Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 1996ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1018

AGINDUA, 1996ko otsailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1996ko Urruzuno Literatur Lehiaketarako dei eginez.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean euskara sustatzeko tresna baliagarri dela uste du literatur sorkuntza lana. Hori dela eta, ikasmaila horietako gazteek langintza horretarako pizgarri eta bultzagarri gisa hartu eta euskara beren gogoeta eta sentimenduak adierazteko tresna moduan landu dezaten, zera

Atal bakarra.- Urruzuno Literatur Lehiaketarako deialdia onartzea, agindu honen eraskinean zehazten diren oinarri-arauen arabera.

Lehena.- Oinarri-arauetan jardupide gaietan aurrikusi gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubideko eta Administrazio Jardupide Arrunteko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena.- Interesatuak deialdia eta oinarri-arauak inpugnatu ahal izango ditu, bai eta horien ondorioz Administrazioak egin ditzan egintza oro ere, Herri Administrazioen Araubideko eta Administrazio Jardupide Arrunteko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioko Legean ezarritako epean eta eran.

Hirugarrena.- Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria­Gasteiz, 1996ko otsailaren 14an.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

ERASKINA

OINARRI-ARAUAK

1.- Irakaskuntza Ertainetako 1996ko Urruzuno Literatur Lehiaketarako dei egiten da.

2.- Deialdi honetan 1995-96 ikasturtean Irakaskuntza Ertainetan diharduten ikasleek hartu ahal izango dute parte.

3.- Ikasle horien artean bi kategoria bereziko dira: B (BBBko 1. eta 2. kurtsoak, LHko lehen gradua eta IEEko 1. zikloa) eta A (BBBko 3. kurtsoa, UBI, LHko 2.gradua eta IEEko 2. zikloa).

4.- Literatur lanek orijinalak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute, nahiz prosaz nahiz poesiaz, bertso paperak barne, beti ere Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografi eta gramatika arauak betez, bestelako literatur saririk irabazi gabeak izan behar dutelarik. Gaia librea izango da.

5.- Lanak makinaz, tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Lehen orrialdean soilik lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta kategoria jarriko dira, dena ere letra larriz, egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe. Lanarekin batera eta gainean izengoiti bera beste ezer ez daukan sobre itxi baten barruan, honako datuok (ordena honetantxe):

Lanaren izenburua ____________________________

Egilearen izengoitia _________________________

Deiturak eta izena ___________________________

Kalea _____________________________ Zkia _____

Herria ______________ Tfnoa.______/P.K. ______

<CENTER><TABLE BORDER CELLSPACING=1 CELLPADDING=4 WIDTH=411> <TR><TD WIDTH="84%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Ikasmaila ____ Kategoria A </TD> <TD WIDTH="5%" VALIGN="TOP"> </TD> <TD WIDTH="7%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>B</TD> <TD WIDTH="5%" VALIGN="TOP"> </TD> </TR> </TABLE> </CENTER>

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3> <P ALIGN="CENTER"><CENTER><TABLE BORDER CELLSPACING=1 CELLPADDING=4 WIDTH=411> <TR><TD WIDTH="68%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P> Prosa</TD> <TD WIDTH="5%" VALIGN="TOP"> </TD> <TD WIDTH="23%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P> Poesia</TD> <TD WIDTH="5%" VALIGN="TOP"> </TD> </TR> </TABLE> </CENTER>

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3> <P>Ikastetxearen izena _________________________

Kalea ____________________Herria ____________

Probintzia ______________ Tfonoa ____________

6.- Lanen neurriak hauek izango dira:

<TABLE CELLSPACING=0 BORDER=0 CELLPADDING=4 WIDTH=590> <TR><TD WIDTH="6%" VALIGN="TOP"> </TD> <TD WIDTH="13%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Prosa:</TD> <TD WIDTH="3%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>-</TD> <TD WIDTH="78%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>B kategoria: 2 eta 6 orrialde bitartean. </TD> </TR> <TR><TD WIDTH="6%" VALIGN="TOP"> </TD> <TD WIDTH="13%" VALIGN="TOP"> </TD> <TD WIDTH="3%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>-</TD> <TD WIDTH="78%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>A kategoria: 3 eta 8 orrialde bitartean. </TD> </TR> <TR><TD WIDTH="6%" VALIGN="TOP"> </TD> <TD WIDTH="13%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>Poesia:</TD> <TD WIDTH="3%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>-</TD> <TD WIDTH="78%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>B kategoria: gutxienez 50 lerro.(Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke)</TD> </TR> <TR><TD WIDTH="6%" VALIGN="TOP"> </TD> <TD WIDTH="13%" VALIGN="TOP"> </TD> <TD WIDTH="3%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>-</TD> <TD WIDTH="78%" VALIGN="TOP"> <FONT FACE="Courier New" SIZE=3>A kategoria: gutxienez 75 lerro.(Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke)</TD> </TR> </TABLE>

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3> <P>7.- Ikastetxe berean lehiaketan parte hartu nahi duen ikasle kopuru handia egonez gero, ikastetxeko bertako literatur irakasle edo departamentuak aurre-aukeraketa egin eta onenak bidaltzea komeni da.

8.- Guztira 20 sari izango dira, kategoria bakoitzean 10: 5 prosa lanik onenentzat eta 5 poesia lanik onenentzat.

9.- Sari bakoitzak honako hauek izango ditu barne: 10 egun inguruko bidaia bat, bidaiako norbere gastuetarako 40.000 pta. eta oroigarria. Ikasle batek sari bat baino gehiago irabaztea suertatzen bada, sari bati dagokion bidaia eta bidaiako norbere gastuetarako dirua jasoko du soilik, bere aukera saririk gabe geratu den lanik onenaren egileari emango zaiolarik.

10.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak liburu bat argitaratuko du saritutako lanen bilduma gisa, Sagastiberri sailean.

11.- Idazlanak 1996ko apirilaren 19rako, egun hau barne, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean aurkeztu behar dira, honako helbide honetan:

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza)

Euskara Zerbitzua-Urruzuno Lehiaketa

Wellingtongo dukea kalea 2

01010 Vitoria-Gasteiz

12.- Hezkuntza sailburuordeak idazlanak aztertu eta sariak nori eman proposatzeko epaimahaia izendatu eta sarien behin betiko adjudikazioa erabakiko du, 1996ko abuztuaren 1a baino lehen EHAAn argitaratuz. Epe horretan erabaki espresurik ematen ez bada, parte hartzaileek ezin izango dute inola ere ulertu sarituak izan direnik. Aipaturiko epaimahaia literatura eta/edo irakaskuntzan nor diren euskal kulturaren munduko bost kidek eta Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko bi lagunek osatuko dute.

13.- Aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxienezko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira. Hala gertatzen bada, kategoria edo arlo batean eman gabe utzitako sariak beste kategoria edo arlo batean adjudikatzea erabaki dezake epaimahaiak, beste horretan saria merezi duten bost lan baino gehiago baldin badaude.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala