
2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Gipuzkoako Foru Aldundia
19
IRAGARKIA, Ordiziako 3 eta 6 Hirigintza-Garapenerako Barrutiei (Gargarza Plaza - Villa Eugenia) eragiten dien arau subsidiarioen elementuen aldakuntzari buruzkoa.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Diputatuen Kontseiluak, 1995eko azaroaren 21eko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren xedapen zatia ematen da ondoren argitara:
"Behin-betiko onarpena ematea Ordiziako 3. eta 6. Hirigintzako Garapen Areei (Garagartza Plaza eta Villa Eugenia) buruzko Hiri Antolaketako Arauen Elementu Aldaketari, bertako udalak sustatutakoari.
Zuzeneko Iharduketako 3.1 Unitateari dagokionez Ordiziako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketaren espedientean, 1990eko urtarrilaren 23an behin-betiko onartutakoan, dauden aldaketak islatzen dituen zuzendutako dokumentazio grafikoa Foru Aldundian aurkeztu beharko da hilabeteko epean, diligentziatu eta espedientean sartu ahal izateko.
Erabaki hau behin-betikoa da administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean."
Donostia-San Sebastián, 1995eko azaroak 29.
Idazkari Teknikoa,
JAVIER CAPDEVILA MAYORAL.
<FONT SIZE=2>
RSS