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz.

Eskaintzak jendaurrean irekiko dira Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako bilera gelan, 1996ko martxoaren 19ko 12:00etan.

Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7.3. puntuaren azken idazatian zehazten den eran bidalitako eskaintzarik jasoz gero, 1996ko martxoaren 28ko 12:00etan irekiko dira eskaintzok.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko otsailaren 13a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala