Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 1996ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
337

IRAGARPENA, 1995/1996ko Umeen Gabonetako Parkean Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren stand baten diseinua, laguntza teknikoa eta gauzatzea esleitu dela jakinarazten duena. (KBN C01/121/1995 esp).

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 atalean xedatutakoaren arabera, 5.000.000 PTAko edo hortik gorako kontratuen esleipenak EHAAn argitaratu behar dira.

Ildo horretatik, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Zerbitzu zuzendariak, honako hau erabaki zuen 1995eko azaroaren 28an:

1995/1996ko Umeen Gabonetako Parkean Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren stand baten diseinua, laguntza teknikoa eta gauzatzearen kontratua Ardatz, S.L. enpresari esleitzea zazpi milioi bederatziehun eta laurogeita bost mila (7.985.000) pezetatan.

Lizitazioa, prozedura irekiaren bidezkoa eta lehiaketa publikoz esleitutakoa, 1995eko azaroaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarpenez egin zen.

Erabaki honek ez du administrazio bidea amaituko. Beraz, doakienek, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diote, hierarki mailan erabakia eman duen organoaren gainetik dagoenari, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuari alegia.

Erabakia eman zuen organoari edo errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoari aurkez dakioke errekurtsoa, hilabeteko epean. Aurkeztu ondorengo hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik eman, ezetsitzat joko da.

Ustezkoa zein adierazitakoa izan errekurtso arruntaren ezespena, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari. Aldez aurretik, aurkapenaren gai izan den erabakia eman zuen organoari jakinarazi beharko zaio.

Bi hilabetekoa izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko epea, errekurtso arruntaren adierazitako ebazpen­akordioa jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Erabakia adierazitakoa ez bada urtebetekoa izango da epea, errekurtso arrunta aurkezten denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 29.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala