
2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasuna
17
LEHIAKETA PUBLIKOA, jardunbide irekikoa, Donostia-San Sebastiángo Arantzazuko Ama ospitaleko Interbentzioetarako Erradiologia Baskular Zerbitzurako material andeagarria eskuratzeko dena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Espediente zenbakia: 110/20/1/00337/2302/1295-T.A.
Kontratuaren xedea: Donostia-San Sebastiángo Arantzazuko Ama ospitaleko Interbentzioetarako Erradiologia Baskular Zerbitzurako 1996rako material andeagarria eskuratzea.
Lizitaziorako aurrekontua: 1996rako taxututako aurrekontua: 37.573.394 PTA.
Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatula, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Arantzazuko Ama ospitaleko Horniketa Zerbitzuan daude eskuragarri 11:00etatik 13:00etara (Begiristain doktorea ibilibidea, z/g, 20014 DonostiaSan Sebastián. Telefonoa: 943 - 45 99 92).
Behin-behineko fidantza: lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatulako 17. puntuan zehazten den behinbehineko fidantza jartzea. Fidantza hori eskainitako loteentzak administrazioak aurrikusitako zenbatekoaren %2a izango da.
Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren eraskinean ageri dena.
Aurkezteko epea eta lekua: Arantzazuko Ama ospitaleko Horniketa Zerbitzuan aurkeztu beharko dira eskaintzak, 1996ko otsailaren 7ko 14:00ak baino lehen.
Jendaurreko agertarazpena: Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako jardunbidearen araberako eskaintzarik jasotzen ez bada, 1996ko otsailaren 21eko 10:00etan irekiko dira eskaintzak Arantzazuko Ama ospitaleko Kudeaketa Zuzendaritzako bilera gelan (3. solairua).
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.
Donostia-San Sebastián, 1995eko abenduak 18.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIGUEL ÁNGEL ABAD OLIVA.
<FONT SIZE=2>
RSS