Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zallako Udala
21

IRAGARPENA, Arau Subsidiarioetan R-1 izenaz seinalaturiko Sektore Urbanizagarriko Plan Partzialaren hasierako onarpenari dagokiona.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Lurretako jabeen ekimenaz izapidetutako Arau Subsidiarioetan R-1 izenaz seinalaturiko Sektore Urbanizagarriko Plan Partziala, 1995eko azaroaren 30eko ohiko bilkuran Udalbatza Osoak behin-behineko izaeraz onartuta; iragarki hau EHAAn, BAOn eta Lurralde Historikoko zabalkunderik handienetako egunkari batean argitaratuko denetik hasita eta 15 eguneko epean jendaurrean ikusgai jartzen da, hau guztia Lur Araubidearen inguruko Legearen Testu Bateratuaren 116. eta Premia Larriko Neurrietarako 17/1994 Legearen 6. artikuluetan xedatutakori jarraituaz.

Egingo den azken argitalpenetik epea zenbatzen hasiko da, eta epe barruan, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu batera arte Udaletxeko Bulego Teknikoan eta Idazkaritzan aztertzeko aukera izango da, egoki iritziko dioten erreklamazioak aurkez daitezen.

Poligono barruko lurretan lizentziak luzatzea etenda geratuko da, baldin eta euren xedapen berriek indarrean dagoen hirigintza-araubidearen aldaketarik badakarte. Etendura honen eraginak behin-betiko onarpena aprobatzean iraungiko dira edo hasierako onarpenetik hasita eta 2 urteko epea iraganda.

Zalla, 1995eko abenduak 7.

Alkatea,

LEANDRO KAPETILLO LARRÍNAGA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala