Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lizartzako Udala
22

IRAGARKIA, Lizartzako planeamendurako laguntzazko arau subsidiarioetako, Goltzur zelaiko paisaiaren babespenerako plan bereziaren analisia-diagnostikoa eta aurrerapen agiria onartu direla jakinarazten duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Lizartzako Udalak, mila bederatziehun eta laurogeitamabosteko azaroaren hogeitabatean eginiko Osoko Bilkuran, 7/1985 Legeko 47.3 artikuluko quorumarekin, M.P. Amenabar eta J.A. Chavarri Arkitektoek, Ekain Abokatuak eta Udalak berak sustatutako, goltzur zelaiko paisaiaren babespenerako plan bereziaren analisia-diagnostikoa eta aurrerapen agiriari onarpena ematea erabaki zuen.

Espedientea informazio publikora ipintzen da, hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizia-lean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta herrialdeko egunkari zabalduenetako batean ezagutzera emango diren iragarkietatik azkenengoa argitaratu ondoko egunetik aurrera kontaturik, denbora horretan zehar, Udaleko Idazkaritza Nagusian aztertu ahal izango delarik, egoki iruditzen diren iradokizunak aurkezteko.

Lizartza, 1995eko azaroak 23.

Alkatea,

JOSE ANTONIO MINTEGI ARRATE.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala