Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gipuzkoako Foru Aldundia
18

IRAGARPENA, Donostia-San Sebastíanen Uri Antolamnenduaren Plan Orokorraz.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Diputatuen Kontseiluak, 1995eko azaroaren 16ko batzarraldian, ondoren argitara ematen den Erabakia hartu zuen:

"Udal tramite egokia egin aurretik, Donostiako Hiri Antolaketako Plan Orokor berria aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundi honetan behin-betiko onarpena emateko.

Dokumentuaren helburua da gaur egun udalerrian indarrean dagoen hirigintzako antolaketa, hau da, 1962ko Hiri Antolaketako Plan Orokorra, egokitu eta berrikustea, onartu zenetik hogeita hamar urte baino gehiago iragan eta gaur arte aldaketa espediente ugari tramitatu eta onartu arren, ez baita izan oraindik behar bezala egokitua indarrean dagoen hirigintzako legeriara eta ez baitira birkontsideratu oso-osorik egondako proposamenak, horrela hiriaren hirigintza, gizarte eta ekonomi gorabeherekin bat datorren Plan berri bat izan dezan Donostiak.

Aurrera atera ez ziren ekimen batzuen ondoren, Plan Orokorra egokitu eta berrikusteko prozesuari 1988ko maiatzaren 27ko udal batzarrearen erabakiak eman zion hasiera, erabaki horretan lan hori egingo zuen Plan Orokorreko Bulegoa eratu baitzen.

Egokitze prozesuak, orain derogatuta dagoen 1976ko apirilaren 9ko Lurraren eta Hiri Antolaketaren Legeko Testu Bateginetik abiatzen denak, gorabeherak izan ditu denboran zehar, erantzun behar izan zaiela, lehenik, Hirigintzako Araubidearen eta Lur Balorazioaren Erreformari buruzko Legea, ondoren 1992ko Lurraren eta Hiri Antolaketaren Araubideari buruzko Legeko Testu Bategina eta, era berean, prozesu horren azken aldian, Eusko Legebiltzarrak Etxebizitzari eta Hirigintzako Plangintza eta Kudeaketa agiriei buruzko Presazko Neurriei buruz emandako 17/1994 Legea eman ondoren, testu horietako exigentziei.

Dokumentu egokia azkenik idatzi ondoren, 1991ko apirilaren 30ean egindako udal batzarrean erabaki zen jendaurrean erakustea Planaren Aurrerapena, plangintzako irizpide, helburu eta soluzio orokorrak biltzen dituena. Jendaurrean bost hilebetetan erakutsi zen eta denbora horretan idatzi ugari ailegatu ziren iradokizunak eta alternatibak emanez.

Plana egin ondoren, hasierako onarpena 1994ko martxoaren 28ko udal batzarrean eman zion Udalbatzak hasierako onarpena, batzarraldi horretan onartutako zuzenketak erabaki osagarri gisa edota dokumentuetan sartu beharreko aldaketa gisa sartu zirelarik, kasuen arabera.

Plana jendaurrean erakutsi zenean, 318 alegazio idatzi aurkeztu ziren guztira. Alegazio horiei buruzko informe egokiak egin ondoren, Udal Batzarrak, 1994ko abenduaren 28ko batzarrraldian, erabaki zuen behin-behineko onarpena ematea Donostiako Plan Orokorrari, 1994ko azaroan egin ziren "Plan Orokorreko Bulegoak jendaurrean erakusteko tramiteari buruz egindako Informea" eta "Behin-Behineko Onartzeko Dokumentua (Aldatutako testuak)" idatzietan dauden aldaketak eginez eta ekitaldi horretan bertan onartutako zuzenketak sartuz; eta bigarren, jendaurrean erakusteko denbora gehiago ematea funtsezko izaerakoak direlako AÑ.10 Belartza, IB.02 Tolare eta IB.09 Muitegi eremuei, IG.07 Igeldoko Zabalpena eremuaren zati bat lur hiritarrezintzat sailkatzeari, Martuteneko Andonegin lur ondare publikorako gordetako eremuaren mugaketari eta Lur Hiritargai Epedunaren Lehen Laurteko Hirigintzako Probetxamenduen Kuadroari buruz egin diren aldaketak.

Bigarren aldiz jendaurrean erakutsi eta informe egokiak egin ondoren, Donostiako Udalak 1995eko martxoaren 6an egindako batzarraldian erabaki zuen, azkenik, lehen, onartzea "Bigarren aldiz jendaurrean erakusteko tramiteari buruzko informean" proposatutako aldaketa eta birregokitzapenak eta, bigarren, behin-behineko onartzea oso-osorik Donostiako Hiri Antolaketako Plan Orokorra, 1995eko otsailean egindako "Behin-behineko onarpenerako Dokumentua (Aldatu diren testuak)" idatzia barne dela, idatzi horretan sartuta daudelarik 1994ko abenduaren 28ko udal batzarrean hartutako erabakietako aldaketa eta berregokitzapenak eta aurreko lehen erabakian aipatutako beste haiek ere, ZU.01 Zubietako Kaskoa eta ZU.03 Zubietako Zabalpena eremuetako mugaketari eta Zubietan eta IG.02 Torre Satrustegi eremuan antolaketa baldintzei buruzko aldaketa eta berregokitzapenak eginez.

Lurralde Antolaketako Batzordearen informeak aldeko iritzia eman zien bide sare, espazio libreen sistema orokor, ekipamendu sistema, etxebizitza, industri eta hirugarren sektorearen kuantifikazio eta merkataritza iharduerari buruzko proposamenei eta 17/1994 Legea betetzeari; dokumentuaren behin-betiko onarpena, hala ere, trenbide sare, baliabide naturalen antolaketa, kultur ondare eta bestelako zehaztapenetan aldaketa batzuk egitearen baldintzapean geratzen da, aldi berean iradokizun eta ohar batzuk ere egiten dituelarik Autobusen Geltokiari, Groseko Kirol Portuari, Osasun Hiriari eta Udal Ibilgailutegiari dagokienez.

Batzordearen informearen osagarri Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Departamentuko sailburuak, 17/1994 Legeko 5.2 artikuluan dagoen salbuespenaren aplikazioa baimenduz, emandako Agindua da, lege horretan seinalatutako gutxieneko estandarrak globalki betetzen direlako, izan ere, lur hiritargaiko sektoreetan betetzen ez badira ere, lur hiritarrean egiten den soberako aurrikuspenarekin bete egiten delako.

Bestalde, espedientea Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioko Kosta Zuzendaritzara bidali eta gero, hasiera batean kontrako iritzia eman zuen eta, Donostiako Udalak 1995eko abuztuan egindako beste dokumentazio berri bat bidali ondoren, Zuzendaritza Nagusi hark beste informe bat egin zuen 1995eko urriaren 25ean, oraingoan aldeko iritzia emanez. Azken idatzi horretan ohar batzuk ere egin zituen eta adierazi behin-betiko onartuta geratuko den Proiektuan sartu behar dela bidalitako dokumentazioa, hau da, A Dokumentua, Memoria, Plan Orokorreko A Dokumentuan sartzeko epigrafe bat duena; B Dokumentua, Kosta Legeak hartzen dituen Eremuen Hirigintzako Arauak; eta D Dokumentua, Planoak, Lege horri jarraitzen zaiola erakusten dutenak, eta Lege hori aplikatzeko udalerriko lurzoruen hirigintzako sailkapenari buruzko informea ere.

Era berean, Unibertistateak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Iekrketa Departamentiak Plan horretako proposamen batzuek Gipuzkoako Unibertsitate Kanpusean duten eraginari buruzko ohar batzuk aurkeztu dituzte.

Gainera, Plana tramitatzen ari zela partikular batzuk, Plan Orokor horren edukinari buruzko ohar eta eskaerak eginez, igorritako idatziak ere sartu dira.

Hori guztia behar bezala aztertu eta baloratu dugu Erabaki honetako proposamena egin aurretik.

Donostiako Plan Orokor berriak "hiria eraikitzeko" proposatzen dituen helburuak deskribatzen ditu bere Memorian.

Lehenik, hiriaren garapenaren "amaiera" Ibaeta eta Urumeako ibarretan, antolaketa egitura unitario bat izango duena, arkitektonikoki antolatua eta funtzionalki koherente izango dena. Garrantzirik haundienekotzat hartzen du Planak zeregin hori Donostia eraikitzeko orduan, izan ere orain arte eraginkortasun haundiz eta kalitate arkitektoniko eredugarriz haunditzen eta "zabaldurak" eraikitzen jakin izan baitu hiriak.

Lehen zabaldurarako, Ibaetakorako, egitura konplexua proposatzen da, orain dauden garapenak eta erabilera anitzeko programa bat bilduko dituena, horien artean Unibertsitate Kanpusa azpimarratu behar delarik garrantzi haundia duelako funtzionalki eta eraikuntzaren alderditik. Zabaldura horrek "hiri alternatiboa" konfiguratu nahi du, hiru multzo unitario eta orekatua bere konposaketa funtzionalean, Urumeako ibarreko "zabalduretako" hiriaren erdialde indartsuan dagoen zerbitzu sektorearen kontrapisu izango dena eta haren presioa gutxituko duena.

Bigarren zabaldura, azken multzo hori -hirigunea- Loiolako "saihesbideak" markatutako mugaraino errematatzen duena, erregular eta unitarioagoa da bere konfigurazioan eta barnean ditu "saihesbide" horretarako sarbide sistema birregituratzea, ibarreko zati haundi batek egun ez baitu balio hirilur izateko; Urumearen kanalizazioaren jarraipena Loiolaraino eta Madril-Irun Trenbidea estaltzea, horrela oztopo horiek daudelako Urumeako ibarraren zati horrek, Loiolatik gora dagoen alderdiak, erdiko "zabalduren" multzoarekin konparatuta, duen marginaltasun egoera konponduta geratuko delarik.

- Hiri barneko bide sarearen mailaketa amaitzeko proposamena. Proposamen horretan, goian aipatutako "zabalduren" kasuan bezala, neurri batean berriak ez diren elementu eta loturak proposatzen dira, izan ere ia oso-osorik eta ikusmoldean aldaketa txiki batzuekin, 1962ko Plan Orokorrean jasota baitaude, bat bera ere ez bada ere gauzatu eta, ez hori bakarrik, obra horiek gauzatzea, gainera, behin-betirako eragotzita egon daitezke, egiten ari diren eraikuntza garapenak eta hirigintzako proiektuak direla-ta.

Elementu horien artean garantzitsuentzat hartu behar dira Amara-Ibaeta bide ardatza eta Ondarretarekin izango duen lotura Pio Baroja pasealukutik, horrela Urumea eta Ibaeta ibarrak "lotuz"; Ibaetako zabalduran dauden bide aldaketak -Tolosa hiribideko glorietak birmoldatu eta egitea- eta Amara-Osinagakoan -Saihesbiderako sarbideen birmoldaketa eta Egiako zubi berria; Amara Berriko bide sarea berregituratzea, Pio XII.aren plazako glorietaren trazatua, Amarako Zabaldurari buruz Machinbarrenaren proiektuak proposatzen zuena, berreskuratzea barne dela; Ehunurteurrenaren plazan proposatutako zubi berria; eta, azkenik, Urumearen eskuin aldeko bide birmoldaketa.

Proposatzen diren bide sareko beste eskuhartze txikiago batzuk ondoko hauek dira: Aldapetaren eta Kortazar Zabaldurako bide sarearen arteko lotura hobetzea, San Bartolomeko horma suntsitzeari lotuta dagoena; Ametzagaina hiribidearen luzapena; Loiola eta Intxaurrondoren arteko lotura; Altzako sarbide berria A-8 Autobideko Pasaiako lotunetik; etab.

- Egun eraiketa edo proiektu fasean dauden eta izaera metropolitanoa duten ekipamendu haundiak: Ibaetako Unibertsitate Kanpus berria, Auditorioa eta Kursaaleko Kongresu Jauregia.

- "Hiri Parke" berrien proposamena, mende hasierako hiritik jasotako ondare aparta osatzeko: Satrustegi Dorreko parkea, Lugaritz eta Castill Blancoko parkeak, Arbaizenea, Puyu...

- Industri eta zerbitzuetako produkzio gune berrien garapena hiri inguruetan: Miramon, Zuatzu... eta Garberako merkataritza zentroa...

- Bide elementu berriak errepide sarean integratzea, Ospitalak-Martutene-Intxaurrondo ingurabide berria eta A-8/CN-I saihesbidearekin izango duen lotura.

- Urumea Martuteneraino kanalizatzea eta puntu horretatik aurrera, goraldera, Ergobiaraino uholdeetako defentsak jartzea ibaiertzean.

Aipatu ditugun iharduketa horiek, lur hiritarra asetu eta urbanizazio eta zuzkidurak berritzeko operazioekin eta garrantzi gutxiagoko garapen berriko eskuhartze batzuekin batera, hiri eraiketako programa anbizioso bat dira eta horrek eskatuko du Udalaren eta gainerako herri administrazioen -Diputazioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Administrazioaren- eta, era berean, sektore pribatuaren inbertsio eta kudeaketa ahalegin haundia, Planak berak inolako zalantzarik gabe "oso garrantzizkotzat" hartzen duena.

Plan Orokorreko dokumentuen edukia ondoko hau da:

- A Dokumentua. Memoria;

- B Dokumentua. Hirigintzako Arauak, hiru zati dituena: Arau Orokorrak, Hirigintzako Iharduketa Eremuetarako Arau Bereziak eta Hirigintza Ondarearen Katalogoa;

- C Dokumentua. Ekonomia eta Finantza Azterlana eta Iharduteko Programa; eta

- D Dokumentua, informazio planoak eta antolaketa planoak bereizita dituena, antolaketa planoetan itsas-lehorreko eta portuguneetako jabari publikoko mugaren lerroak sartuz, eta era berean, Kosta Legean erabakitakoari jarraituz babeseko zortasun zonak ere.

Sistematizatzeko xedez, 16 auzotan egituratzen ditu proiektuak udalerriko lur eremu hiritarra eta hiritargaia, Hirigintzako Iharduketako Eremuen definizioaren bidez antolatzen direnak, horrela Altza auzoa 25 eremu ezberdinetan zatitzen da, Amara Berri 9an, Añorgan 13an, Antigua-Ondarreta, 10ean, Ategorrieta-Ulia 5ean, Aiete 18an, Erdialdea 7an, Egia 7an, Loiola-Martutene 15ean, Mirakruz-Bidebieta 6an, Miramon-Zorroaga 9an eta Zubieta 5ean, aldi berean lur hiritarrezinean 6 eremu mugatzea planteatzen du.

Aldi berean, hautatu den plangintza agiri motari dagozkion hiru lur kategoriak bereizten dira. Lur hiritarrean 21 eremu antolatzen dira Altzan, 6 Amara Berrin, 11 Añorgan, 8 Antigua-Ondarretan, 5 Ategorrieta-Ulian, 13 Aieten, 7 Erdialdean, 22 Egian, 3 Grosen, 18 Ibaetan, 7 Igeldon, 7 Intxaurrondon, 14 Loiola-n, 6 Mirakruz-Bidebietan, 6 Miramon-Zorroagan eta 3 Zubietan.

Lur eremu hiritarrezina bere erabilera, xede eta babesaren arabera bereizitako zonetan egituratuko da, ondoko izen hauen pean: D-100. Babes Bereziko Zona Landatarrak, D-100. Babestuako Baso Zonak, D-120. Zubietako Ibarra Babesteko Zona Landatarrak, 2-200. Zona Landatar Komunak eta D-210. Zona Landatarra, etxebizitzetarako tolerantzia dutenak.

Egitura Orokor eta Organikoaren barruan, Komunikabideen Sistema Orokorrak eta Espazio Libreak bereiztu egiten ditu dokumentuak, nahiz eta adierazi behar den Espazio Libre gisa, oro har, Mendizorrotz, Lau Haizeta eta Uliako atseden lekuak kalifikatzea eztabaidagarria izan daitekeela, izan ere adierazten baita Plan Berezia izango dela erabakiko duena zona horietan partikularren titularitatepean geratuko diren lur eremuak zeintzuk izango diren eta, hala ere, eremu horiek sartzen direlako Memorian seinalatutako 38 m2 eta biztanleko espazio libreen estandarrak kalkulatzeko.

Era berean, Ekipamendu Komunitarioko zonak ere bereizten dira, eta Zerbitzu Azpiegituretako eta Ibai eta Kosta Azpiegituretako zonekin batera dauden titularitate pribatuko ekipamenduak ere sartzen dira multzo horretan. Halaber, Zona Landatarrak eta Etxebizitza, Industri eta Merkataritzako Zonak ere bereizten dira. Zona horiei dagokienez, Planak erabilera eta eraikitzeko tipologien araberako klasifikazioa ezartzen du, zona horietako bakoitzari bere erabilera eta tipologia egozteko, kasu batzuetan izaera mistoa ere ematen zaielarik grafiatutako zonakatze globalean batere jaso gabe.

Eremu bakoitzeko Arau Bereziek normalki zonakatze globaleko plano batean, zonakatze xehatuko beste batean eta hirigintzako plangintza garatu, kudeatu eta gauzatzeko baldintzen beste batean zehazten dira, kasuren batean dokumentazio hori falta dela eta burutu edo burutzen ari den garapen plangintza ordezkatzen duela aurkitu dugularik, horrela, agian, interpretazio zailtasunak sor daitezkeelarik.

Bistakoa da, bestalde, dokumentuaren kalitate teknikoa, lan horrek dituen ikusmolde eta sistematikak hiri eta lurralde plangitzako lan asko egiteko balioko baitu.

Bestalde, eta Planaren oinarrizko edukinaren azterketatik begiratuta, argi eta garbi geratu da azpiegitura, ekipamendu eta etxeguneetarako eta ekonomia ihardueretarako lur hiritargarriei buruzko aurrikuspenek, Gipuzkoako hiriburu delako eta lurraldean jokatu behar duen papera dela-ta, eman behar zaion etorkizuneko ikuspegia ematen dioetela Donostiari.

Bide azpiegiturei dagokienez, Plan Orokorrak oinarrizko operazioak jasotzen ditu, hala nola: N-I errepidea Lasarten eta A-8 autobidea Aritzetan lotzea, Urumeako autobidea, A-8/N-I saihesbidearen lotuneen birmoldaketa eta -Planeko programatik kanpo- errepide horien "bigarren ingurabidea" edo kanpoko saihesbide berria. Obra hirietako gehienak Euskal Herriko Errepide Plan Orokorrean daudenak dira eta, hortaz, oso-osorik hartzen ditu bere gain Foru Diputazio honek.

Obra hidraulikoei dagokienez, Plan Orokorrak garrantzi haudnia ematen die edateko uraren hornidurari, ur zikinen saneamenduari eta Urumea eta Oriako ibaietan uholdeei aurrea hartzeari, Foru Diputazio honek, noski, bere egiten dituen problemak direlarik. Zentzu horretan, atseginez seinalatu nahi dugu Añarbeko Mankomunitateak onartu duela iada Urumeako arroaren eta Pasaiako badiaren saneamendu eskema, Planaren dokumentuan jasotakoaren ezberdina delako, aldatu egin beharko delarik Planean.

Ekipamenduei dagokienez, bereziki aipatu nahi dugu Kursaaleko Auditorioa eta Kongresuen Jauregia, jauregi horrek duen dimentsio eta garrantzi ekonomiko haundia dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Kultura Ministerioak, eta Donostiako Udalak ere noski, kofinantzatuko duten kultur eta turismo ekipamendua dena.

Logikoa da, hala ere, konplexutasun horretako dokumentu batek instantzia ezberdinetatik oharpenak jasotzea, goian aipatu ditugularik horietako batzuk; gerta daiteke, era berean, soluzioak, ere, beti aho batez onartuak ez izatea eta, azkenik, arlo horretan eskua duten administrazioen artean behin-betiko akordiorik ez delako eman, hirirako garrantzi haundiko arazo batzuk erabaki gabe uztea -horietako batzuk benetan garrantzizkoak, adibidez Autobusen Geltokia.

Horrela, halaber, eta hiri hondakin solidoen tratamendua aseguratzeko nahiko azpiegiturarik ez dagoenez Planaren indarraldiaren mugan, kontuan hartu behar dira, eta sustatu ere eskualde edo lurralde markotik, hiri hondakin solidoen tratamendurako egon litezkeen azpiegitura soluzio eta kokalekuak.

Normala da, era berean, dokumentazioan kontraesan eta akats batzuk aurkitzea, konpondu beharrekoak. Zentzu horretan Planeko Bulegoak berak "Behin-behineko onarpena eman zaion dokumentuaren birregokitzeak eta akatsen zuzenketak" izeneko dokumentua idatzi du, 1995eko irailean egindakoa, espedienteari atxikita geratu dena eta idatziko den Testu Bateginean jasotzekoa. Era berean, Diputazioko zerbitzu teknikoek ere beste dokumentu bat egin dute eransteko, akats, zehaztasun falta edo kontraesan batzuk adieraziz, Testu Bategin hori egiteko orduan Plana hobetzeko balio dezan eta haren indarraldian zehar hutsunerik edo interpretazio arazorik ez dadin egon.

Hori guztia ez da eragozpen Foru Diputazio honek behin-betiko onarpena emateko, nahiz eta onarpen hori Erabaki honen xedapen zatian jasotzen diren, eta Udalak Planean sartu beharko dituen, baldintzen pean eman. Baldintzak funtsezki udalgaindiko administrazioen esku dauden gaiei dagozkienak dira, hala nola: itsasertz, ibaietako ubide eta interes haundiko beste espazio batzuen babesa, lur hiritargaiko eraiketa araubidea barne eta azpiegitura haundiak, batez ere komunikabide eta obra hidraulikoekin zerikusi dutenak.

Espedientean dauden txostenek nahiko ongi zuritzen dituzte baldintza horiek, beraz ez da beharrezko horretarako zeuden arrazoiak hemen zehatz-mehatz ematea.

Konkretuki, eta Foru Diputazioari dagokionari buruz, Diputazioak bere gain hartuta dauzka konpromisu ekonomiko batzuk, bere eskumeneko gaiak direlako edota horrela erabaki duelako edo akordioak edo hitzarmenak indarrean daudelako.

Diputazioak Plana onartzeak ez du esan nahi berez beste konpromisu batzuk hartzen dituenik.

Diputazioak dituen eskumenen barruan edota beste administrazioen eskumeneko diren iharduerak sustatu edo laguntzeko duen ahalmenaren barruan beste konpromisu ekonomiko batzuk hartzea, hortaz, bere erabaki propioen eta une bakoitzean indarrean egongo diren programen arabera egingo dituen akordio edo hitzarmenen mende egongo da.

Dena dela, argi eta garbi geratu behar du inbertsio publikoen programazioak administrazio bakoitzaren urteko aurrekontu baliabideen mende egon behar duela.

Obra Hidraulikoei dagokienez, gainera, kontuan hartu behar dira Estatuak Autonomi Elkarteari iada egin dion transferentzia eta euskal administrazio hidraulikoaren antolaketaren gainean dagoen ezbaia, gai horretan transferentziak egokitzeko baitaude Autonomi Elkarte osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanen Legearen barruan. Zentzu horretan, udalgaindiko udal administrazioek, udalekin egingo dituzten hitzarmenetan azalduko diren portzentaian eta epeetan, bere gain hartuko dituzte edateko ura depositoetara ekartzeko obrak eta ur zikinen saneamendukoak eta, era berean, uholdeei aurrea hartzeko obrak, Estatuak interes orokorrekotzat oraindik hartu ez dituenak, edota etorkizunean har ditzakeenak, izan ezik.

Hori guztia kontuan hartuta, Diputatuen Kontseilu honek, eztabaidatu ondoren eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko diputatuaren proposamenez,

Lehen.- Behin-betiko onarpena ematea Donostiako Hiri Antolaketako Plan Orokorrari.

Planaren dokumentazioa Udalak, 1995eko martxoaren 6ko batzarraldian hartutako erabakian jasota dagoen eran eta baldintzekin, behin-behineko onarpena eman ziona da, zeinari eransten zaion 1995eko abuztuan egindakoa Kosta Zuzendaritza Nagusiaren derrigorrezko txostenari jarraituz.

Onarpena ondoko baldintza hauekin egiten da:

1.- Azpiegituren Sistema Orokorra

1.1.- Bide eta Errepideko Garraio Azpiegitura.

1.1.1.- Ulertu behar da, oro har, Plan Orokorreko dokumentuan azaltzen diren bide sare sistemako soluzioak egoki ditzaketela administrazio eskudunek nahiz "plangintza xehetuaren" bidez nahiz doakien "obra proiektuen" bidez.

Xedapen hori alde batera utzi gabe, arazo batzuk aztertuko ditugu puntuz puntu.

1.1.2.- Urumeako autobiaren trazaturako Planak planteatzen dituen sokuzioak, hau da, Campos Elíseos deritzan zonan tunel artifiziala eraikitzea eta, batez ere, Loiolako auzotik iragatean bidea lurperatzea ez dira guretzat eman daitezkeen soluzio bakarrak eta, errepide ikuspuntutik ezta egokienak ere, hortaz ez dute izaera loteslerik edukiko, azken erabakia onartuko den eraikitzeko proiektuan esandakoaren arabera hartuko delarik.

1.1.4.- Ospitalak-Martutene lau erraiako bidetarteari dagokionez, uste dugu soluzio horrek ez duela izaera loteslerik eduki behar eta ondorengo azterlanak zehaztu behar dutela. Gainera, ekialdeko norabidean saihesbidera sartzeko erdialdabidea gehiegi hurbiltzen da Karlos I. hiribideko adarrera, hortaz zehaztu egin beharko da hori proiektu egokian.

1.1.5.- Lasarte-Aritzeta errepideari buruz, errepidearen zabalgune osoa hartu behar da bide sistema orokor gisa, hortaz tuneal artifizialaren alderdia ere sartuz.

Lasarte-Aritzeta errepide horren eta N-634 errepidearen arteko loturako glorieta aldatu egin beharko da, Foru Diputazioak idatzi eta tramitatu duen Eraiketa Proiektuan definitutako soluzioa jasoz.

Gainera, puntu horretan AÑ.10 Belartza eremurako sarbidea erabaki nahi bada, soluzio hori funtsezki aldatu behar da Foru Diputazioko departamentu eskudunak seinalatatuko dituen jarraibideen arabera, errepideko zirkulazioarekin ez dadin interferentziarik gertatu.

1.1.6.- Egungo CN-1 errepidean Añorga Txikiko lotunea egiten bada beharko den lur eremuak erreserbatuta segitu behar du, lur eremu hori bide sistema orokor gisa hartuz (AÑ.04 eremua).

N-I errepidean, gainera, kendu egin behakro dira AÑ.13 N-I Errepidea ardeldian, Unanue Berriren eta AÑ.06 Errezola Harrobiaren ondoan grafiatzen diren ezkerrerako birak.

1.1.7.- Tolosa hiribidean Errotaburuko glorietaren diseinu xehetua ez da lotesletzat hartzen.

1.1.8.- Herrerako eta Txingurriko sarbideko adarrak birmoldatzeko obrak ere ez dira lotesletzat hartzen eta obra horien komenientzia eta ezaugarriak geroago aztertu beharko dira.

1.1.9.- A-8 autobidetik Pasaiarako sarbidean, sarbide horren, Beraungo sarbidearen eta Landarro-Altza bide berriaren arteko bidegurutzeko glorieta maila bikoitzean egin daiteke eta kendu egin beharko da AL.21 Esnabide eremuaren ondoan aurrikusitako glorieta zatitua, puntu horretan ez delarik ezkerrerako birarik onartuko.

1.1.11.- Donostiako Udalak hiriarteko Autobusen Geltokiaren kokapena finkatu behar du, Plan Orokorraren proiektuan aurrikusitako era anitzeko geltokiaren soluzioa Donostialde eta Bidasoa Beheko Lurralde Plan Partzialaren Aurrerapenean iradokitakoarekin eta Foru Diputazioko Garraio eta Errepide Departamentuak planteatutako arternatibekin konparatuz, Planaren beste xedapenetan izan ditzakeen eraginak baloratu behar direlarik beti. Dena dela, gogoan edukiko da Errepideetako Garraioen Antolaketako Legean gai horri buruz erabakitakoa eta hartuko den erabakia Foru Diputazioko eta Eusko Jaurlaritzako organo eskudunekin adostasunean egingo da.

1.1.12.- Udalak udal autobustegia jartzeko leku egoki bat bilatu behar du, horretarako beharrezkotzat jotzen dituen lur kalifikazioak eginez, edota Marrutxipi soluzioa berretsiz, edo Hego Intxaurrondon dauden aukerak edota hiriko beste alderdi batzuetan daudenak aztertuz.

1.2.- Trenbide Sarea

1.2.1.- Abiadura haundiko trenaren trazatuari eta tren horrek beharko dituen geltokiak seinalatzeari buruzko xedapenek Donostialdea eta Bidasoa Beheko Lurralde Plan Partzialekoak edo Lurralde Plan Sektorialekoak izan behar dute. Gorde egiten da, hala eta guztiz ere, Plan Orokorrak horretarako jartzen duen lur erreserba.

1.2.2.- CE.04 Zabaldura eremuko E.200 tren zonako Arau Berezietan erabilera bereizgarri bakarra "Trenbideko Geltokiarena" izango da.

1.2.3.- ET/FV lineako lur gaineko beste geraleku bat eta sarbidea ere aurrikusiko dira IN.03 Intxaurrondo eremuan.

1.2.4.- Bilbo-Donostia trena IB.03 eta IB.04 Kanpus eta IB.06 Lorea eremuetara, oraingo trazatua aldatuz, hurbiltzeko aukera sartu egin beharko litzateke.

"Saneamendu eta ur zikinen arazketako sarearen eskema orokorra" II.2.3.2 planoan, jaso beharko da eskema orokor gisa Añarbeko Ur Mankomunitateak onartutako kolektore sarea.

2.- Ekipamenduen Sistema Orokorra

2.1.- Ekipamenduen Sistema Orokor gisa kalifikatu diren AM.08 Anoeta, LM.05 Loiolako Koartelak eta MZ.05 Osasun Hiria eremuetan, etxe edo merkararitza guneetarako dauden lurzatiak kendu egin behar dira, ez baitaude egun ekipamenduren bati lotuta.

2.2.- Unibertsitate ekipamenduari dagokionez, ikusi behar da Gipuzkoako Kanpusak aurrerantzean izango dituen beharrek ea eskatzen duten plangintzan sartzea xedapenen bat hedatzeko aukera bermatuko duena.

2.3.- AÑ.10 Belartza eremuan suhiltzaileen azpieskualdeko etxearen kokalekua ez da lotesletzat hartzen, hortaz, erakundearteko erabaki egokien ondorioz, beste kokaleku alternatibo bat ere eman dakioke.

3.- Baliabide Naturalen Antolaketa

3.1.- Ubideak eta Urak

3.1.1.- F.310 Ubideak zonetan arloko legeriak baimendu eta herri jabari hidraulikoaren kudeatzaileak zilegitutako eraiketak (azutak, dikeak, kanalak, untziralekuak, aforalekuak, etab.) egiteko aukerak emango dira.

3.1.2.- Zerbitzu azpiegiturak ubideak babesteko oro har ezarritako distantziara baino gutxiagora jartzeko aukera eman daiteke.

3.1.3.- Lurrazpiko uren zaurgarritasunari dagokionez, Euskal Herriko Lurralde Abtolaketako Batzordearen txosteneko I. Eraskineko xedapenak sartu behar dira Plan Orokorrean.

3.1.4.- AL.19 Landarro eremuan Molinao erreka estaltzeko xedapena sartuko duena, horrela bada, garapeneko plangintza izango da.

3.2.1.- 1995eko urriaren 25eko Kosta Zuzendaritza Nagusiak emandako informean seinalatutakoari jarraituz, Plan Orokorraren dokumentazioa zuzendu egin behar da, kontutan hartuz "Errege Klub Nautikoa-Haizearen Orratza" bitarteko itsas eta lehorreko herri jabariaren mugaketa iada onartu duela Ministraoraren 1995eko maiatzaren 11ko Aginduak eta, hortaz, 1995eko abuztua erreferentziatzat hartuz aipatzen den irekitako baina erabaki gabeko mugaketa espedienteen zerrendatik atera egin behar da, behin-behinekotasunari egiten zaizkion aipamenak ezabatuz.

3.2.2.- "Kosta Legearen Aplikazioko" II.1-2.3f), h), i) eta j) planoetan, 1995eko abuztuan egindakoetan, erribera lerrotik 20 metro baino gutxigoko distantziara dauden "eraikuntza lerroak" kendu egin behar dira izaera indikatiboa duen xedapena delako. Izan ere, eraikuntza lerro horiek onar daitezke bakarrik hor dauden eraikuntzak itxas fatxada kontsolidatua badute, hau da, Kosta Legeko Erregelamenduko Bederatzigarren Xedapen Iragankorreko 2.2. puntuan dauden beharkizunak betetzen badituzte, eta horrela zuritzen da hirigintzako agirietan egiten den estudioan. Eraikuntza lerro horiek, hala eta guztiz ere, Arau Berezietako grafikoetan ager daitezke Planaren proposamen gisa.

3.2.3.- Altzako alderdian, Molinao errekaren ekialdean, azaltzen den babes zortasuna berriro aztertu behar da, Pasaiako udalerriko terrenoen sailkapena kontuan edukiz.

4.- Bestelako Xedapenak

4.1.- Orokorrak

4.1.1.- Izaera orokorrez uste dugu, azpiegituren berregokitzapenak ez direla egin behar garapeneko plangintzaren bidez bakarrik, hortaz Planean jarri beharko da berregokitzapenak egin daitezkeela dagokien obra proiektuen bidez ere.

Konkretuki, gainera, Planean jasotzen diren zerbitzuetako azpiegitura sareen definizioa eta ezaugarriak eskema orokorraren izaera dutela ulertu behar da eta, hortaz, orientagarria, ondorioz definizio eta ezaugarri horien konkrezioa dagokien obra proiektuen bidez egin behar delarik.

4.1.2.- Erabilera globaleko zonetan eta kontrakoa espezifikoki ez bada esaten, oinarrizko zerbitzuetako azpiegitura erabilerak deitzen direnak baimendutzat hartuko dira espreski seinalatu beharrik gabe, nahiz eta zona horren zuzeneko zerbitzura ez egon.

4.1.4.- Estolderi eta ur zikinen arazketako azpiegituren erabilerak barnean eduki behar ditu trataleku eta arazlekuak eta saneamendu sareak, kolektoreez eta dituen elementu auxiliarrez osatutakoak, hala nola ponpaleku, torloju, erpin, gainezkabide edo eurijasetako tankez osatutakoak, hain zuzen.

4.1.5.- "I. Liburua. Arau Orokorrak. 1.2. Kapitulua. Sailkapen Globala. 1.2.3. Artikulua.- Eraikuntzaren Araubide Orokorra eta erabilera globaleko zonetarako erabilera" dokumentuan, "F.200. "Atseden lekuak" espazioan, zehaztu behar da "solas erabilera" edo "solas ekipamendu" gisa definitutako erabileren barruan ez direla azalduko ondoko hauek baimendutako erabilera gisa: solas edo gastronomi elkarteak, zine eta antzokiak, dantzalekuak, kasinoak eta itxitako kiroldegiak egun dauden eraikinetatik kanpo.

4.1.6.- Hondakin inerte eta inertizatuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretua onartu berri denez, beharrezko dela uste dugu Arau Orokorrak dokumentuko Lur Hiritarrezinean izaera orokorrez aplika daitezkeen xedapeei buruzko 3.4. kapituluan beste artikulu bat sar dadila "Terreno, betelu eta zabortegiak egokitzea"ri buruzko artikulu bat, odnko hau esango duena:

"Terreno, betelur edo hondakinak eta oro har hondakin inerteen zabortegiak egokitzeko baimena Autonomi Elkarteko Ingurugiroko Organoak eman behar du udal lizentzia lortu aurretik, hondakin inerte eta inertizatuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan eta hori garatzen duen Aginduan ezarritako baldintzapean".

4.2.- Lur hiritarra

4.2.1.- Gauzatzeko hiri antolaketako agiriak aldez aurretik onartzea behar ez duten eremu hiritarretan, haien bide sare publiko berriaren sestren definizioa egin behar da, edota, horrela bada, plangintza berezia edo xehetasun estudioa onartu.

4.2.3.- EG.06 Mandasko Dukea, EG.13 Egia, AM.01 Amarako Zabaldura (I) eta MB.03 Gomistegi lur hiritarren eremuek A.200 Etxebizitzetarako Zabalduraren kalifikazio globala dute eta antolaketa xehetua Eraikuntzako Baldintzen planoa eginez osatu behar da.

4.3.- Lur hiritargaia

Lur Hiritargaitik atera egingo da Oriako Itxitura eta Babes Bereziko Lur Hiritarrezintzat hartuko da.

4.4.- Lur hiritarrezina

4.4.1.- Lur hiritarrezinaren araubideari dagokionez, beharrezko da 3.5.2. artikuluko 1 puntuan esaten den "organismo eskudunen aldez aurreko kalifikazioaren" ordez "Foru Diputazioko nekazaritza gaietan eskumena duen departamentuaren" aldez aurreko kalifikazioa jartzea.

4.4.2.- Kendu egin behar da 3.5.3. artikuluko 3. puntutik tresneria gordetzeko txabola animaliak hazteko erabil daitekeela.

4.4.3.- Beste puntu bat erantsi behar zaio 3.5.4. artikuluari, seinalatuz bertan Foru Diputazioko nezakaritza gaietan eskumena duen departamentuari informea eskatuko zaiola.

4.4.4.- Planak kendu egin behar du Etxegunerako Tolerantzia duen Lur Hiritarrezin kategoria edota, horrela ezean, hor etxebizitzen eraikuntza berri bat egiteko aukerak kendu.

4.4.5.- Lur Landatar arruntetan, etxebizitza kolektiboen erabilera, "erabilera autonomoa" bada, lehendik dauden eraikinetan baimenduko da bakarrik edota "herri onura edo gizartearen interesari" lotuta badaude edo aurretik baimendutakoen "erabilera auxiliarrekoak" badira.

4.4.6.- "Zonakatze Globala" II.1.1.1. eta "Eraikitzeko erreferentzi baldintzak" II.2.4.1.b planoetan dauden ibaiko ubideak babesteko zerrenda errepresentatzerakoan egindako okerrak zuzendu egin behar dira, zona horietan sartuz Oria ibaiaren ibarra Andoaingo udalerriarekin duen mugan eta, era berean, Lasarteko herrigunetik aurrera dagoen irla ere, eremu guzti hori babes horrek hartzen duelarik.

4.4.8.- Uste dugu, gainera, badaudela beste zona batzuk Lur Hiritarrezinean, paisaia eta ingurugiroaren ikuspegitik asko balio dutenak direlako, babes haundiagoa eduki beharko luketenak, lur landatarrean jarri nahi diren herri onurako edo gizartearen intereseko eraikuntza edo instalazioei muga haundiagoak jarriz.

4.4.9.- Plan Orokorrak Cementos Rezola enpresaren harrobi berriaren mugaketa hartu behar du kontuan eta Ateratze Ihardueretako Zonatzat hartu.

4.4.10.- Urdaburu barrendegiaren zonakatzeak, Lur Landatar Arrunt gisa kalifikatutako zonak dituenak, Aiako Harriko Natura Baliabideen Antolaketa Planean ezarritakoekin bat etorri behar du, "Babeskotzat" hartzen baititu.

5.- Kultur Ondarea

5.1.- Plan Orokorrak espreski jaso behar du Kultur Ondasun Kalifikatuetarako eta Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Orokorrean daudenetarako Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 36. artikuluan aurri egoerari eta horren ondorengo desafekzioari buruz esaten duena.

5.2.- Satrustegi Torrea katalogiko 1. mailan sartu behar da, Monumentu kategoriarekin, Kultur Ondasun Kalifikatu gisa izan delako onartua.

6.- Ekonomia eta Finantza Estudioa eta Etapa Plana.

Erabaki honen azalpen zatian esandako guztia alde batera utzi gabe, ondoko hau eduki behar da kontuan:

6.1.- 1.1.10 puntuan seinalatzen denari jarraituz, Autobusen Geltoliari eta ET/FV trena lurperatzeari dagokienez, Eusko Jaurlaritzari emandako inbertsioak aldatu egin behar dira, administrazio eskudunek ezarriko dituzten soluzioen arabera.

- Landarro-Altza bidea. - Txingurrira joateko bideadarraren trazatuaren zuzenketa.

- Añorga Txiki auzoa eta Ibaetako ibarra lotzeko espaloi edo oinezkoentzako bidea egitea.

Oriamendi-Ospitalak bidea (Miramon) hiritartze karga da eta hirigintzako iharduna duen sozietate sustatzaileri egotzi behar zaio.

Saihesbideko ingurugiro eragina murrizteko iharduna Foru Diputazioko departamentu eskudunak lurraldeko errepide sare osorako ezarriko dituen programa orokorren barruan eramango da aurrera.

Zarautz, Zumalakarregi eta Tolosa hiribideetako ihardunei dagokienez, Planak dituen aurrikuspenei buruz, Diputazioak egingo duena izango da Igara eta Errotaburuko glorietak egitea, eta era berean bi zona (E.110 gisa kalifikatutako zona) horien artean dagoen Tolosa hiribideko zatia ere hobetuko du, hortaz aldatu egin beharko direlarik Planeko proposamenak.

6.2.2.- Garraio azpiegiturei dagokienez, ez dugu geure gain hartzen AM.05 Loiolako Erriberak eremuan programatu den ibilgailuen aparkalekuaren finantzaketa. Autobusen Geltokiari dagokionez, emango zaion irtenbidearen eta, horrela bada, ekimen pribatuaren partehartzearen arabera lortutako akordioaren mendean egongo da.

6.2.3.- Industri lurrari eta eraikuntzari dagokienez, Landarroko ihardunaren finantzaketa administrazio ezberdinen artean erabaki bezala eramango da aurrera.

6.2.4.- Nekazaritza eta ingurugiro arloetan, Planean aurrikusitako atseden lekuak edo parkeak egiteko Diputazioaren finantzaketa indikagarri izango da bakarrik eta Diputazioko, Eusko Jaurlaritzako eta bestelako administrazioetako departamentu eskudunek, iada bere gain hartutako eta aurrerantzean har ditzakeen konpromisuak departamentu edo administrazio horien plan edo proiektuetan jasoko dira.

6.2.5.- Kirol ekipamenduen arloan, AL.13 Buenabista Gaina eremuan aurrikusitako iharduna, Berra asistentzi ekipamendua, ez da sartzen Diputazioaren egungo planen barruan.

6.2.6.- Kirol ekipamenduei dagokienez, bere gian hartzen ditu Diputazioak indarreko Kirol Ekipamendu Plana gauzatzeko iada konprometituta dauden ihardunak eta Bidebietako igerilekuen birmoldaketa, Plan Orokorrean aurrikusitako gainerako ihardunen finantzaketa aurrerago onartuko diren programen arabera egingo delarik.

6.3.- Administrazio eskudunek alda ditzakete beren plan eta programen arabera ihardunen horien denbora aurrikuspenak eta, konkretuki, bide loturak eta ekipamendua.

7.- Bestelakoak

7.1.- AL.24 Auditz Akular eremua garatu aurretik proiektatutako bide osoa, AL.10 Landarro eremu mugakidetik jarraipena duena, egin beharko da.

7.2.- AM.07 Donostiako Saihesbidea eremuaren arau berezian planoetan sartu behar da grafiatuta azaltzen den lotura berria.

7.3.- AÑ.01 Atotxa Erreka eremua garatu aurretik Añorga Txikin ezkerrerako birak ekarriko duen problema konpondu behar da, lotune bat eginez edota bere unean erabakiko den beste irtenbideren bat emenez.

7.4.- Añorga Txikiko lotunea egiteko beharko den lurra AÑ.01 Atotxa Erreka, AÑ.31 Añorga Txiki (I) eta AÑ.32 Añoarga Txiki eremuetatik atera egin behar da.

7.5.- AÑ.08 Amasorrain eremuan, AÑ.09 Amasorrain Berri eremuak definitutakoari jarraipena ematen dion bidea grafiatu beharko da fitxa teknikoan.

7.6.- AÑ.08 Amasorrain Berri eremuan aurrikusitako eraikuntza garapena Errekaldeko lotunean trenbideko pasonibela kentzearen baldintzapean geratuko da.

7.7.- AÑ.10 Belartza eremuaren garapena N-I eta A-8 lotzeko errepidea, Lasarte-Aritzeta egitearen baldintzapean geratzen da.

7.9.- IG.14 Igara eremua lur hiritar gisa grafiatu beharko da II.1.2.1.A planoan.

7.10.- IN.07 Beratzategi eremuan kendu egin behar da Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Departamentuak Otxoki Paseabidea eta Martutene-Garbera bidea, Garbera eremura joateko bidearen zati dena, lotzeko adarraren finantzaketa obligazioa duela.

Eremu horretan sartuta dagoen Otxoki pasealekuaren eta Zarategi pasealekuaren arteko gurutzagunea Loiola eta Intxaurrondo arterako proposatu den bide berriarekin batera egin eta finantzatuko da.

Azkenik, eremu horretan Plan Orokorrak Zarategi pasealekuaren luzepenerako aurrikusitako bide soluzioaren ordez RMA 1, RMA 2, RMA 3, RMA 4, RMA 5 ETA RMA 6 lurzatien artean dagoen espazioaren antolaketa, benetan gauzatutakoa, jarri behar da.

7.11.- MZ.06 Agerre eremuaren arautegian, eremu horren azpian joango den tunel artifiziala aipatu behar da eta erregulatu ere.

7.12.- LM.06 Txomin Enea eremuko Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziak Urumeako autobia lur gainetik egiteko beharko diren lurren erreserba aurrikusi behar du.

7.13.- LM.09 Campos Eliseos deritzan eremuan bide sistema orokor gisa kalifikatu behar da Urumeako, tunel artifizialik gabe, autobia egiteko behar den lur eremua.

7.14.- ZB.03 Zubietako Zabalpena eremuan udal batzarreak 1995eko martxoaren 6an behin-behineko onartu zuen bide soluzioa jarri behar da dokumentazio grafikoan.

Bigarren.- Plana berehala gauzatzen hasi badaiteke ere, Donostiako Udal Batzarreak Testu Bategina onartu behar du, bertan espedienteko dokumentuak bilduz, Erabaki honetan aipatu ditugun zehaztapen, aldaketa eta oker zuzenketak sartuz, Teste Bategin hori Foru Diputazio honek onartu beharko duelarik hiru hilabete baino gutxiagoko epearen barruan.

Donostia-San Sebastián, 1995eko urriak 24.

Idazkari Teknikoa

JAVIER CAPDEVILA MAYORAL.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala