Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
16

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarpena, bideoko formatoan eta euskaraz egindako obra zinematografikoen banaketa esleitzeko dena. (KBN C02/152/1995 esp.).

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Xedea.- Iragarpen honen idazpuruan zehazten dena. Ez da horren aldaerarik onartuko.

Orotariko aurrekontua.- Bost milioi (5.000.000) pezeta.

Burutzeko epea.- Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik 1996ko abenduaren 31ra arte.

Sailkapena.- Ez da eskatuko.

Behin-behineko fidantza.- 100.000 PTA.

Bulegoak.- Administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, betekizun teknikoena eta kontratua ahalik ondoen ulertzeko ezagutu beharreko gainontzeko elementuak Eusko Jaurlaritzaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan daude lehiatzaileen eskuragarri (Wellintongo Dukea hirib. 2, beheko solairua, Vitoria­Gasteiz).

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia.- Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko eraskinean eskaintzen den ereduaren arabera bete eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan aurkeztuko dira eskaintzak, 1996ko urtarrilaren 17ko 10:00ak baino lehen. Eskutan edo aipatutako pleguaren 7.3. puntuaren azken idazatian zehazten den eran aurkeztuko dira. Helbidea: Wellingtongo dukea hirib. 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz.

Eskaintzak jendaurrean irekiko dira Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako bilera gelan, 1996ko urtarrilaren 17ko 12:00etan.

Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7.3. puntuaren azken idazatian zehazten den eran betetako eskaintzarik jasoz gero, irekitzea 1996ko urtarrilaren 29ko 12:00etan egingo da.

Presatasuna.- Kontratazio Organoak 1995eko azaroaren 22an emandako Erabakiaren arabera, espediente hau lehenbailehen izapidetu behar da.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 21.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala