Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 1996ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
1017

AGINDUA, 1996ko otsailaren 15ekoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan txakurren amorruaren aurka jarduteko arauak emateko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Aurreko urteetan txakurren amorruaren aurka jarduteko arauak eman izan dira, eta iragan den bost urteko epean ez da beharrezkoa izan nahitaezko txertaketa ezartzea, ezta aipaturiko gaixotasun horren aurkako txertaketa-kanpaina ofizialik antolatzea ere, adierazitako epean gaixotasun horren kasu klinikorik ez baita izan.

Hortaz, amorruari dagokionez, Euskal Autonomi Elkarteko egoera epizootiologikoa ona dela kontutan hartuz, bidezko da aurreko ekitaldietan hartutako neurriei eustea.

Esandakoa gorabehera, komenigarritzat hartzen da organo eskudunek txakurrak jagon, kontrolatu, zentsatu, identifikatu eta erregistratzeko lanetan jarrai dezaten, horrek ahalbidetuko baitu, zoonosi horren kasurik sortuz gero, haren aurka berehala jotzea, indarrean dauden arauetan aurrikusitako neurriak hartuaz.

Ondorioz, eta animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen II. idazpuruan eta indarrean dauden gainerako arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, hauxe

1. atala.- 1.- 1996tik 2000ra bitarteko epean, txakurren amorruaren aurkako txertaketa borondatezkoa izango da Euskal Autonomi Elkarteko lurralde-eremuan.

2.- Beraz, adierazitako epean zehar, ez da gaixotasun horren aurkako txertaketa-kanpaina ofizialik antolatuko.

2. atala.- Aurreko atalean xedatutakoa ez da eragozpena izango organo eskudunek animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen II eta IV. idazpuruetan txakurrak jagon, kontrolatu, zentsatu, identifikatu eta erregistratzeko aurrikusten diren neurriak har ditzaten.

Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko otsailaren 15a.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala