Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Barakaldoko Udala
20

IRAGARPENA, Udalak osoko bilkuran hirigintzari buruz hartutako zenbait akordio argitaratzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Udalak, 1995eko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, besteak beste akordio hau hartu zuen:

Lehenengoa.- Lutxana-Balejo alderako onartutako erabileren inguruan, Barakaldoko udal planeamendurako ordezko arauen puntu bat aldatzeari hasierako onarpena ematea. Alde hori planeamendurako ordezko arauen testu bateratuaren 289. atalean dago araututa. Disolbatzaileak ekoizterakoan hidrokarburo aromatikoen ordez azetatoak (estereak) erabiltzeak eragin du aldaketa. Izan ere, Plastificantes de Lutxana enpresaren ustez, azezatoak ingurugirori kalte txikiagoak eragiten dizkio aurrekoak baino, eta bere ekoizpenetan sartu ditu aldaketa horiek.

Aldaketaren xedea erabilera hauek ahalbidetzea da: alde batetik, A Industria Berezia, 51 zenbakia. 93. atalaren arabera, anhidridoen lantegiak sartzen dira hor, anhidrido azetikoa, maleikoa edo ftalikoa edota beren azidoak lortzeko direl lantegiak. Eta bestetik, D Industria Berezia, f idazatia. 96. atalaren arabera, estereak, gantza azido baxuagoen alifatikoak, azido butirikoa, karameloa, haxamina, iodoformoa, naftoleak eta erretxina gaiak, azido salizilikoa edo osagai organiko sulfonatuak ekoizten dira hor (hauek ez ordea: plastikoak moldeatu eta estrusionatzea eta plantxak egitea, sokak, tutuak, harizpiak, fibrak edota moldeatuz, burdinurtuz, kalandratuz, forneatuz, edo estrusionatuz ekoiztutako osagai optiko plastikoak).

Bigarrena.- Informazio publikorako aldi bat zabaltzea hilabete baterako, iragarkien oholean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaian gehien saltzen diren egunkarietatik batean iragarkiak argitaratuz. Epe horren barruan, eraginpean daudela uste dutenek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte beren interesen alde. Bestalde, administrazio espedientea eta agiri teknikoak aztergai edukiko dituzte Udaletxeko Hirigintza Arloko Planeamendu Sekzioaren bulegoetan (6. solairua).

Hirugarrena.- Eraginpean dagoen eremuan lizentziak ematea etetzea, Lurraren Araubide eta Hiri-Antolaketari buruzko ekainaren 26ko 1/1992 Erregeren Legegintza Dekretuaren 102. atalean agindutako moduan.

Laugarrena.- Proiektu hau behin-behingoz onartutzat jotzea, jarritako epearen barruan alegaziorik aurkeztu ezean. Kasu horretan, alegaziorik aurkezten ez bada alegia, administrazio espedientea eta agiri teknikoen bost kopia, behar den moduan izapidetuta, Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailari bidaliko zaizkio proiektua behin-betiko onar dezan, hala erizten badio, Lurraren Araubide eta Hiri-Antolaketari buruzko 1992ko ekainaren 26ko legearen Testu Bateratuaren 114.2 atalean agindutako moduan.

Bosgarrena.- Akordio honen berri Plastificantes de Lutxana enpresari eta Barakaldoko Udaleko Industria, Merkataritza eta Zerbitzu Arloko Baimenetarako Sailari ematea.

Barakaldo, 1995eko azaroak 16.

Alkatea,

CARLOS PERA TAMBO.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala